Sinesmen heldugabekoei lagundu
14
1 Egiezue harrera ona sinesmen heldugabekoei 14,1 sinesmen heldugabekoei: H.h., sinesmenean ahul dabiltzanei. Judu-betekizunen derrigortasun edo santutasunari buruz, beren barrua oraino ere askatzea lortu ez duten kristauak dira. Kap. guztirako, ik. 1 Ko 8,4-13 pasartean antzerako arazo bati buruzko Pauloren pentsamendua. , iritziak direla-eta eztabaidan hasi gabe. 14,1 harrera ona egin 15,7; 1 Ko 10,23-33. // sinesmen heldugabekoak 1 Ko 8,7-13.
2 Batek, denetik jan dezakeela uste du; sinesmenean heldugabekoak, berriz, barazkiak 14,2 barazkiak: Ez da dietetika-arazoa, kontzientzi arazoa baizik, sinesmen heldugabekoek janariei buruzko judaismoaren debekuek behartu egiten zutela uste baitzuten. bakarrik jaten ditu. 14,2 sinesmena eta askatasuna Kol 2,16-23; 1 Tm 4,3-5.
3 Denetik jaten duenak ez dezala gutxiets zerbait jateari uzten diona, eta zerbait jateari uzten dionak ez dezala kondena denetik jaten duena, Jainkoak onartu egin baitu hau ere.
4 Nor zara zu zurea ez den morroia epaitzeko? Hura zutik ala eroria dagoen, nagusiaren arazoa da; eta zutik iraungo du, ahaltsua baita Jauna berari zutik eusteko.
5 Batek garrantzi berezia ematen dio egun bati; beste batentzat, berriz, egun guztiak berdinak 14,5 egun guztiak berdinak: Egun bereziak judu-jatorriko nahiz jentil-jatorriko jaiak izan daitezke. Badirudi, hala ere, juduzaleen ohiturei buruz ari dela batik bat. dira. Joka dezala bakoitzak bere kontzientziaren arabera. 14,5 egun bereziak Ga 4,10; Kol 2,16.
6 Halako egunari garrantzi berezia ematen dionak Jaunarengatik ematen dio; denetik jaten duenak Jaunarengatik jaten du, Jainkoari eskerrak ematen baitizkio; jateari uzten dionak ere Jaunarengatik ez du jaten, eta honek ere eskerrak ematen dizkio Jainkoari.
7 Gutariko bat ere ez da beretzat bizi, ezta hiltzen ere beretzat;
8 bizi bagara, Jaunarentzat gara bizi; eta hiltzen bagara, Jaunarentzat gara hiltzen. Beraz, nahiz bizi nahiz hil, Jaunarenak gara.
9 Horretarako hil eta piztu zen Kristo: hildakoen eta bizien Jauna izateko. 14,9 hildakoen eta bizien Jauna Lk 20,38; Eg 10,42; Flp 2,10-11.
10 Zergatik kondenatzen duzu, bada, zeure senidea? Eta zergatik gutxiesten? Denok agertu beharko dugu Jainkoaren auzitegian,
11 Liburu Santuak dioen bezala:
Neure biziarengatik dagit zin
–dio Jaunak–:
Belaun oro
nire aurrean makurtuko da,
eta mihi orok goretsiko du
Jainkoa.
12 Izan ere, guztiok eman beharko diogu Jainkoari nork bere buruaren kontu. 14,12 Jainkoari kontu eman beharko 2,5-6.16; Heb 4,13.
Ez kondenatu lagun hurkoa
13 Ez dezagun, beraz, gehiago elkar kondena, baizik eta saia zaitezte senideari oztoporik edo erorbiderik ez jartzen. 14,13 ez jarri oztoporik Mt 5,29; 18,6; 1 Ko 8,13.
14 Nik badakit eta ziur nago –Jesus Jaunak esan izan baitzuen– ez dela ezer ere berez kutsatua denik; kutsatutzat hartzen duenarentzat bakarrik bihurtzen da zerbait kutsatu. 14,14 ez da ezer berez kutsatua denik Mt 5,11; Eg 10,15; Tt 1,15.
15 Baina zerbait jateagatik zeure senideari min ematen badiozu, ez zabiltza maitasunaren bidetik. Janariak gorabehera, ez dadila zure senidea gal, Kristo harengatik hil baitzen. 14,15 Kristo harengatik hil 1 Ko 8,11.
16 Zuek duzuen askatasun hori ez bedi gaizki-esanerako bide gerta.
17 Azken batean, Jainkoaren erregetza ez baitatza jan-edaneko gauzetan, baizik eta Espiritu Santuaren dohain diren zuzentasun, bake eta alaitasunean. 14,17 bakea eta alaitasuna Ga 5,25.
18 Eta Kristo honela zerbitzatzen duena Jainkoari atsegin zaio eta gizon-emakumeek onartua da.
19 Saia gaitezen, bada, bakea indartzeko eta elkarte-bizitza eraikitzeko lagungarri diren gauzetan. 14,19 saia bakea indartzeko diren gauzetan 12,17-18; 1 Ko 7,15. // elkarte-bizitza eraikitzen 15,2.
20 Janari-arazo batengatik, ez hondatu Jainkoaren egintza. Janari guztiak garbiak dira; hala ere, ez dago ongi besteak galbidean jarriz zerbait jatea.
21 Hobe duzu haragia, ardoa edo dena delakoa utzi, horiek zure senideari oztopo baldin bazaizkio. 14,21 oztopo senideari 14,13+.
22 Gorde zeuretzat, Jainkoarekiko zeure harremanetarako, sinesmenak ematen dizun askatasun hori. Zorionekoa bere burua errudun sentitu gabe bere aukerak egiteko gauza dena!
23 Zilegi ote den ala ez zalantzan dagoela jaten duena, berriz, errudun da, ez baitu jokatzen berak uste duenaren arabera. Eta norberak uste duenaren arabera ez jokatzea bekatu da. 14,23 zalantzan 1 Ko 8,7. // norberak uste duenaren arabera Tt 1,15.
|