26
1 Elurra udan edo euria uztaroan bezain desegoki
ohorea zentzugabeagan.
2 Txolarrea eta enara beti hegaldaka bezala,
madarikazio funsgabea ere ez da inora iristen.
3 Zaldiari zigorra, astoari aho-soka,
zentzugabearen bizkarrari egurra. 26,3 egurra 10,13+.
4 Ez erantzun zentzugabeari bere ergelkeriaren arabera,
ez zaitezen zeu ere haren antzeko izan.
5 Erantzun zentzugabeari bere ergelkeriaren arabera,
bere burua zuhurtzat eduki ez dezan.
6 Bere zangoak moztu eta ozpina edaten du
zentzugabearen bidez mezuak bidaltzen dituenak.
7 Ezin da elbarria bere zangoez baliatu,
ezta zentzugabea ere zuhur-hitzez. 26,7 Ik. 26,9.
8 Habailan harria lotzea 26,8 Habailan harria lotzea: Zentzugabekeria da, horrela ezin delako harria jaurti, eta arriskutsua ere izan daiteke habailariarentzat. bezain zentzugabea
burugabeari ohore ematea.
9 Mozkorraren eskuetan arantza bezala
zuhur-hitza zentzugabearen ahoan.
10 Edonor zauritzen duen gezilaria bezalakoa
zentzugabea eta edozein bidaiari kontratatzen dituena 26,10 Tx.eko testua oso iluna da eta itzulpena hipotetikoa. .
11 Ok egin eta botatakoaren jirabiran dabilen txakurra bezalakoa da
behin eta berriz ergelkeria berera itzultzen den zentzugabea. 26,11 botatakoaren jirabiran 2 P 2,22.
12 Aurkitu duzu bere burua zuhurtzat duen norbait?
Ba, gehiago espero daiteke zentzugabeagandik. 26,12 Ik. 29,20. // bere burua zuhurtzat 3,7+.
13 Alferrak dio: «Lehoi bat dago bidean, basapiztia kalean». 26,13 22,13. // Alferra 6,6+.
14 Ateak orpoan bira, alferrak ohean.
15 Alferrak eskua platerean sartu bai,
baina nekagarri zaio ahoraino eramatea. 26,15 19,24.
16 Alferra 26,16 Alferra: Agian, zentzugabea zegoen tokian alferra ezarri da; izan ere, esaldia hobeto dagokio zentzugabeari (ik. 12,15). bere ustez zuhurrago
zuzen erantzuten dakiten zazpi baino.
17 Txakur galduari belarrietatik heltzea bezala
inoren eztabaidatan sartzea.
18 Suzko azkonak eta gezi hilgarriak
jaurtitzen dituen eroa bezalakoa da
19 lagunari iruzur egin eta «Txantxetan zen» esaten duena.
20 Egurra amaitzean, sua itzali;
iraintzailerik gabe, kito liskarra! 26,20 kito liskarra! 22,10.
21 Ikatzak txingarra, egurrak sua:
berdin suspertzen liskartiak sesioa.
22 Iraintzailearen hitzak jaki goxoak bezalako:
barren-barreneraino iristen dira. 26,22 18,8.
23 Buztin gaineko berniza bezala dira
bihotz txarrekoaren hitz goxoak.
24 Gorrotoa duenari ez zaio hitzetan igartzen,
baina maltzurkeriaz betea du barrua. 26,24-25 itxurakeria 6,12-14; 27,6; Sal 28,3; Si 27,22-24.
25 Ez sinetsi eztiki mintzatzen bazaizu,
hamaika gogoeta higuingarri badu barnean eta.
26 Gorrotoa ezkutatzen saiatzen bada ere,
haren txarkeria herri osoaren aurrean agertuko da.
27 Tranpa prestatzen duena bertara jausiko da,
harria birarazten duenari gainera eroriko zaio. 26,27 tranpan jausi 28,10; Si 27,25-27. Ik. 5,22+.
28 Gezurtiak gorroto dio biktimari,
lausengariak hondamendira darama.
|