Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Esdras 9

Esdras :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

Emakume atzerritarrekin ezkontzak
9
1 Geroago, buruzagi batzuek hurbildu eta esan zidaten: «Israel herria, apaizak eta lebitarrak nahastu egin dira lurralde honetako jendearekin: kanaandar, hitita, periztar, jebustar, amondar, moabdar, egiptoar eta amortarrekin, eta berauen erlijio-ohitura higuingarrietan erori dira. 2 Emazte atzerritarrak hartu dituzte berentzat eta beren semeentzat; arraza santua lurralde honetako jendearekin nahastu da. Buruzagiak eta handikiak izan dira lehenengoak desleialtasun honetan».
9,2 atzerritarrekin ezkondu Ir 34,15-16; Dt 7,1-4; Ml 2,10-12. // arraza santua Ne 9,2.
3 Gauza hauek entzutean, urratu egin nituen neure jantziak eta soingainekoa, moztu ilea eta bizarra, eta lur jota gelditu nintzen
9,3 Tx.eko zeinuek nahigabea eta penitentzia adierazten dute.
. 4 Erbestetik etorritakoen desleialtasuna izugarria zela eta, Israelen Jainkoaren hitzari begirune zioten guztiak nire ondoan bildu ziren. Ni, lur jota, eserita egon nintzen arratsaldeko oparia arte.
9,4 Jainkoaren hitzari begirune Is 66,2.5.
5 Arratsaldeko opari-garaian atera nintzen nahigabealditik; soinekoa eta soingainekoa urraturik nituela, belauniko jarri eta Jaunarengana, neure Jainkoarengana, luzatu nituen eskuak, 6 eta esan nion: «Ene Jainko, lotsa gorrian nago begiak zuregana jasotzeko; geure bekatuek buruz gain egin digute eta gure errua zerurainokoa da.
9,6-15 Bekatuen aitormena Lb 26,40+.
7 Gure gurasoen egunetatik gaurdaino handia izan da gure errua; geure bekatuengatik, atzerriko erregeek menderatu egin gaituzte geu eta gure errege eta apaizak; ezpata eta gatibualdia, harrapakeria eta lotsa gorria jasan behar izan dugu, eta horixe da gaurko gure egoera. 8 Baina orain, une batez, mesede egin diguzu, Jauna, geure Jainkoa: herriaren zati bat bizirik atera duzu eta zure toki santuan bizitzen utzi diguzu; gure Jainkoa, argitu egin dituzu gure begiak eta arnasa eman geure esklabotzan.
9,8 herriaren zati bat bizirik Is 4,3+. // gure begiak argitu 1 Sm 14,29; Sal 13,4; Es 29,13.
9 Esklabo baikara; baina zuk ez gaituzu bazter utzi geure esklabotzan. Pertsiako erregeen onginahia geureganatu diguzu; biziberritu egin gaituzu, gure Jainko horren etxea eraiki eta berorren horma eroriak jasotzeko, Judan eta Jerusalemen babesa aurki dezagun.
10 «Eta orain, gure Jainko, zer esan hori guztia ikusita? Bazter utzi ditugu zure aginduak, 11 zure zerbitzari profeten bidez emanak. Haiek esan baitziguten: "Orain jabetzan hartzeko zaudeten lurraldea kutsaturik dago, bertako herriek beren erlijio-ohitura higuingarriez bete baitute eta kutsatu.
9,11 lurraldea bertako herriek kutsatua Lb 18,24-25; Ez 36,17.
12 Beraz, ez ezkondu haiekin zeuen seme-alabak, ez egin bakeak behin ere haiekin, ez bila haien onik; horrela, indartsu izango zarete, zeuenak izango dituzue lurreko ondasunak eta lurraldea zeuen seme-alabei utziko diezue betiko ondaretzat". 13 Zorigaitz guztiak geure egintza gaizto eta erru handiengatik gertatu zaizkigu. Hala ere, zuk, gure Jainko horrek, gure bekatuek merezi baino gutxiago zigortu gaituzu, eta bizirik atera gaituzu hemen gaudenok. 14 Eta orain, hautsi egingo ote ditugu berriro zure aginduak, ohitura hain higuingarriak dituen jende horrekin ezkontzaz elkartuz? Ez ote zinateke gurekin haserretuko, gu galtzeraino, inortxo ere bizirik utzi gabe? 15 Jauna, Israelgo Jainkoa, leiala zarelako geratzen gara oraindik talde bat bizirik. Hona hemen gu zure aurrean, geure erru eta guzti, zure aurrera aurkezteko dina ez bagara ere».
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7