Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Ester 5

Ester :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

Esterrek otordura deitu erregea eta Haman
5
1 Hiru egunen buruan, jantzi zituen Esterrek bere erregina-jantziak, eta jauregi barneko atarian agertu zen, erregearen gela aurrean. Erregea bere aulkian eseria zegoen, atearen aurrez aurre. 2 Ester erregina atarian ikusi zuenean, eztiki begiratu zion eta eskuan zuen urrezko errege-makila luzatu; Esterrek, hurbilduz, makilaren ertza ukitu zuen. 3 Erregeak galdegin zion:
–Zer duzu, Ester erregina? Zer nahi duzu? Neure erresumaren erdia bada ere, emango dizut!
4 Esterrek erantzun zion:
–Ongi baderitzo, betor gaur erregea Hamanekin, prestatu diodan otordura.
5 Erregeak esan zuen:
–Etorrarazi bizkor Haman, Esterren nahia bete dadin.
Horrela, bada, Esterrek prestatua zien otordura joan ziren Haman eta biak. 6 Otordua bukatzean, erregeak galdegin zion Esterri:
–Zer eskatu nahi didazu? Emango dizut! Zer nahi duzu? Erresumaren erdia bada ere, emango dizut!
7 Esterrek erantzun zion:
–Zer eskatu nahi dizudan? 8 Erregeak begiko baldin banau, eskatu nahi diodana ematea ongi iruditzen bazaio, betoz berriro bihar Haman eta biak prestatuko diedan otordura. Orduan esango diot erregeari zer nahi dudan.
Hamanek Mardokeo suntsiarazi nahi
9 Pozik eta alai atera zen egun hartan Haman. Baina Mardokeo jauregiko atarian zegoela ikusi zuenean eta ez zela jaikitzen beraren aurrean, ez zirkinik ere egiten, sutan jarri zen Mardokeoren aurka. 10 Gorde zuen, hala ere, haserrea eta, bere etxean sarturik, bere adiskideak eta bere emazte Zerex etorrarazi zituen. 11 Han ari izan zitzaien nolako aberastasun handiak zituen esaten, zenbat seme-alaba zituen, nola goratu zuen bera erregeak, nola jarri zuen buruzagi eta funtzionario ororen gainetik, 12 eta erantsi zuen:
–Gainera, Ester erreginak, erregearekin batera, ni bakarrik gonbidatu nau prestatu duen otordura. Eta biharko ere, erregea eta biok gonbidatu gaitu. 13 Hori guztia, ordea, alferrik dut, Mardokeo judua jauregi aurrean eseria ikusten dudan bitartean.
14 Orduan, bere emazte Zerexek eta adiskide guztiek erantzun zioten:
–Agindu ezazu hogeita bost metroko urkabea egin dezaten, eta bihar goizean eskatu erregeari Mardokeo bertan zintzilikatzeko. Horrela, alai joan zaitezke erregearekin bazkaltzera.
Pozik entzun zuen hori Hamanek, eta urkabea eginarazi zuen.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7