Arranoa eta mahatsondoa
17
1 Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
2 «Gizaseme, proposatu alegia edo parabola bat Israel herriari,
3 nire, Jainko Jaun honen, mezua adierazteko:
«Bazen arrano handi bat,
hegaltzar luzekoa,
lumaje trinko eta koloretsua zuena;
arranoa Libanora etorri zen
eta zedroaren adaburua moztu:
4 adar-punta ebaki,
merkatari-herrialdera 17,4 merkatari-herrialdea: Babilonia da (ik. 16,29). eraman
eta tratularien hiri batean
landatu zuen.
5 Gero, Israel lurraldeko hazia hartu
eta soroan erein zuen,
ur ugariren ondoan 17,5 Tx.aren bukaeran bi hitz, esanahi ezezagunekoak, eransten ditu jatorrizkoak. .
6 Erne zen hazia
eta mahatsondo mardul egin,
altuera txikikoa izan arren;
arranoagana
zuzentzen zituen adarrak,
sustraiak ere haren menpean zituen.
Mahatsondo egin zen,
aihenak bota zituen
eta abartsu egin.
7 Bazen beste arrano handi bat ere,
hegaltzar luzekoa
eta lumaje ugarikoa.
Eta mahatsondoak
beronengana
zuzendu zituen sustraiak
eta adarrak luzatu zizkion,
zegoen sailean baino oparoago
urezta zezan.
8 Soro jorian, ur ugariren ondoan,
zegoen landatua,
adarrak garatu eta fruitua emateko,
mahatsondo bikain izateko.
9 Nik, Jainko Jaunak, galdetzen dut:
Garatuko ote da?
Ez ote dizkio lehenengo arranoak
sustraiak atera,
fruituak bota
eta kimu berriak iharraraziko?
Ez da ahalmen
edo jendetza handirik beharko
sustraitik ateratzeko!
10 Horra hor, landatua:
garatuko ote da?
Ekialdeko haizeak jotzean,
ez ote da guztiz ihartuko?
Ernamuindu den sailean
ihartuko da».
11 Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
12 «Galdegiozu herri errebelde horri: Ez al dakizue zer esan nahi duen alegia honek? Hara, Babiloniako erregea 17,12 Babiloniako erregea: Nabukodonosorrek –arrano handiak (3. tx.)– Judako erreinuari eraso egin eta Joiakin erregea –adar-punta (4. tx.)– Babiloniara eraman du gatibu (4. tx.); ik. 2 Erg 24,10-16. etorri da Jerusalemera, erregeak eta buruzagiak hartu eta berekin eraman ditu Babiloniara.
13 Errege-odoleko bat aukeratu 17,13 Errege-odoleko bat aukeratu: Sedekias da, Israel lurraldeko hazia (5. tx.); Joiakinen osaba zen (ik. 2 Erg 24,17). eta ituna egin du berarekin, leialtasun-zina eraginez. Herrialdeko handikiak eraman ditu,
14 erresuma ahulduta gera dadin, altxatzeko gauza ez dela, eta haren hitzarmena leial gorde dezan.
15 Baina printzea errebelatu 17,15 printzea errebelatu: Sedekiasek Egiptora –bigarren arrano handia (7. tx.)– jo zuen laguntza eske, babiloniarrekin zuen leialtasun-zina hautsiz (ik. 2 Erg 24,20). egin da Babiloniaren kontra eta mezulariak Egiptora bidali zaldi eta soldadu askoren bila. Izango ote du arrakastarik? Onik aterako ote, hori egin duena? Ituna hautsi eta onik aterako, halere?
16 Nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, Babilonian hilko dela, erregetza eman dion erregearen herrialdean, egindako zina mespretxatu eta ituna hautsi baitu.
17 Armada handiarekin eta gudaroste askorekin etorrita ere, faraoiak ezin izango dio lagundu, babiloniarrek lubetak egin eta eraso-dorreak eraikiko dituztenean jendetza handia sarraskitzeko.
18 Zina mespretxatu du eta ituna hautsi; bere eskua eman zuen eta, gero, hutsegite hauek denak egin. Ez da onik aterako.
19 «Horregatik, nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, zigortu egingo dudala nirekiko leialtasun-zina mespretxatu eta ituna hautsi duelako.
20 Sarea botako diot gainera eta tranpan geldituko da harrapatua. Babiloniara eramango dut eta han zigor-epaia emango 17,20 zigor-epaia emango: Izatez, Riblan, Palestinan, eman zion epaia Nabukodonosorrek Sedekiasi eta, begiak leherrarazi ondoren, Babiloniara eraman zuen (ik. 2 Erg 25; Jr 53). nire aurka egindako desleialkeriagatik. 17,20 Sarea botako 12,13+.
21 Bere gudari-talde aukeratuenak gerran jausiko dira, eta bizirik gelditzen direnak alde guztietara sakabanatuak izango. Orduan jakingo duzue nik, Jaunak, hitz egin dudala».
22 Hau dio Jainko Jaunak:
«Zedro garaiaren adaburutik
hartuko dut neuk ere,
kimu berri bat hartuko dut
haren adar-puntatik,
eta neuk landatuko dut
mendi garai eta bikain batean 17,22 kimu berri bat: Irudiak etorkizuneko Daviden jatorriko erregea adierazten du (ik. 34,22; 2 Sm 7,12-16; Is 12,1). // mendi garai eta bikain: Ik. 20,40 oh.; 40,2. .
23 Israelgo mendi garaian
landatuko dut;
adarrak luzatuko zaizkio
eta fruitua emango,
zedro bikain bihurtuko da.
Mota guztietako txoriek
egingo dute habia bertan. 17,23 txoriek habia egin 31,6; Dn 4,11; Mt 13,32.
24 Basoko zuhaitz guztiek 17,24 Basoko zuhaitz guztiek: Gainerako herriak adierazteko irudia.
jakingo dute
nik, Jaunak,
zuhaitz garaia beheratu
eta txikia goratu egiten dudala,
zuhaitz hezea ihartu
eta ihartua hezeberritu.
Nik, Jaunak, esandakoa
bete egingo dut». 17,24 Jaunak beheratu eta goratu 21,31; Sal 75,8; 113,7-9; Lk 1,51-53; 14,11+.
|