Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Eginak 8

Eginak :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28

8
1 Saulo han zen, eta ontzat ematen zuen Estebanen hilketa.
Elizaren aurka erasoaldia
Egun hartan bertan, erasoaldi latza sortu zen Jerusalemgo eliz elkartearen aurka. Apostoluak ez beste guztiak Judean eta Samarian barrena sakabanatu ziren.
8,1 Saulo Estebanen hilketakoan 7,58+. // erasoaldia eta sakabanatzea 8,4; 11,19.
2 Gizon jainkozale batzuek Estebanen gorpuari lur eman zioten eta dolu handia egin zuten harengatik.
3 Saulo
8,3 Saulo pertsegitzaile 9,1.13; 22,4; 26,9-11; 1 Ko 15,9; Ga 1,13.23; Flp 3,6.
triskantza ikaragarria egiten ari zen eliz elkartean: etxeetan sartu, gizon-emakumeak atxilotu eta kartzelara eramaten zituen.
ELIZAREN LEHEN HEDAKUNTZA (8,4–14,28)
Palestinan (8,4–11,18)
Felipe Samarian
4 Sakabanatu zirenak herriz herri joan ziren, mezua hots eginez.
8,4 Sakabanatzea 8,1; 11,19. // Jaunaren mezua 8,25; 10,36.44; 11,19; 13,26.44.48.49; 14,3.25; 15,7.35-36; 16,6.32; 17,11; 19,10.20; 20,32.
5 Hala, Felipe
8,5 Felipe 6,5+. // Samaria 1,8. // samariarrak Ik. Lk 9,52+.
Samaria hirira
8,5 Samaria hiria: Sebaste dateke; Herodes Handiak eraiki zuen Sebaste hau, lehengo Samariako hiriburua, K.a. 188an suntsitua, zegoen tokian.
jaitsi eta Mesiasen berri ematen hasi zen. 6 Felipek esaten zuena entzun eta egiten zituen mirariak
8,6 mirariak 3,6+.
ikustean, gogo batez lotzen zitzaion jendea haren predikuari; 7 izan ere, deabrudun askorengandik ateratzen ziren espiritu gaiztoak
8,7 espiritu gaiztoak bota 5,16; 16,16; 19,12-16; Mk 3,15+.
deiadarka eta elbarri eta herren asko sendatzen ziren. 8 Poz handia izan zen hiri hartan.
8,8 poza 5,41; 8,39; 11,23; 13,48.52; 15,3.31; 16,34; Lk 1,14+.
9 Bazen hirian Simon zeritzan gizon bat, aspalditik aztikeriara emana
8,9 aztikeriara emana 13,6.8; 19,19.
; Samariako jende guztia txunditurik zeukan, norbait apartekotzat agertzen baitzuen bere burua. 10 Denak, handi eta txiki, hari lotuak zeuden, hau ziotelarik: «Jainkoaren ahalmena dugu gizon hau, “Ahalmen Handi” deritzana».
11 Hari lotuak zeuden, bada, bere aztikeriaz txunditurik baitzeuzkan aspaldidanik. 12 Baina Felipek Jainkoaren erregetza
8,12 Jainkoaren erregetza 1,3+. // berri ona hots egin 5,42+. // bataioa hartu 2,38+.
eta Jesu Kristoren berri ona hots egitean, sinetsi egin zioten eta bataioa hartu denek, gizon eta emakume. 13 Simonek berak ere sinetsi egin zuen eta bataioa hartu, eta ez zen Feliperen ondotik aldentzen. Gertatzen ziren mirariak eta egintza ahaltsuak
8,13 mirariak eta egintza ahaltsuak 2,43+. // txunditurik 2,7+.
ikusirik, erabat txunditurik zegoen.
14 Jerusalemen zeuden apostoluek, Samariak Jainkoaren hitza onartu zuela jakitean, Pedro eta Joan bidali zituzten hara.
8,14 apostoluak Jerusalemen 8,1. // Jainkoaren hitza 4,29+. // Pedro eta Joan bidali 3,1+. Ik. 11,22.
15 Iritsi zirenean, samariarren alde otoitz egin
8,15 otoitz egin 6,6+. // Espiritu Santua hartu 1,8+.
zuten, Espiritu Santua har zezaten. 16 Izan ere, artean haietako inorengana jaitsi gabe zegoen Espiritua; Jesus Jaunaren izenean bataiaturik bakarrik zeuden. 17 Beraz, Pedrok eta Joanek eskuak buruan ezarri
8,17 eskuak ezarri: Ik. 6,6 oh.
zizkieten, eta Espiritu Santua hartu zuten.
18 Simonek, apostoluek jendeari eskuak ezartzean Espiritua etortzen zitzaiela ikusirik, dirua eskaini zien, 19 esanez:
–Emadazue niri ere ahalmen hori, eskuak ezartzen dizkiedan guztiek Espiritu Santua har dezaten.
20 Pedrok erantzun zion:
–Lehertuko ahal haiz heure diruarekin, Jainkoaren dohaina diruz erosten dela uste izateagatik!
8,18-20 Istorio honetako protagonistaren izenetik dator, hain zuzen, simonia hitza, gauza sakratuen salerosketa adierazteko erabilia.
8,20 Espiritua Jainkoaren dohaina 2,38; 10,45; 11,17; Lk 11,13.
21 Hik ez duk honetan eskurik, ez parterik, hire kontzientzia ez baita zuzena Jainkoaren aurrean.
8,21 Jainkoaren aurrean zuzena ez Sal 78,37.
22 Damu hadi, bada, heure gaiztakeriaz, eta otoitz egiok Jaunari ea burutapen hori barkatzen dian. 23 Gutiziaz betea
8,23 Gutiziaz betea Dt 29,17. // gaiztakeriari lotua Is 58,6.
ikusten haut eta gaiztakeriari lotua.
24 Simonek erantzun zuen:
–Otoitz egiozue Jaunari nire alde, zuek esandakorik gerta ez dakidan.
25 Jaunaren testigantza egin eta haren mezua adierazi ondoren, Pedro eta Joan Jerusalemera itzuli ziren, Samariako auzo askotan berri ona zabalduz.
8,25 Jaunaren mezua 8,4+. // berri ona zabaldu 5,42+.
Felipe eta etiopiar ministroa
26 Jaunaren aingeruak
8,26 Jaunaren aingerua: Ik. 7,38 oh. Jaunaren aingerua ordez, Espiritua esaten da aurrerantzean kontakizun honetan (29. eta 39. tx.ak).
8,26 Jaunaren aingerua Mt 1,20+. // Felipe 6,5+.
esan zion Feliperi: «Ea, abia zaitez hegoalderantz, Jerusalemdik Gazara jaisten den bidetik. Basamortuan zehar doa bidea».
27 Berehala abiatu zen Felipe. Eta han ikusi zuen etiopiar iren
8,27 iren: Irendutako norbait nahiz, metaforaz, errege baten zerbitzura dagoen konfiantzazko gizona esan nahi dezake; azken adiera hau aplikatzen die Jesusek Jainkoaren erregetzagatik ezkontzen ez direnei ere (ik. Mt 19,12). // Kandaze: Ez da pertsona-izena, errege-deitura baizik.
bat: Etiopiako Kandaze edo erreginaren ministroa zen, haren ondasun guztien administratzailea. Jerusalemera etorria zen erromes 28 eta berriro etxera zihoan. Bere karrozan eserita, Isaias profetaren liburua irakurtzen
8,28 irakurtzen: Altu, zalantzarik gabe, antzinakoen artean ohitura zen bezala.
ari zen.
29 Espirituak esan zion Feliperi: «Aurreratu eta jarri karroza horren ondoan».
8,29 Espiritua eta misioa 1,8+.
30 Felipe lasterka hurbildu zitzaion eta, Isaias profeta irakurtzen entzunik, galdetu zion irenari:
–Ulertzen al duzu irakurtzen ari zarena?
31 Hark erantzun:
–Nola ulertuko dut, bada, inork ulerpiderik ematen ez badit?
Eta igo eta bere ondoan jartzeko eskatu zion Feliperi. 32 Irakurtzen ziharduen pasartea
8,32 pasartea: Is 53,7-8 pasartearen aipamena grekozko antzinako itzulpenaren arabera emana dago.
honako hauxe zen:

Hiltzera
8,32-33 Hiltzera… Is 53,7-8.
daramaten
arkumeak bezala,
moztaileen aurrean
isilik dagoen ardiak bezala,
ez zuen ahorik zabaldu.
33 Gizon ezereza zelako
ez zioten justiziarik egin.
Nork aipatuko du
haren ondorengotza?
Erauzi egin baitzuten
haren bizia lurretik.

34 Galdetu zion irenak Feliperi:
–Esadazu, mesedez: Nortaz dio hori profetak, bere buruaz ala beste norbaitez?
35 Felipek, orduan, pasarte honetatik abiaturik
8,35 pasarte honetatik abiaturik Lk 24,27.
, Jesusen berri ona adierazi zion. 36 Zihoazela, ura zegoen toki batera iritsi ziren, eta irenak esan zuen: «Horra hor ura! Zer eragozpen
8,36 Zer eragozpen 10,47; 11,17.
da ni bataiatzeko?» ( 37  
8,37 Zenbait eskuizkribuk 37. tx.a dakarte; bataio-liturgiatik harturiko glosa dugu, antzina-antzinakoa. Honela dio: Felipek esan zion: «Bihotz-bihotzez sinesten baduzu, ez dago eragozpenik». Hark erantzun zion: «Sinesten dut Jesu Kristo Jainkoaren Semea dela».
).
38 Karroza gelditzeko agindu zuen; Felipe eta irena, biak uretara jaitsi ziren eta Felipek bataiatu
8,38 bataiatu 2,38+.
egin zuen. 39 Uretatik atera zirenean, Jaunaren Espirituak hartu eta eraman egin zuen Felipe. Irenak ez zuen gehiago ikusi, eta poz-pozik jarraitu zuen bidean aurrera.
8,39 Espirituak hartu eta eraman 1 Erg 18,12. // poz-pozik 8,8+.
40 Felipe
8,40 Felipe 6,5+. Ik. 21,8. // berri ona adierazi 5,42+.
, berriz, Azoton gertatu zen, eta herriz herri berri ona adieraziz joan zen, Zesareara
8,40 Azoto: Antzinako Axdod, filistearren hiria (ik. 1 Sm 5,1-7), Mediterraneo itsasbazterretik hurbil, Jerusalem parean. // Zesarea: Palestinako Zesarea, Mediterraneoko portua; Samaria lurraldean zegoen. Hara iritsiko da Pedro (10,24), eta Paulo ere bai geroago Felipe ikustera (21,8). Han zuen erromatar gobernariak bere bizitoki ofiziala.
iritsi arte.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7