Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Ester 8

Ester :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

Erregearen agindua juduen alde
8
1 Egun berean, Asuero erregeak Ester erreginari eman zizkion juduen zapaltzaile izan zen Hamanen ondasun guztiak. Bestalde, Mardokeo beretzat zer zen jakinarazi zion Esterrek erregeari. Orduan, etorrarazi zuen erregeak Mardokeo bere aurrera,
8,1 Ester erreginari eman zizkion… Hamanen ondasun guztiak Jb 27,17; Es 13,22.
2 atera zuen bere behatzetik Hamani kenduriko eraztuna eta Mardokeori eman zion. Esterrek, berriz, Hamanen ondasunen arduradun jarri zuen Mardokeo.
8,2 eraztuna… Mardokeori eman zion 3,10+. // Hamanen ondasunen arduradun Ik. Dn 2,48.
3 Berriro hitz egin zion Esterrek erregeari. Oinetara ahuspezturik, negarrez eskatzen zion, desegin zitzala Agagen jatorriko Hamanek juduak galtzeko emanak zituen aginduak. 4 Erregeak luzatu zuen Esterrengana urrezko makila, eta Ester zutik gelditu zen. 5 Honela mintzatu zitzaion hau:
–Erregeak ongi baderitzo eta ni begiko baldin banau, eskari hau erregeari egoki iruditzen bazaio eta ni atsegin baldin banau, agindu beza idatziz, Hamedataren seme eta Agagen jatorriko Hamanek, asmo maltzurrez, erreinuko eskualde guztietan bizi diren juduak oro hondatzearren, emaniko gutunak baliogabe ditzaten. 6 Nola jasan dezaket nik neure herritarrak hondatuko dituen zorigaiztoa ikustea? Nola eraman ote nezake neure senideak sakailatzen ikustea?
7 Asuero erregeak ihardetsi zien Ester erreginari eta Mardokeo juduari:
–Hara, juduak hondatzeko asmoa zuelako urkarazi nuen Haman, eta haren ondasun guztiak zuri eman dizkizut, Ester. 8 Idatzi zuek idazki bat erregearen izenean, juduen alderako egokien deritzazuen eran, eta zigila ezazue errege-eraztunaz. Izan ere, ezin baita baliogabe utzi erregearen izenean idatzia eta errege-eraztunaz zigilatua dagoen agiria.
8,8 ezin baita baliogabe utzi 1,19+.
9 Berehala deitu zituzten erregearen idazkariak. Hirugarren hilaren, hau da, Siban hilaren, hogeita hirua zen. Haiek, Mardokeoren aginduen arabera idatzi zieten ehun eta hogeita zazpi eskualdeetako juduei, erregeordeei, gobernariei eta buruzagiei, Indiatik Etiopiaraino, eskualde bakoitzeko idazkeran eta herri bakoitzeko hizkeran. 10 Asuero erregearen izenean zihoazen eta beraren izenean zigilatuak. Erregearen ukuiluetako zaldi berezien gainean bidali zituzten mezulariak gutunak eramatera. 11 Hona zer zioen: «Erregeak baimena ematen die hiri guztietako juduei, beren bizia salbatzeko bil daitezen. Eta edozein herri nahiz eskualdetako talde armaturen batek erasoko balie, baimena dute juduek haien haurrak eta emazteak ere hondatu, hil eta suntsitzeko eta haien ondasunak hartzeko.
8,11 erasoko balie, baimena dute gogor erantzuteko Jr 50,29; Ez 39,10; Ap 18,6; Sal 109,16-19; 137,8-9; Jb 27,13-23.
12 Eta hau, Asuero erregearen menpeko eskualde orotan, egun berean, hamabigarren hilaren, hots, Adar hilaren, hamahiruan
8,12 Adar hilaren, hamahiruan: Egun hauxe baitzen Hamani irten zitzaion eguna (ik. 3,7); Mardokeoren gutuna ere Hamanen gutunaren parekoa da. Erasoari gogor erantzutea beste testu hauetan ere aipatzen da: Sal 109,16-19; 137,8-9; Jb 27,13-23; Jr 50,29; Ez 39,10; Ap 18,6.
. 13 Eskualde orotan behar da idazki hau legetzat oihukatu eta herri guztietan hots egin, esaniko egunean juduak prest egon daitezen, beren etsaiei mendeku egiteko».
14 Erregearen agindua harturik, bizkor eta lehiaz abiatu ziren mezulariak erregearen ukuiluetako zaldi berezien gainean. Susa hirian ere hots egin zuten agindua.
15 Mardokeo, berriz, purpura more eta liho zurizko errege-jantzitan jalgi zen jauregitik, urrezko koroa handia zeramala, baita liho eta purpurazko mantua ere. Susa hiria poz-oihuz bete zen.
8,15 Mardokeo… errege-jantzitan 6,11. Ik. Dn 5,29; 1 M 10,62-63.
16 Juduentzat dena zen distira, bozkario, alaitasun eta ohore. 17 Erregearen agindua heltzen zen eskualde eta hiri orotan juduak bozkarioz gainezka ziren, otorduak eta jaiak eginez. Beste herrietako jende asko judu bihurtzen zen, juduen beldur ikaragarria sartu baitzitzaien.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7