27
1 Ez zaitez biharkoaz harrotu,
ez baitakizu zer gertatuko zaizun gaur bertan ere. 27,1 Ez biharkoaz harrotu St 4,13-14.
2 Bestek goraipa zaitzala,
ez baita egokia zuk zeure burua gorestea.
3 Harria astuna da, harea pisua;
are astunagoa burugabearen zitalkeria.
4 Sumina ankerra da, haserrea suntsigarria;
baina nork aurre egin jelosiari? 27,4 jelosia 6,34-35.
5 Hobe da agerian zentzarazten zaituena,
sekula ezer aurpegiratzen ez dizun adiskidea baino.
6 Fidatzekoa da laguna, zauritzen bazaitu ere;
kontuz ibiltzekoa 27,6 kontuz ibiltzekoa: Hitzaren itzulpena hipotetikoa da. arerioa, besarkatzen zaituenean ere.
7 Sabel asearentzat mespretxagarri ezti-abaraska,
sabel gosearentzat mingotsa ere gozo.
8 Herritik urruti harat-honat dabilen gizakia,
habiatik alde eginda noraezean dabilen txoria.
9 Lurrin eta usainki gozoek bihotza alaitzen,
adiskidearen aholkuak barrua gozatzen.
10 Ez baztertu zeure lagunak eta aitarenak;
larri zaudenean, ez joan anaiarengana:
hobe duzu hurbileko auzokoa urrutiko anaia baino. 27,10 laguna, anaia 17,17+.
11 Izan zuhur, seme: emadazu poz hori,
eta izango dut zer erantzun gutxiesten nauenari.
12 Arriskua ikusi eta ezkutatu egiten da zentzuduna,
heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar. 27,12 22,3.
13 Ken iezazkiozu jantziak, hartu zerbait bahituran,
arrotz ezezagunaren fidatzaile bihurtu denari. 27,13 20,16. // fidatzaile 6,1-5+.
14 Egunsentian goiz eta ozenki laguna agurtzea,
bedeinkatzea baino gehiago da madarikatzea.
15 Etengabeko itogina eurite-egunean
eta emakume liskartia antzerakoak dira; 27,15 Ik. 19,13.
16 halakoari eustea haizeari eustea
eta eskuaz olioa hartzea bezala da.
17 Burdina burdinaz zorrozten da,
gizakia lagun hurkoarekin harremanetan leuntzen.
18 Pikondoa zaintzen duenak haren fruituak jaten ditu,
ugazabaz arduratzen denak ohorea izaten.
19 Aurpegia uretan islatzen da,
gizakia gizakiaren bihotzean 27,19 Tx.aren esanahia ez da segurua: Gizakia bere kontzientzian islatzen da ala laguna du gizakiak bere izaeraren ispilu? .
20 Hildakoen Egoitza eta Hondamen Leizea asegaitzak dira;
asegaitzak, halaber, gizakiaren begiak. 27,20 Hildakoen Egoitza/Hondamen Leizea 15,11; 30,15-16.
21 Zilarra arragoan, urrea labean,
gizakia goratzen duenaren ahoan. 27,21 17,3.
22 Nahiz eta alearekin batera burugabea errotarrian xehatu,
ez diozu ergelkeria kenduko.
23 Begira ongi zeure ardiak eta arduratu artaldeaz; 27,23 zaindu abereak 12,10+.
24 aberastasunak ez du betiko irauten,
agintea 27,24 agintea: H.h., diadema. ez da belaunez belaun pasatzen.
25 Belarra sartu, bibelarra hazi
eta mendietako bazka bildu egin ohi da;
26 eduki ardiak artileaz jantziak egiteko,
antxumeak, alor bat erosteko beste ateratzeko,
27 ahuntzak, esneaz zeu eta familia elikatu
eta zerbitzariak mantentzeko.
|