Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Ester Grekoa 7

Ester Grekoa :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

Hamanen azkena
7
1 Joan ziren, bada, erreginaren otordura erregea eta Haman. 2 Bigarren egun hartan ere, otordua bukatzean, erregeak esan zion Esterri:
–Zer duzu, Ester erregina? Zer eskatzen duzu? Nire erreinuaren erdia bada ere, zeurea izanen duzu.
3 Esterrek erantzun zion:
–Zeure begiko baldin banauzu, errege jauna, hona hemen zer nahi dudan: bizitzen uztea. Hona hemen zer eskatzen dudan: nire herritarrei bizitzen uztea. 4 Saldu egin baikaituzte ni eta nire herritarrak, suntsitu eta lapurtzeko, esklabotzara menperatu eta gu eta gure haurrak morroi izatera behartzeko. Isilik egon naiz orain arte, baina honelako salatzailea ez da gai erregearen gorterako.
7,4 suntsitu C,8-9+.
5 Erregeak galdetu zion:
–Nor da horrelakoak egitera ausartu dena?
6 Esterrek erantzun:
–Gure etsaia Haman duzu, maltzur-gaizto hau!
Haman izutua gelditu zen errege-erreginen aurrean.
7 Erregea mahaitik jaiki eta lorategira atera zen. Haman erreguka hasi zitzaion erreginari, egoera larrian ikusi baitzuen bere burua. 8 Erregea lorategitik itzuli zenean, erreginaren etzaulkira makurtua
7,8 etzaulkira makurtua: H.h., etzaulkian etzana.
zegoen Haman, erreginari erreguka. Bat-batean, erregeak esan zuen:
–Gainera, neure emaztea bortxatu nahi duk, neure etxean!
Hori entzutean, larriturik, burua itzuli zuen Hamanek.
9 Orduan, Bugatanek, zerbitzarietako batek, esan zion erregeari:
–Hamanek prestatua du, hain zuzen, urkabea Mardokeorentzat, erregearen bizia salbatzeko salakuntza egin zuenarentzat. Hogeita bost metro ditu urkabeak eta Hamanen etxean dago eraikia.
Erregeak esan zuen:
–Zintzilika bezate Haman bertan!
10 Eta Mardokeorentzat prestatua zuen urkabean zintzilikatu zuten Haman. Orduan baretu zen erregearen haserrea.
7,10 Mardokeorentzat… zintzilikatu zuten Haman Est 7,10+.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7