Danen leinua lurraldez aldatu
18
1 Aldi hartan ez zen erregerik Israelen. Danen leinukoak lurralde baten bila zebiltzan, bertan bizitzeko, ordu arte zozketan ez baitzitzaien atera berentzako lurralderik israeldarren artean 18,1 Ik. 1,34, Danen leinuak lurralderik zergatik ez zuen jakiteko. Non finkatu zen, Jos 19,40-48 tx.etan esaten da. . 18,1 ez zen erregerik 17,6+.
2 Horregatik, Danen leinukoek beren senitarteetako bost gizon, Tzora eta Extaol hirietako bost gizon adoretsu, bidali zituzten, lurraldean zehar ibili eta ikertzeko aginduz. Gizon haiek Efraimgo mendialdera jo zuten, Mikaren etxera, eta bertan gaua eman. 18,2 lurraldea ikertzeko agindua Zen 13–14; Dt 1,22-25; Jos 2,1.
3 Mikaren etxean zeudelarik, lebitar gaztearen ahotsa ezagutu zuten eta, berarengana zuzenduz, galdetu zioten:
–Nork ekarri zaitu hona? Zer ari zara? Zertan zabiltza hemen?
4 Lebitarrak erantzun:
–Honela eta honela hartu nau Mikak; ordaindu egiten dit, beraren apaiz izateko.
5 Orduan, esan zioten gizonek:
–Otoi, egiozu kontsulta Jainkoari; hasi dugun ibilaldi honek azken ona izango duen ala ez jakin nahi dugu. 18,5 Jaunari kontsulta 1,1+; 1 Sm 23,9-12.
6 Apaizak erantzun zien:
–Zoazte bakean. Begi onez ikusten du Jaunak hasi duzuen ibilaldia. 18,6 Zoazte bakean (agur esateko formula) Ir 4,18; 1 Sm 1,17; Lk 7,50; 8,48.
7 Bost gizonak abiatu eta Laixera heldu ziren. Eta ikusi zuten hango bizilagunak seguru bizi zirela, Sidongoen antzera, bakean eta lasai. Ez zioten inolako atsekaberik ematen agintariari. Laixkoak urrun zeuden sidondarrengandik eta ez zuten inolako harremanik inorekin 18,7 Laix: Jos 19,47 tx.ean Lexem deitua. // Ez zioten… agintariari: Honela ere itzul daiteke: Ez zituen inork bere menpean hartu nahi izan. // ez zuten… inorekin: Honela ere itzul daiteke: ez zuten inolako harremanik siriarrekin (edo aramearrekin). Agerian dagoenez, hebreerazko testua oso nahasia da tx. honetan. .
8 Bost gizon haiek Tzora eta Extaolera itzultzean, beren senideek galdetu zieten:
–Zer berri? 18,8 ikerketa egitetik itzuli Zen 13,25.26.
9 Haiek erantzun:
–Ikusi dugu lurralde hori eta oso ederra da. Jaiki! Eraso diezaiogun! Zertan zaudete hor ezer egin gabe? Ez egon geldi eta abia zaitezte lurralde horretaz jabetzera. 18,9 lurralde ederra Zen 13,27; 14,7. // Eraso! Zen 13,30.
10 Hara iristean, denak lasai aurkituko dituzue. Lurraldea zabala da alderdi guztietara, eta ez da lurreko ondasunetarik batere falta. Eskura emanen dizue Jaunak. 18,10 Eskura emanen Jainkoak Jos 2,24.
11 Orduan, Tzora eta Extaoldik Danen leinuko seiehun gudari armatu abiatu eta
12 Judako Kiriat-Jearimdik mendebaldera ezarri zituzten kanpalekuak. Horregatik deritza toki hari gaur arte «Mahane-Dan», hau da, Danen kanpalekua.
13 Handik Efraimgo mendialdera jo zuten eta Mikaren etxera heldu ziren.
14 Laixko inguruak ikertzen ibiliak ziren bost gizon haiek esan zieten beren ahaideei:
–Ba al dakizue etxe haietako batean efod apaiz-jantzi bat, etxe-jainkoen irudiak, idolo bat eta metal urtuzko irudi bat daudela? Pentsa ezazue zer egin.
15 Bost gizon haiek harantz jo zuten eta, Mikaren etxean sarturik, lebitar gaztea agurtu.
16 Danen leinuko seiehun gizon haiek, berriz, atarian gelditu ziren.
17 Eta apaiza seiehun gizon armatu haiekin etxe-atarian zegoen bitartean, lurraldea ikertua zuten bost gizon haiek etxean sartu eta idoloa, efoda, etxe-jainkoen irudiak eta metal urtuzko irudia hartu zituzten.
18 Mikaren etxean sartu eta gauza sakratu haiek hartu zituztela ikustean, apaizak esan zien:
–Zertan ari zarete?
19 Gizonek erantzun zioten:
–Ixo! Ez esan ezer 18,19 Ez esan ezer: H.h., Jarri eskua ahoan. . Zatoz gurekin eta gure kontseilari eta apaiz izanen zara. Zer duzu hobe, gizon bakarraren apaiz izan ala Israelgo leinu eta senitarte batena izan? 18,19 Ez esan ezer Mi 7,16; Jb 21,5; 29,9; 40,4; Es 30,32; Jkd 8,12.
20 Atsegin izan zitzaion hori apaizari. Hartu zituen efod apaiz-jantzia, etxe-jainkoen irudiak eta idoloa, eta gizon-taldearekin joan zen.
21 Beste guztiek ere abiatu eta bideari jarraitu zioten, haurrak, abereak eta tresneria aurretik bidaliz.
22 Mikaren etxetik urrun zirelarik, Mikaren auzokoak asaldatu egin ziren eta Danen leinukoen ondoren abiatu, 18,22 Idoloak hartu zituztenen ondoren Has 31,23.
23 atzetik oihuka. Danen leinukoek atzera begiratu eta galdetu zioten Mikari:
–Zer duk hik jendea horrela asaldarazteko?
24 Mikak erantzun:
–Neuk egindako jainko-irudiak eta apaiza osturik zoazte; ezer gabe utzi nauzue, eta zer dudan galdetu, gainera?
25 Danen leinukoek ihardetsi zioten:
–Gure aurrean hobe duk isilik egon, gutakoren batzuk beren onetik irtenda zuei erasotzea eta hire bizia eta senitartea hondatzea nahi ez baduk!
26 Danen leinukoek beren bideari jarraitu zioten. Mika, berriz, bera baino indartsuago zirela oharturik, etxera itzuli zen.
27 Danen leinukoek, Mikak eginiko gauza sakratuak eta harekin zen apaiza harturik, Laixera jo eta bertan lasai eta bakean bizi zen jendea ezpataz hil zuten, eta ondoren hiriari su eman.
28 Ezin izan zituen inork ere salbatu, Sidon oso urruti baitzuten eta ez zuten beste inorekin harremanik 18,28 ez zuten… harremanik: Honela ere itzul daiteke: ez zuten siriarrekin (aramearrekin) harremanik. . Izan ere, Laix hiria Bet-Rehob izeneko haranean dago. Danen leinukoak hiria berreraiki eta bertan gelditu ziren bizitzen,
29 baina hiriari izena aldatuz: lehen Laix zenari Dan deitu zioten, Jakoben 18,29 Jakoben: H.h., Israelen. seme Danen, beren arbaso izanaren, oroipenez. 18,29 Dan hiria Has 19,47. // Dan arbasoa Has 30,6.
30 Danen leinukoek hiri hartan ezarri zuten irudia. Eta Moisesen seme zen Gerxomen seme Jonatan lehenbizi eta beronen semeak gero Danen leinuko apaiz izan ziren, erbestealdia arte 18,30 Moises: Antzinako itzulpenen arabera; hebreerazko testuak Manases dio. Kopiatzaileren batek ukitu bide zuen Moises izena n hizkia tartean sartuz, Manases irakur zedin, eskandalizatua baitzegokeen Moisesen ondorengo bati kultu idolatrikoa leporatzeaz. // erbestealdia arte: Segur aski, K.a. 734an Tiglat-Pileser III.ak egin zuena aipatzen da hemen (ik. 2 Erg 15,29). . 18,30 Moisesen seme Gerxom Ir 2,22; 18,3.
31 Mikak eginiko irudia beren artean izan zuten, Jainkoaren etxea Xilon 18,31 Xilo: Jerusalemdik iparraldera 30 km-ra zegoen kultu-lekua. Filistearrek hondatu egingo zuten, Eben-Ezerko gudaldian (ik. 1 Sm 4,1-11). Xilo hitza Laix irakurri beharko litzateke. egon zen bitartean. 18,31 Xiloko santutegia 21,19; Jos 18,1.8; 1 Sm 1,3.9.24. // Xilo hondatua Jr 7,12; 26,6.9.
|