Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Ester Grekoa 2

Ester Grekoa :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

Ester, erregina izendatu
2
1 Aldi baten buruan, baretu zitzaion haserrea erregeari, baina Astin ez zuen beregana deitu ere egin, gogoan baitzituen haren erantzuna eta beraren kontra hartutako erabakia. 2 Orduan, bere zerbitzura zituen funtzionarioek esan zioten erregeari: «Bil ditzatela erregearentzat neskatxa gazteak, birjinak eta politak. 3 Errege jauna, izenda itzazu zeure erresumako eskualde guztietan mandatariak, neskatxa birjinak eta politak aukeratu eta Susa hiriko harem-era ekar ditzaten. Utz ditzatela emazteki horiek zaintzeko kargua duen erregearen irenaren ardurapean, apaingarriak eta behar dituzten gainerako gauzak ematen zaizkielarik. 4 Eta emazteki haien artetik erregearen gogoko gertatzen dena izan bedi erregina, Astinen ordez».
Ongi iruditu zitzaion erregeari, eta horrela egin zuen.
5 Bazen Susa hirian Mardokeo zeritzan judu bat, Jairo, Semaias eta Kisaiasen ondorengoa, Benjaminen leinukoa;
2,5 Kisaias edo Kix Est 2,5.
6 erbesteratua zen, Babiloniako errege Nabukodonosorrek Jerusalemdik erbestera ekarri zituenetakoa.
2,6 Nabukodonosorrek erbesteratu Est 2,6+.
7 Neskato bat zuen bere ardurapean, bere osaba Aminadaben alaba, Ester izenekoa. Aita-amak hil zitzaizkiolarik, Mardokeok hazi zuen, bere emazte egiteko asmoz
2,7 Mardokeok… egiteko asmoz: Honela ere itzul daiteke: Mardokeok hazi zuen handitu zen arte.
. Neska biziki ederra zen.
8 Erregearen erabakia zabaldu zutenean, anitz neskatxa bildu zen Susa hirira, Gai-ren ardurapean jarriz. Ester ere ekarri zuten emazain zen Gairengana. 9 Begiz jo zuen honek neska, oso atsegina gertatu baitzitzaion; behar zituen apaingarriak eta janaria eskuratu zizkion berehala; gainera, jauregiko zazpi neskame bereziki aukeratuak ekarri zizkion. Gaik oso ongi hartu zituen haremean, bai Ester, bai neskame laguntzaileak. 10 Esterrek ez zuen adierazi zein jatorri eta zein herritakoa zen, ez esateko agindu baitzion Mardokeok. 11 Bestalde, Mardokeo emakumeen ataritik hurbil ibili ohi zen egunero, Esterri nola zihoakion ikusteko.
12 Hamabi hilabeteren buruan, erregearen aitzinera agertzeko txanda etortzen zitzaion neskatxa bakoitzari. Prestatzeko aldia honela joan ohi zen: sei hilabetez mirra-olioz eta hurrengo seietan emakumeek erabili ohi dituzten lurrin eta usain-gozoz igurtzi ohi ziren. 13 Orduan azaltzen zen emakumea erregearen aurrera; honek esandako batek laguntzen zion emakumeari haremetik jauregira. 14 Ilunabarrean sartzen zen emakumea jauregian eta biharamun goizean beste harem batera joaten; emakumeen zaintzailea Gai zen, erregearen irena. Emakumea ez zen erregearen aurrera berriro agertuko, erregeak beraren izenaz deitu ezik.
15 Esterrek, Mardokeoren osaba Aminadaben alabak, erregearen aurrera agertzeko txanda etorri zitzaionean, ez zuen bete gabe utzi emazain zen irenaren agindu bat ere. Ikusten zuten guztien onginahia bereganatzen zuen Esterrek. 16 Artaxerxesen erregealdiko zazpigarren urteko hamabigarren hilabetean, hots, Adar hilean, azaldu zen Ester erregearen aurrera. 17 Erregea maitemindu egin zen Esterrez; honek beste neskatxek baino gehiago bereganatu zuen erregearen onginahia. Beraz, berari ezarri zion erregina-koroa. 18 Esterrekin ezkontzea ospatzeko, otordu handia eman zien erregeak adiskide eta handiki guztiei zazpi egunez, eta erreinuko jende guztiari zergak arindu zizkion.
Mardokeok azpikeria salatu
19 Mardokeo jauregiko zerbitzarietakoa zen. 20 Esterrek ez zuen adierazi zein jatorritakoa zen; Mardokeok esana zion betetzeko begirunez Jainkoaren aginduak, beraren ardurapean zegoenean bezalaxe, eta Esterrek ez zuen aldatu bere jokaera.
2,20 betetzeko… Jainkoaren aginduak Es 1,29; 8,13+ (Jainkoari begirune).
21 Mardokeo gortean gorantz zihoalako, erregearen zaintzaile-taldeko buru ziren funtzionarioak minduak zeuden, eta Artaxerxes erregea hiltzeko asmotan zebiltzan. 22 Mardokeok, asmo horien berri izan zuelarik, Esterri jakinarazi zion azpikeria, eta Esterrek erregeari salatu. 23 Erregeak, bi funtzionarioei galdeketak egin ondoren, urkatu egin zituen. Eta, goraipamen bezala, egintza hauen berri errege-liburutegian idatzita gordetzeko agindu zuen erregeak, Mardokeoren zerbitzu onaren oroigarri.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7