Kontuz emakume lotsagabearekin
5
1 Seme, aditu nire hitz zuhurrak
eta kasu egin zentzuzko ene esanei;
2 bereizmen argikoa izango zara horrela,
ezagueraz mintzatuko zara.
3 Bai, eztia darie emakume lotsagabearen 5,3 emakume lotsagabe: Ik. 2,16 oh. ezpainei,
olioa baino ere leunagoa du ahosabaia;
4 baina, azkenean, atsentsio-belarra bezain mikatza da
eta aho biko ezpata bezain arriskutsua.
5 Harekin ibiltzeak heriotzarantz eramaten zaitu,
Hildakoen Egoitzara doaz haren urratsak. 5,5-6 emakume lotsagabeak heriotzara darama 7,22-27; 22,14; Koh 7,26.
6 Harena ez da bizirako bidea,
konturatu gabe galbideratzen da.
7 Ene seme, entzun adi, ez atzera egin nire esanetatik.
8 Urrundu zeure bidea halakoagandik
eta ez hurbildu haren etxeko atera,
9 arrotz edo bihozgaberen bati eman ez diezazkion
zure ohorea eta bizia bera.
10 Zure lan eta ahaleginen emaitzek
ez ditzatela ezezagunak asebete.
11 Azkenean negar-zotinka egingo duzu,
osasuna galduko duzunean.
12 Orduan esango duzu:
«Zergatik gaitzetsi ote nuen heziketa?
Zergatik mespretxatu ote zentzarazpena?
13 Ez nuen, ez, maisuen esana entzun,
ez nien jaramon egin irakasleei!
14 Ia egon naiz zoritxarrik bete-beteenean
herri-batzar osoaren aurrean salatuta».
Zeure gaztaroko emaztea
15 Emaztea duzu urtegi eta putzu: edan bertatik ura. 5,15 Emaztea urtegi (iturri) Kt 4,12+.
16 Kanpora botako ote duzu zeure iturrietako ura,
kaleetan barrena zeure ubideetakoa?
17 Izan bitez zuretzat bakarrik, ez eman arrotzei.
18 Bedeinkatua izan bedi zure iturria,
zeure gaztaroko emaztea: gozatu berarekin! 5,18 gozatu emaztearekin Koh 9,9-10.
19 Orein-eme maitagarri, gazela eder duzu.
Ase zaitzatela une oroz beraren bularrek,
lilura zaitzala beti beraren amodioak! 5,19 gazela eder Kt 2,9+.
20 Ene seme, zergatik liluratuko zaitu lotsabako batek?
Zergatik besarkatuko duzu emakume arrotzaren 5,20 emakume arrotz: Ik. 5,3 eta 2,16 oh. 5,15-19 zatian legezko emaztearen laudorioa egiten da, kontrastea nabarmen jarriz. gerria?
21 Izan ere, Jaunaren begi-bistan dago bakoitzaren jokabidea,
eta ibilbide guztiak ikusten ditu berak.
22 Maltzurra bere gaiztakerietan trabatua dago,
bere bekatuaren sarean harrapatua. 5,22 gaiztoa bere gaiztakerian harrapatua Sal 7,16-17+.
23 Heziketa ezarengatik hilko da,
bere zentzugabekeria handiarengatik galduko.
|