21
1 Erregearen bihotza ubidea da Jaunaren eskuetan:
nahi duen alderantz zuzentzen du.
2 Gizakiak zuzen deritze bere jokabide guztiei,
baina Jaunak ditu kontzientziak aztertzen. 21,2 16,2+.
3 Nahiago Jaunak gizakiak justiziaz eta zuzenbidez jokatzea,
sakrifizioak eskaintzea baino. 21,3 zuzenbidea sakrifizioak baino nahiago 1 Sm 15,22+.
4 Begirada harroa, handinahiko gogoa,
gaiztoen argia: dena da bekatu.
5 Saiatuaren egitasmoak irabazia,
zalapartaka dabilenarenak pobrezia.
6 Gezurrez altxorrak eskuratzea
heriotzarantz daraman amets hutsala da.
7 Indarkeriak menderatzen ditu gaiztoak,
ez baitute zuzenbidez jokatu nahi.
8 Bihurria da gaizkilearen jokabidea,
zuzena bihotz garbikoaren portaera.
9 Hobe sabaian bizi, baztertxo batean,
emakume liskartiarekin etxe berean baino. 21,9 25,24. Ik. 19,13+.
10 Gaiztoak ez du gaizkia baino irrikatzen,
lagun hurkoak ez dio errukirik sortzen.
11 Harroputza zigortzean, zuhur bihurtzen da heldugabea,
eta zuhurrari dagokion heziketaz lortzen du jakintza. 21,11 Ik. 19,25.
12 Jainko zuzena 21,12 Jainko zuzena: Jatorrizkoak Zuzena dio. Bereziki zuzen dena Jainkoa da; baina gizakiaz ere uler liteke, nolabaiteko aginpidea duenaz batez ere. begira dago gaiztoen etxekoei:
hondamendira botatzen ditu gaiztoak.
13 Behartsuaren deiadarrei ez entzunarena egiten dienari,
ez diote berari ere entzungo, laguntza eske dei egitean.
14 Ezkutuko opariak sumina baretzen du,
isilkako erregaluak haserrerik biziena. 21,14 erregalua 17,8+.
15 Zuzenbidea betetzean, zintzoa poztu;
gaizkilea, ordea, izu-ikaratu.
16 Zentzuzko jokabidetik okertzen denak
hildakoen artean 21,16 hildakoen artean: H.h., itzalen elkartean. amaituko du.
17 Atseginetara emanak behartsu bukatuko,
ardozalea eta lurrinzalea ez da aberastuko.
18 Zintzoa eta zuzena salbatuak,
gaiztoa eta maltzurra haien ordez gaitzetsiak. 21,18 gaiztoa zintzoaren ordez 11,8; Is 43,4.
19 Hobe basamortuan bizi
emakume liskarti eta petralarekin baino. 21,19 emakume liskarti 19,13+.
20 Altxor bikain eta oparoa zuhurraren etxean;
zentzugabeak dena eralgitzen du.
21 Zuzen eta zintzo izaten saiatzen dena
luzaro eta ohorez betea biziko da.
22 Ongi babestutako hiriari eraso
eta honen babesgarri den gotorlekua eraitsiko zuhurrak. 21,22 zuhurrak hiria eraitsi Ik. Koh 9,14-16.
23 Bere hitzak zaintzen dakiena ez da larrialditan aurkituko. 21,23 hitzak zaindu 13,3+.
24 Harroputz eta handiustekoari esaten zaio Ğlotsabakoğ,
harrokeria handiegiz jokatzen baitu.
25 Nahikundeek hilarazten dute alferra,
haren eskuak ez baitaude lanerako prest.
26 Batzuk egun osoan irrikaz bila,
zintzoak ezer gorde gabe eman.
27 Gaiztoen sakrifizioak higuingarriak dira,
are gehiago asmo txarrez eskainiak badira. 21,27 Gaiztoen sakrifizioa 15,8+.
28 Lekuko faltsua galdu egingo da;
entzuten dakiena ez da hitzik gabe geldituko. 21,28 Lekuko faltsua 6,19+.
29 Gaiztoa ausarti agertzen da;
zintzoak bere jokabidea sendotzen du.
30 Jaunaren laguntzarik gabe, ezertarako ez dira
zuhurtzia, zentzu ona eta aholkua.
31 Zaldia gudurako gizakiak prestatzen,
garaipena Jaunak ematen. 21,31 Zaldia ez garaipenerako Sal 20,8+.
|