Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Erromatarrei 4

Erromatarrei :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Abrahamen ikasbidea
4
1 Eta zer esan gure arbaso Abrahami gertatu zitzaionaz? 2 Izango zukeen zertan harrotu, Jainkoak bere egintzengatik onartu balu; baina ez zuen Jainkoaren aurrean harrotzerik izan.
4,2 harrotzeko bidea 2,17+.
3 Izan ere, hau dio Liburu Santuak: Abrahamek sinetsi egin zuen Jainkoarengan eta, horregatik, Jainkoak zuzenetsi egin zuen.
4,3 Abrahamek… 4,9; Has 15,6; Ga 3,6; St 2,23.
4 Lan egiten duenari, saria ez zaio dohain huts bezala ematen, zor zaion zerbait bezala baizik.
4,4 saria ez dohain huts bezala 11,6; Mt 20,1-16; Lk 17,7-11.
5 Baina inolako lanik egin ez arren, erruduna errugabe egiten duen Jainkoarengan sinesten duena, sinesmen horri esker onartuko du Jainkoak. 6 Davidek ere zoriontsu dela dio, Jainkoak, egintzei begiratu gabe, zuzentzat onartzen duena:

7 Zoriontsua Jainkoak hobena kendu
eta bekatuak barkatu dizkiona.
4,7-8 Zoriontsua… Sal 32,1-2.
8 Zoriontsua Jainkoak
bekatua egozten ez diona.

9 Zorion hau, ordea, erdainduari bakarrik ote dagokio, ala erdaingabeari ere bai? Esan bezala, sinesmenagatik onartu zuen Jainkoak Abraham zuzentzat.
4,9 sinesmenagatik… 4,3+.
10 Baina noiz onartu zuen? Erdaindu aurretik ala ondotik? Aurretik, noski, ez ondotik. 11 Erdainkuntza ezaugarri gisa eman zion Jainkoak, erdaindu aurretik sinesmenari esker onartu zuela adierazteko. Horrela, sinesten duten erdaingabe guztien aita da Abraham: hauek ere zuzentzat onartzen ditu Jainkoak;
4,11 Abrahamen erdainkuntza Has 17,10-11. // Abraham sinestedunen aita Ga 3,7-9.
12 era berean, erdainduen aita da: erdainduak izateaz gainera, Abraham gure aitak erdaindu aurretik zeukan sinesmenaren urratsei jarraitzen dietenen aita, alegia.
Agintzaria sinesmenaren bidez bete
13 Beren oinordekotza mundua izango zutela agindu zien Jainkoak Abrahami eta ondorengoei. Agintzari hau, ordea, ez zegokion legea betetzeari, sinesmenak duen salbamen-indarrari
4,13 salbamen-indarra: H.h., justizia; ik. 3,25-26 oh.
baizik.
4,13 Abrahami agindutakoa Has 12,2-3; 22,17-18; Ga 3,16. // Abrahamen sinesmena Heb 11,8-12.
14 Legea betetzen dutenak bakarrik balira oinordeko, hutsean geldituko litzateke sinesmena eta baliogabe agintzaria. 15 Legeak zigorra dakar ondorio; baina legerik ez dagoenean, ez da lege-hausterik ere.
4,15 ez lege-hausterik 3,20; 5,13; 7,8.
16 Beraz, agintzaria, dohain hutsa izanik, fedeari dagokio; horrela, Abrahamen ondorengo guztientzat balio du, legearen arabera ondorengo direnentzat ez ezik, baita Abrahamen sinesmenaren arabera direnentzat ere. Bera aita dugu guztiok,
4,16 agintzaria eta sinesmena Ga 3,7.18.23-29; Heb 6,15; 11,32-40.
17 Liburu Santuak dioen bezala: Herri askoren aita egin zaitut. Abraham aita dugu, beraz, Jainkoaren aurrean; hark sinetsi egin baitzuen hilak biziarazten eta izaterik ez dutenak izatera deitzen dituen Jainkoarengan.
4,17 Herri… Has 17,5. // Jainkoak izatera deitzen Is 48,13; Heb 11,19.
18 Abrahamek sinetsi egin zuen inolako itxarobiderik ez zegoenean; horrela, herri askoren aita egin zen, Jainkoak esan zionaren arabera: Horrenbeste izango dira zure ondorengoak.
4,18 Horrenbeste… Has 15,5.
19 Ez zitzaion moteldu sinesmena, bere gorputza ia hila –ehun urte hurbil baitzituen– eta Sararen sabela ere agorra zela ikusi arren.
4,19 ehun urte inguru zituen Has 17,17.
20 Jainkoaren agintzariaren aurrean ez zen sinesgogor izan, ezta zalantzan ibili ere, baizik eta sendotu egin zen sinesmenean; horrela, Jainkoak egia zioela aitortu zuen
4,20 Jainkoak egia zioela aitortu zuen: H.h., Jainkoari aintza eman zion; ik. Jn 9,24 oh.
,
4,20 agintzaria eta sinesmena 4,16+.
21 erabat ziur baitzegoen hark hitzemana betetzeko zuen ahalmenaz.
4,21 hitzemana betetzeko Jainkoaren ahalmena Has 18,14; Jr 32,17-24.
22 Horrexegatik, hain zuzen, onartu egin zuen Jainkoak.
4,22 onartu… 4,3+.
23 Baina Liburu Santuak ez du hori harengatik bakarrik esaten,
4,23-24 guregatik ere Liburu Santuak esana 15,4.
24 guregatik ere badio; gu ere, Jesus gure Jauna hildakoen artetik piztu zuenarengan sinesten dugunok, sinesmenari esker onartuko baikaitu Jainkoak.
4,24-25 Jainkoak Jesus piztu 8,11; 10,9; Eg 2,24+; 1 Ko 6,14; 15,15; 2 Ko 4,14; Kol 2,12; 1 Ts 1,10; 1 P 1,21. // Jesus heriotzara emana 5,6-8+.
25 Gure bekatuengatik eman zuten Jesus heriotzara, eta gure salbamenerako
4,25 gure salbamenerako: H.h., gure justifikaziorako, nahiz eta hemen hitza normalean erabiltzen dena bera ez izan (ik. 3,25-26 oh.); hemengo hitza 5,18 tx.ean dator berriro.
izan zen piztua.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7