14
1 Emakume zuhurrak eraiki egiten du etxea,
zentzugabeak bere eskuez desegin. 14,1 etxea eraiki 9,1; 24,3.
2 Jokabide zuzenekoak begirune dio Jainkoari,
bide okerretik dabilenak mespretxatu egiten du. 14,2 begirune Jainkoari 1,7+.
3 Zentzugabeari harrokeria dario ahotik,
zuhurra bere hitzek babesten dute.
4 Idirik ezean, askak hutsik;
beharrezkoa idiaren indarra uzta oparoa izateko.
5 Lekuko egiazaleak gezurrik ez,
lekuko faltsuak gezurra barra-barra. 14,5 Ik. 14,25. // lekuko faltsua 6,19+.
6 Harroputzak zuhurtziaren bila ibili eta aurkitzen ez;
buruargiak erraz bereganatzen du jakintza.
7 Urrun zaitez burugabeagandik,
ez duzu haren hitzetan jakintzarik aurkituko.
8 Ongi pentsatuta jokatzea zuhurraren trebezia da;
burugabekeriak zentzugabea engainatu egiten du.
9 Zentzugabeek barre egiten beren erruei 14,9 Lehen lerroa ez da argia. Honela ere uler daiteke: Erruak barregarri uzten ditu zentzugabeak (barre egiten die zentzugabeei). ;
Jaunaren onespena zuzenen artean dago.
10 Norberak du bere saminaren berri,
kanpokoek ezin parte hartu haren alaitasunean.
11 Gaiztoen etxeak behea joko du, zintzoenak gora egingo. 14,11 zintzoaren etxea gora 12,7. Ik. 12,3+.
12 Badira zuzen itxurako jokabideak,
baina azken finean heriotzarantz daramate. 14,12 16,25.
13 Barre artean ere izaten da bihotza triste,
eta alaitasuna atsekabean amaitzen. 14,13 Barre, triste Koh 2,1-2; 7,2-6; Lk 6,25.
14 Bihotz okerrekoak bere jokabidearen fruituak jasoko,
bihotz zuzenekoak bere egintzenak 14,14 Bigarren lerroko testua ez da argia; honela ere uler daiteke: are gehiago (haren gainetik) bihotz zuzenekoak. .
15 Esaten den guztia sinesten du heldugabeak,
nondik ibiliko aztertzen zentzudunak.
16 Zuhurra gaizkiaren beldur da eta ihes egiten dio,
zentzugabeak aurrera egiten ziurtasun osoz. 14,16 Ik. 22,3.
17 Odol-beroak txorakeriak egiten ditu,
azpikerietan dabilena higuingarri bihurtzen. 14,17 Odol-beroa 14,29; 15,18; 29,22. Ik. 19,11.
18 Heldugabeei dagokie zentzugabekeria,
jakintza zuhurren koroa da. 14,18 Ik. 14,24.
19 Txarrek onen aurrean makurtuko dute burua,
gaiztoek jokabide zintzokoen ataurrean erregutuko.
20 Behartsua bere lagunarentzat ere higuingarri;
aberatsaren adiskideak, ordea, ugari. 14,20 Aberatsak adiskide ugari 19,4.6-7; Si 6,11-12; 13,21.
21 Lagun hurkoa gutxiesten duenak bekatu egiten du;
zorionekoa dohakabeez errukitzen dena! 14,21 behartsuen errukia 14,31; 19,17; 22,9; 28,8; Sal 41,2. Ik. 11,12; 17,5; 21,13.
22 Desbideraturik dabiltza gaizkileak;
onginahia eta leialtasuna ongileentzat.
23 Nekeak beti du bere irabazia,
berritsukeriak pobrezia bakarrik.
24 Aberastasunak zuhurren koroa,
zentzugabeen ergelkeria beti ergelkeria.
25 Lekuko egiazaleak biziak salbatzen ditu,
iruzurtiak gezurra barra-barra. 14,25 Ik. 12,17.
26 Jauna errespetatzeak 14,26 Jauna errespetatzea: Ik. 1,7 oh. konfiantza osoa sortzen du,
eta ondorengoak ere horretan babestuko dira. 14,26 Ik. 19,23.
27 Bizi-iturri da Jaunarenganako begirunea,
herioaren sareetatik ihes egiteko. 14,27 13,14.
28 Herri jendetsua erregearen ohore,
jende gutxiko herria printzearen hondamendi.
29 Eroapen handikoak zentzu ona ugari,
haserrekorrak zentzugabekeria nabari. 14,29 haserrekorra 14,17+.
30 Bihotz lasaia gorputzaren bizia,
bekaizkeria minbiziaren parekoa 14,30 minbiziaren parekoa: Ik. 12,4 oh. . 14,30 Ik. 17,22.
31 Jende xehea zapaltzen duenak irain egiten dio Egileari,
behartsuaz errukitzen denak ohore ematen. 14,31 Ik. 17,5.
32 Gaiztoak bere gaiztakerian egiten du estropezu,
zintzoak bere prestutasunean 14,32 bere prestutasunean: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak heriotzan (ere) dio. du konfiantza.
33 Buruargiengan bizi da zuhurtzia,
baina zentzugabeen artean ez da aintzat hartua 14,33 baina… hartua: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoan ezezkoa falta da. .
34 Zuzentasunak goretsi egiten du herria,
bekatua nazioen lotsagarri da.
35 Zerbitzari trebeak erregearen onespena du,
duin ez denak haren haserrea. 14,35 erregearen onespena 16,13; 19,12; Si 8,8.
|