Andere Jakinduriaren gonbidapena
9
1 Bere etxea eraiki du Jakinduriak,
zazpi zutabe 9,1 zazpi zutabe: Zazpi zutabeek errege-jauretxea edo tenplua dakarte irudimenera; era horretan, Jakinduriaren duintasun ezin handiagoa adierazten da. ezarri eta landu;
2 abereak hil, ardoa nahastu eta mahaia prest jarri du.
3 Neskameak bidali ditu, hiriko goialdeetatik aldarrikatzera: 9,3 Jakinduriaren gonbidapena 1,20+.
4 «Heldutasun gabekoa, betor hona!»
Zentzugabeari esaten dio:
5 «Ea, jan nire ogia eta edan nik nahasturiko ardoa. 9,5 jan-edan Is 55,1-3; Si 24,19-21; Jn 6,35.
6 Utzi txorakeriak eta biziko zarete!
Gero, jarraitu zuzen zentzuzko bideari».
Zuhurra eta harroputza
7 Harroputza zentzarazten duenak mespretxua jasotzen du,
gaiztoa zuzenarazten duenak iraina. 9,7 Harroputza zentzaraztea 15,12; 19,25; 21,11.
8 Beraz, ez saiatu harroputza zuzentzen, gorrotoa izango dizu eta;
zuzenarazi zuhurra eta maite izango zaitu;
9 zuhurrari aholku eman eta zuhurrago bihurtuko da,
zintzoari irakatsi eta gehiago ikasiko du.
10 Jauna errespetatzea 9,10 Jauna errespetatzea: Ik. 1,7 oh. da zuhurtziaren hasiera
eta benetako ezaguera, Guztiz Santua aintzat hartzea. 9,10 Jauna errespetatzea eta zuhurtzia 1,7+.
11 Zuhurtziari esker urte asko hartuko dituzu,
bizitza oso luzatuko. 9,11 bizitza luzea 3,2+.
12 Zuhurra bazara, zeure onerako da;
harroputza bazara, zeure kalterako.
Andere Zorakeriaren gonbidapena
13 Andere Zorakeria 9,13 Andere Zorakeria: Zorakeria ere pertsonifikatua aurkezten zaigu, Jakinduriari kontrajartzen zaiolarik (ik. 1,20 oh. eta 8,1). zaratatsua da,
tentela eta ezer ulertzen ez duena.
14 Etxeko ate ondoan dago eserita,
hiriaren goialdeko eserleku batean,
15 bidean zuzen doazen ibiltariei zera aldarrikatzen:
16 «Heldutasun gabekoa, betor hona!»
Zentzugabeari esaten dio:
17 «Gozoa da lapurtutako ura, benetan ona isilpeko ogia!»
18 Ez daki beraren gonbidatuak hilik daudela,
Hildakoen Egoitzan daudela jadanik.
|