Ezekiel profetagintzarako deitua
2
1 Esan zidan: «Gizaseme 2,1 Gizaseme: Maiz ematen zaio deitura hau profetari liburuan zehar. Jainko aintzatsuaren eta gizaki huts den profetaren arteko distantzia azpimarratzen du. , zutitu, hitz egin behar dizut eta». 2,1 Gizaseme Dn 8,17. Ik. Dn 10,11.
2 Hitz egin bitartean, Jaunaren espiritua 2,2 Jaunaren espiritua: Jainkoak indar berezi bat –bere espiritua– ematen die herria gidatzeko aukeratzen dituenei (ik. Zen 11,17.25; Ep 3,10); baita profetei ere zenbait tradiziotan. Ezekielek ere espirituaren eraginpean jartzen du bere profetagintza; espiritua indarrez jabetzen da hartaz, berarengan sartuz (2,2), zutik jarriz (3,24), gora jaso eta eramanez (3,12.14; 8,3, etab.). sartu zen niregan eta zutitu egin ninduen, eta hitz egiten zidanari entzun nion
3 esaten: «Gizaseme, israeldarrengana bidaltzen zaitut, jende errebelde horrengana; horiek eta horien arbasoak nire aurka altxatu dira gaur arte. 2,3 arbasoak nire aurka altxatu Ir 17,1-7; 32,1-10; Zen 14,1-4.
4 Jende burugogor eta setatsuagana bidaltzen zaitut nire mezua adieraztera.
5 Horrela, entzun ala ez, jakingo du herri errebelde horrek baduela profeta bat bere artean. 2,5 profeta bat bere artean 33,33; 2 Erg 5,8.
6 Zu, gizaseme, ez izan horien beldur; esaten dutena esaten dutela, ez izan beldur, nahiz eta horiek zure kontra egin eta zu arantza artean eta eskorpioi gainean eserita bezala sentitu; ez izan horiek esandakoaren beldur, ez kikildu horien aurrean, herri errebeldea baita. 2,6 Jaunak segurantza eman profetari 3,9; Is 6,5-6; Jr 1,8.17.
7 Entzun ala ez, nire hitzak esango dizkiezu; ez ahaztu jende errebeldea dela.
8 Gizaseme, entzun esaten dizudana: ez izan errebelde, herri hori bezala; zabaldu ahoa eta jan ematen dizudana». 2,8 jan liburua 3,2; Ap 10,9.
9 Orduan, esku bat ikusi nuen niregana luzatua, biribilduriko liburua 2,9 biribilduriko liburua: Ik. Jr 36,2 oh. zeukana.
10 Zabaldu egin zuen nire aurrean eta bi aldeetatik zegoen idatzia 2,10 bi aldeetatik idatzia: Normalean erroilua alde batetik bakarrik idazten zen; hemen bi aldeetatik dago idatzia, hain baitira ugariak profetak iragarri behar dituen zoritxar-mezuak. : bertan erostak, intziriak eta aieneak zeuden idatzita. 2,10 bi aldeetatik idatzia Ap 5,1; 10,2.
|