KRISTAU BIZIERA BERRIA (5,1–8,39)
Bakea eta salbamena Jainkoarekin adiskidetuei
5
1 Beraz, Jainkoak sinesmenaren bidez onartu gaituelarik, bakean gaude berarekin, Jesu Kristo gure Jaunari esker. 5,1 Jainkoak onartu 1,17+. // bakean Jainkoarekin 5,10; Is 53,5; 2 Ko 5,18-19; Ef 2,14-17; Kol 1,20-22; 3,15.
2 Berari esker, sinesmenaren bidez 5,2 sinesmenaren bidez: Hitz hauek eskuizkribu garrantzizko batzuetan ez dira ageri. eman digu Jainkoak bere onginahia geureganatzea. Egoera honetan sendo irauten dugu eta harro gaude Jainkoaren aintza iritsiko dugulako itxaropenez.
3 Eta ez hori bakarrik, harro gaude atsekabeez ere; bai baitakigu atsekabeak eroapena duela ondorio;
4 eroapenak probaldia gainditzeko gai egiten gaituela, eta probaldia gainditzeak itxaropena sendotu egiten duela;
5 eta itxaropenak ez du huts egiten, Jainkoak bere maitasuna isuri baitigu geure bihotzetara, berak emandako Espiritu Santuaren bitartez. 5,5 itxaropenak ez du huts egiten Sal 22,5; 25,20; Heb 6,18-19. // Jainkoak emandako Espiritua 8,9-16; 1 Ko 3,16; 2 Ko 1,22; 5,5; Ga 4,6; Ef 1,13; Tt 3,5-7; 1 J 4,13.
6 Izan ere, oraindik bekatupean indargabe ginela, Jainkoak erabakitako garaian, gaiztoen alde hil zen Kristo. 5,6-8 Kristo gaiztoen alde hila 3,25; 4,25; 5,6-11; 8,32-34; Is 53,4-5; 1 Ko 15,3; 2 Ko 5,15; Ga 1,4; 2,20; 1 P 3,18; 1 J 3,16; 4,10.
7 Nekez hilko litzateke norbait pertsona zuzen baten alde; agian bai, badaiteke norbait pertsona on baten alde hiltzeko prest egotea.
8 Baina Kristo, gu oraindik bekatari ginela hil zen gure alde: honela erakusten du Jainkoak guri digun maitasuna.
9 Orain, Jainkoak Kristoren odolaz onartu gaituelarik, zenbatez gehiago ez ote gaitu salbatuko zigorretik beraren bitartez! 5,9 zigorra 1,18; 2,5.8.
10 Zeren eta, etsai ginelarik, Jainkoak bere Semearen heriotzari esker berekin baketu bagintuen, behin baketuz gero, zenbatez gehiago ez ote gaitu salbatuko beraren biziaz! 5,10 Jainkoarekin baketuak 5,1+.
11 Are gehiago, Jainkoaz harro gaude Jesu Kristo gure Jaunari esker, beronen bitartez Jainkoarekin baketzea iritsi baitugu dagoeneko.
Adam eta Jesu Kristo
12 Gizon baten bidez sartu zen bekatua munduan, eta bekatuaren bidez heriotza; horrela, gizon-emakume guztiengana zabaldu zen heriotza, guztiek egin baitzuten bekatu 5,12 guztiek egin baitzuten bekatu: Honela ere itzul daiteke: eta berarengan (Adamengan) denak bekatari gertatu ziren. Jatorrizko testuak bukatu gabe uzten du esaldia (anakolutua). . 5,12 bekatua eta heriotza 6,23; 7,5; 8,6.13; Has 2,17; 3,6.19; Jkd 2,24; 1 Ko 15,21.45; Ga 6,7-9; St 1,15.
13 Egia da, legea baino lehen bazela bekatua munduan; baina bekatua ez zaio inori leporatzen, legerik ez badago.
14 Hala ere, Adamengandik Moisesen denboraraino nagusi izan zen heriotza gizakien gain; baita Adamena bezalako bekaturik egin ez zutenen gain ere. Adam etortzekoa zenaren 5,14 etortzekoa zen: Etortzekoa zena Jesu Kristo da, bigarren Adam ere deitua. irudi da. 5,14 Adam Kristoren irudi 1 Ko 15,21-22.45.
15 Baina bekatua eta Jainkoak egiten digun dohaina ez dira neurri berekoak. Izan ere, gizon bakarraren bekatuaz guztiak hil baldin baziren, askoz ugariago zabaldu da guztiengana Jainkoaren dohaina, hau da, beste gizon bakar bati esker, Jesu Kristori esker, eman zaigun dohaina.
16 Eta ondorioei dagokienez ere, Jainkoak eman digun dohaina ez da gizon bakarraren bekatuarekin alderatzekoa. Izan ere, bekatuak, bakarra izan arren, guztien gaitzespena izan du ondorio; dohainak, berriz, bekatuak asko izan arren, barkamena izan du ondorio.
17 Gizon bakarraren bekatuagatik heriotza nagusi gertatu bazen, zenbatez gehiago ez ote dira bakar batengatik, Jesu Kristogatik, nagusi izango betiko bizitzan Jainkoaren salbazioaren dohain oparoa hartzen dutenak!
18 Beraz, baten bekatuak gizon-emakume guztiei gaitzespena ekarri zien bezala, baten leialtasunak gizon-emakume guztiei salbazioa eta bizia ekartzen dizkie. 5,18 salbazioa eta bizia Kristoren bidez 1 Ko 15,22.
19 Eta baten desobedientziak denak bekatari egin zituen bezala, baten obedientziak zuzen egingo ditu denak. 5,19 Kristoren obedientziak zuzen egin Is 53,11; Flp 2,8; Heb 5,8.
20 Bekatua ugari zedin azaldu zen legea; baina bekatua ugaldu zenean, are ugariago izan zen Jainkoaren onginahia. 5,20 legea eta bekatua 4,15; 5,13; 7,7-8; Ga 3,19.
21 Izan ere, bekatuak heriotzaren nagusitza ekarri zuen bezala, Jainkoaren onginahiak, gizakia onartuz, betiko biziaren nagusitza ekarri digu, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. 5,21 gizakia onartu 1,17+. // betiko bizia 2,7; 6,22; Dn 12,2; Mt 19,16; Jn 3,15; 6,47; 17,2; Ga 6,8; 1 Tm 6,12; Tt 1,2; 1 J 5,11.20.
|