Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Esaera Zaharrak 17

Esaera Zaharrak :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

17
1 Hobe ogi-puska gogor bat eta lasaitasuna,
etxean festa eta liskarra baino.
17,1 Ik. 15,17.
2 Morroi trebeak gain hartuko dio duin ez den semeari:
herentzian parte izango du gainerako senideekin.
3 Zilarra arragoan, urrea labean:
bihotzak Jaunak ditu probatzen.
17,3 27,21.
4 Maltzurra gaizki-esaleei dago adi,
gezurtia mintzo gaiztokoari.
5 Behartsuari iseka egiten dionak irain egiten dio Egileari,
haren zoritxarraz pozten dena ez da zigor gabe geratuko.
17,5 Ik. 14,31.
6 Aiton-amonen koroa ilobak dira,
seme-alaben harrotasuna gurasoak.
17,6 seme-alaben harrotasuna gurasoak Si 3,10-11.
7 Hizkera finik ez dagokio txoroari,
are gutxiago gezurra jatorrari.
8 Eskupekoak mirariak egiten dizkio
17,8 Eskupekoak mirariak egiten dizkio: H.h., Eskupekoa harri mesedegile (talisman) zaio.
eman lezakeenari,
zernahi lortzen baitu beraren bidez.
17,8 Eskupekoaren indarra 18,16; 19,6; 21,14. Ik. 15,27+.
9 Adiskidetasuna nahi duenak iraina ahazten du,
behin eta berriz gogoratzen duenak laguna ere urrunarazten.
17,9 iraina ahaztu 10,12+.
10 Agiraka bat eraginkorrago burutsuarentzat
ehun zartada burugabearentzat baino.
11 Gaiztoa istilu bila beti;
zentzarazle ankerra
17,11 zentzarazle ankerra: H.h., aingeru (mezulari) ankerra; agian, Ir 12,23 tx.eko (aingeru) suntsitzailearen aipamena da.
bidaliko diote kontra.
12 Kumerik gabe utzi duten hartz emearekin topo egin nahiago,
zentzugabekerietan dabilen ergelarekin baino.
13 Ona txarraz ordaintzen duenak
ez du inoiz zorigaitza etxetik botako.
14 Urei jaregitea da liskarretan hastea;
alde egin, gatazka zabaldu baino lehen.
15 Erruduna zuzenestea, errugabea gaitzestea:
biak zaizkio higuingarri Jaunari.
17,15 Erruduna zuzenestea 18,5; 24,24-25; Ir 23,7.
16 Zertarako dirua zentzugabearen eskuan?
Zuhurtzia erosteko? Ez du baina bururik!
17 Adiskideak beti zaitu maite,
anaia larrialditarako jaioa da.
17,17 Adiskidea 18,24; 27,10; Si 6,5-10.
18 Burugabea galanta, eskua emanez
lagun hurkoaren fidatzaile bihurtzen dena!
17,18 fidatzailea 6,1-5+.
19 Liskarzaleak bekatua du maite,
handinahikoak
17,19 handinahikoak: H.h., ateburua jasotzen (altuago egiten) duenak.
hondamendia bereganatzen.
17,19 handinahiak hondamendia 16,18.
20 Bihotz maltzurrekoak ez du zorionik aurkituko,
mihi bihurrikoa zoritxarrean jausiko.
21 Zentzugabea munduratzen duenak izango du atsekaberik,
txoroaren aitak pozbiderik ez.
22 Bihotz alaiak osasuna ekarri,
bihotz tristeak hezurrak ihartu.
17,22 Ik. 14,30; 15,13+.
23 Gaiztoak eskupekoak onartzen ditu
zuzenbidea okertzearren.
17,23 eskupekoak 15,27+.
24 Buruargiak zuhurtzia begi aurrean;
burugabearen begiak auskalo non
17,24 auskalo non: H.h., lurraren azken mugan.
!
25 Seme zentzugabea aitarentzat mingarri,
sortu zuen amarentzat samingarri.
17,25 Ik. 10,1+.
26 Errugabeari multa jartzea ez da bidezko,
handikiak jotzea zuzenbidearen aurkako.
27 Jakintsuak badaki mihiari eusten,
zentzuzkoak ere bai bere buruaren jabe izaten.
17,27 mihiari eutsi 10,19. Ik. 13,3+.
28 Ergela ere, ahoa itxi eta isilik egoten bada,
burutsu eta zuhurtzat hartzen dute.
17,28 isila zuhurtzat Jb 13,5; Si 20,5.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7