Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Epaileak 21

Epaileak :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21

Benjaminen leinua berpiztu
21
1 Israelgo gizonek, Mitzpan bildurik, zin hau egina zuten: «Inork ere ez die bere alabarik emaztetzat emango benjamindarrei».
2 Egun batez, israeldarrak Betelen bildu eta han egon ziren Jainkoaren aitzinean, oihuka eta zotinka negarrez, 3 ziotela: «Jauna, Israelen Jainkoa, zergatik gertatu da hori Israelen? Zergatik galdu da leinu bat?»
4 Biharamunean, herriak, goiz jaikirik, aldarea egin eta erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaini zituen. 5 Israeldarrek galdetzen zuten: «Israelgo leinuetatik zein da Jaunaren aitzinean egiten ari garen biltzarrera etorri ez dena?» Izan ere, zin handia egina zuten, hil egingo zutela Mitzpara, Jaunaren aurreko biltzarrera, joan ez zedina.
21,5 biltzarrera etorri ez dena 5,15b-17,23; 12,3.
6 Israeldarrak errukitu egin zitzaizkien beren senide benjamindarrei eta esan zuten: «Israelgo leinu bat galdu da. 7 Zer egin dezakegu bizirik gelditu direnentzat emazteren batzuk inguratzeko? Izan ere, Jaunarengatik zin egin dugu ez diegula geure alabarik emango emaztetarako».
8 Israelgo leinu guztiak, Jaunaren aitzinean Mitzpan egiten ari ziren biltzar hartara talderen bat etorri gabe gelditu ote zen galdetu zutenean, ohartu ziren Galaadeko Jabexetik
21,8 Galaadeko Jabex: Jordan ibaiaz ekialdera, Jabok eta Jarmuk erreken artean, erdi bidean, zegoen hiria.
ez zela inor ere etorri batzarrera.
21,8 Galaadeko Jabex eta benjamindarren arteko harremanak 1 Sm 11,1-15; 31,11-13; 2 Sm 2,4-7; 21,12.
9 Izan ere, jendea zenbatu zutenean, ikusi zuten han ez zela Galaadeko Jabexeko inor ere.
10 Orduan, batzarrak hamabi mila gudaririk ausartenak hiri hartara bidali zituen, agindu hau emanik: «Hil ezpataz Galaadeko Jabexeko bizilagun guztiak, baita emakume eta haurrak ere.
21,10-12 Zigor-erasoa Zen 31,5-6.15-18.
11 Suntsitu gizasemeak eta gizasemeekin harremanik izan duten emakume guztiak. Baina utzi bizirik neskatxa birjinak
21,11 Suntsitu: Ik. Dt 2,34 oh. // birjinak: Hitz hau falta da hebreerazko testuan; grekozko antzinako itzulpenari esker osotu ahal izan da testua.
». Eta halaxe egin zuten.
21,11 bizirik utzi birjinak Ik. Dt 20,10-20; 21,10-14.
12 Galaadeko Jabexen bizi zirenen artean laurehun neskatxa birjina, gizasemerekin harremanik izan gabeak, aurkitu zituzten eta Kanaanen dagoen Xiloko kanpalekura eraman. 13 Gero, batzar osoak mandatariak igorri zizkien Rimon harkaitzean gorderik zeuden benjamindarrei, bakea eskainiz.
21,13 Rimon harkaitza 20,45.47.
14 Eta benjamindarrak itzuli zirenean, Galaadeko Jabexen bizirik gelditutako neska haiek eman zizkieten; baina ez ziren aski izan.
15 Herria errukitu egin zitzaien benjamindarrei, Jaunak Israelgo leinuen artean halako hutsunea egin zuelako. 16 Eta israeldarren arduradunek galdetu zuten: «Zer egin dezakegu emazterik gabe gelditu direnen alde, benjamindarren artean emakume guztiak galdu baitira? 17 Bizirik irauteko era aurkitu behar diegu benjamindarrei, ezin baita galdu Israelgo leinuetako bat. 18 Baina ezin diegu geure alabarik eman emaztetzat, israeldarrok zin egin baitugu benjamindarrei emaztea eman diezaiona madarikatua izango dela».
19 Orduan, esan zuten: «Horra, Jaunaren urteroko jaia
21,19 Jaunaren urteroko jaia: Segur aski, mahats-bilketa zela-eta egin ohi zen jaia edo, beharbada, Etxola Jaia (Sukkot).
da Xilon». Beteldik iparraldera dago Xilo, Lebonatik hegoaldera, Beteldik Sikemera doan bideaz ekialdera.
20 Eta agindu hau eman zieten benjamindarrei: «Gorde zaitezte Xiloko mahastietan. 21 Eta Xiloko neskak taldeka dantzari ateratzen ikustean, irten zuek mahastietatik eta harrapatu neska horien artetik nork beretzako emaztea. Alde egin gero zeuen lurraldera.
21,21 taldeka dantzan 11,34; Ir 15,20; 32,17-19; 1 Sm 18,6; 2 Sm 6,5.14-15; 1 Erg 18,26; Sal 150,4.
22 Eta neska horien aitarik nahiz nebarik protestaka etortzen bazaigu, esango diogu: “Barka iezaiezue, ezin izan baikenuen bakoitzarentzat emazte bana hartu gudaldian, eta zuek ezin zenizkieten zeuen gogoz eman, errudun izango zinateketen eta”».
21,22 aitarik nahiz nebarik Has 34,5-31; 2 Sm 13,20-29.
23 Halaxe egin zuten benjamindarrek: dantzan ari ziren neska haietatik behar zituztenak hartu eta beren lurraldera itzuli ziren. Ondoren, hiriak eraiki eta bertan bizi izan ziren.
21,23 beren lurraldera Zen 18,20; 26,62; Jos 13,23; 19,51 hur.
24 Orduan, israeldarrak ere Beteldik atera eta nor bere lurraldera joan ziren, nor bere leinu eta senitartekoengana.
25 Aldi haietan ez zen erregerik Israelen. Bakoitzak egoki iruditzen zitzaiona egin ohi zuen.
21,25 Aldi haietan ez zen erregerik Israelen 17,6+.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7