Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Ester 9

Ester :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

Juduek beren etsaiak suntsitu
9
1 Hamabigarren hilaren, hots, Adar hilaren, hamahiruan behar ziren hots egin eta bete erregearen esana eta erabakia
9,1 Erregearen esana eta erabakia: 3,13 tx.ean aditzera ematen den agindua, alegia.
. Egun horrexen zain zeuden etsaiak juduak zapaltzeko. Egoera aldatu egin zen, ordea, eta juduek zapaldu zituzten beren etsaiak.
9,1 juduek zapaldu zituzten beren etsaiak Ik. 2 Sm 22,41; Sal 18,41.
2 Asuero erregearen menpeko eskualde guztietan bildu ziren juduak beren hirietan, kalte egin nahi izan zietenak hiltzeko asmoz. Juduei ez zien inork ere aurre egin, jende guztia izuaren izuz baitzegoen. 3 Eskualdeetako buruzagiak, erregeordeak, gobernariak eta errege-funtzionarioak juduen alde jarri ziren, Mardokeoganako beldur-ikaraz. 4 Izan ere, handia zen Mardokeo erregearen jauregian, eta zabaltzen ari zen haren ospea eskualde guztietan; geroz eta ahaltsuago zen.
5 Beren etsai guztiak ezpataz jo, hil eta suntsitu egin zituzten juduek, lepoa moztuz eta sakailatuz. Nahi izan zuten guztia egin zieten juduek etsaiei. 6 Susa hirian bostehun gizaseme hil eta garbitu zituzten,
9,6-11 juduek bostehun gizaseme hil 8,11+. Ik. Jdt 14,18–15,7.
7-10 hauen artean Hamedataren seme Hamanen, juduen etsai izanaren, hamar semeak
9,7-10 Hebreerazko testuan Hamanen hamar semeen izenak bi zutabeetan, bata bestearen azpian, daude idatzirik, zigor-agiria bailitzan.
: Parxandata, Dalfon, Aspata, Porata, Adalias, Aridata, Parmaxta, Arisai, Aridai eta Baizata. Hala ere, ez zizkieten ondasunak kendu.
11 Egun berean jakinarazi zioten erregeari zenbat lagun hil zuten Susa hirian. 12 Erregea, orduan, honela mintzatu zitzaion Ester erreginari:
–Susa hirian juduek bostehun gizaseme eta Hamanen hamar semeak hil eta garbitu baldin badituzte, zenbat hil ote dituzte erregearen gainerako eskualdeetan? Hala ere, beste zer nahi duzu eskatu? Emango dizut; zuk zer nahi, huraxe egingo da.
13 Esterrek ihardetsi zion:
–Erregeak ongi baderitzo, utz diezaiela Susako juduei bihar ere gaurko aginduaren arabera egiten, eta zintzilika ditzatela urkabean Hamanen hamar semeen gorpuak.
9,13 zintzilika ditzatela 7,10; 9,24-25; Dt 21,23; Ga 3,13.
14 –Egin bedi horrela –agindu zuen erregeak.
Eman zuten agindua Susan, eta zintzilikatu zituzten Hamanen hamar semeen gorpuak. 15 Susako juduak, berriz, bildu ziren Adar hilaren hamalauan ere, eta hirurehun gizaseme hil zituzten Susan; hala ere, ez zituzten haien ondasunak ostu.
16 Erregearen gainerako eskualdeetan ere bildu ziren juduak beren biziak etsaiengandik babesteko; hirurogeita hamabost mila hil zituzten beren etsaietarik, baina ez zituzten haien ondasunak harrapatu. 17 Adar hilaren hamahiruan gertatu zen hau eta hamalauan atseden hartu zuten, otordu- eta jaiegun bihurtuz. 18 Susako juduak, aldiz, hamahiruan eta hamalauan bildu ziren etsaiak hiltzeko, eta hamabostean atseden hartu zuten, otordu- eta jaiegun bihurtuz. 19 Hona, bada, zergatik egiten duten jaiegun Adar hilaren hamalaua herri eta auzoetan sakabanaturik bizi diren juduek, otordu alaiak eratuz eta elkarri esku-erakutsiak bidaliz.
9,19 zergatik egiten duten jai 9,22+.
Purim Jaiaren sorrera
20 Mardokeok idatziz eman zituen gauza hauek eta Asuero erregearen agintepeko eskualde orotako judu guztiei gutunak igorri zizkien, nola urrutikoei hala hurbilekoei. 21 Adar hilaren hamalaua eta hamabosta urtero jai egiteko agintzen zien. 22 Izan ere, egun horietan iritsi baitzuten juduek bakea beren etsaien aurrean; hil horretan aldatu zitzaien egoera, atsekabea atsegin eta negarra bozkario bihurtuz. Egun horietan, bada, jai alaiak eta otorduak behar zituzten egin, elkarri erregaluak bidaliz eta behartsuei esku-erakutsiak eginez.
9,22 jai alaiak Sal 30,12; Ne 8,12; Ap 11,10.
23 Juduek ontzat eman zuten, behin egina zuten hura ohitura bihurtzea. Honela idatzi zien Mardokeok: 24 «Hamedataren seme eta Agagen jatorriko zen Hamanek, judu guztien etsaiak, hauek galtzeko asmo gaiztoa hartu zuen. “Pur” edo zotz egin zuen, juduak hondatu eta suntsitzeko egunik egokiena erabakitzearren. 25 Esterrek, ordea, erregeagana jo zuen eta honek idatziz agindu zuen, Hamanek juduen aurka erabakia zuen hondamendia gerta zekiola berari; horrela, bada, Haman eta honen semeak urkabean zintzilikatu zituzten.
9,25 gerta zekiola berari Est 7,10+.
26 Horregatik deritze Purim egun horiei; “pur” hitzetik dator hori».
Honela, beraz, gutun honetan esaten zitzaiena eta beraiek ikusi eta jasan zutena kontuan harturik, 27 juduek ohitura bihurtu zuten eta ontzat hartu, nola berentzat hala beren ondorengoentzat eta judu egiten zirenentzat, bi egun horiek urte oroz jai egitea, hutsik gabe, agindu horrek zioen egunetan. 28 Belaunez belaun, etxe, eskualde eta herri guztietan gogoratu ohi dira eta bete Purim Egun hauek eta ez dira juduen artean galduko; ez da ahaztuko ere inoiz oroitzapen hau judurik izango den bitartean.
9,28 ezta ahaztuko ere inoiz oroitzapen hau Sal 145,4-7.
29 Abihailen alaba zen Ester erreginak eta Mardokeo juduak Purim-ei buruzko bigarren gutun bat idatzi zuten, beren aginpide osoz lehenengo gutuna sendotuz. 30 Eta Asuero erregearen menpeko ehun eta hogeita zazpi eskualdeetako judu guztiei gutunak bidali zizkieten, bakea eta zoriona opa izanez, eta 31 Mardokeo juduak eta Ester erreginak agindu zutenaren arabera, Purim Jaiak esaniko egunetan egiteko aginduz. Berentzat eta beren ondorengoentzat antolatu zituzten egun hauek, baraualdi eta negar-kantuei buruzko arauak ere erantsiz. 32 Esterrek agindu eta antolatu zituen Purim Jaiak, eta liburuan idatzia gelditu zen.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7