Jaunak Israel zigortuko
5
1 Esan zidan Jaunak: «Gizaseme, hartu aizto zorrotz bat eta erabili bizarra mozteko labana bezala: moztu ilea eta bizarra 5,1 moztu ilea eta bizarra: Gatibuei ematen zitzaien tratua (ik. Is 7,20); jerusalemdarren gatibualdia adierazten da. , pisatu eta banatu hiru metatxotan.
2 Setio-egunak amaitzean, metatxo bat hiriaren erdian erreko duzu; beste bat ezpataz jo eta hiriaren inguruan astinduko duzu; azkena haizeratu eta sakabanatu egingo duzu –eta nik ezpataz pertsegituko dut–.
3 Baina zuk ile pixka bat hartu eta soinekoaren tolesduretan gordeko duzu 5,3 ile pixka bat… gordeko duzu: Herriaren hondar bat salbatuko dela adierazten da. , 5,3 herriaren hondar bat salbatua Is 4,3+.
4 eta pixka honetatik beste pixka bat hartu, sutara bota eta erre egingo duzu: Israel herri osoa erreko duen sua irtengo da hortik».
5 Hau dio Jainko Jaunak: «Hona hemen Jerusalem! Nazioen erdian jarria nuen nik, eta herrialdez inguratua.
6 Baina nire erabakien eta legeen kontra altxatu da, inguruko nazio eta herrialdeek baino gaiztakeria handiagoak eginez. Nire erabakiak mespretxatu ditu eta ez du nire legeen arabera jokatu.
7 Horregatik, hau diot nik, Jainko Jaunak: Inguruko herriak baino ere errebeldeago izan zarete, ez duzue nire legeen arabera jokatu, ezta nire erabakiak bete ere; inguruko nazioen ohiturei ere ez diezue jarraitu. 5,7 Israel beste herriak baino gaiztoago 16,48+; Jr 2,11; 18,13.15.
8 Horregatik, hau diot nik, Jainko Jaunak: Neu ere zure kontra nator, Jerusalem; zeuregan betearaziko dut epaia, nazioen aurrean;
9 eta zure jokabide higuingarriagatik, sekula egin ez dudana eta berriro inoiz egingo ez dudana egingo dut zure kontra: 5,9 egintza, jokabide higuingarria 6,11; 7,3-4.8-9; 8,6.17; 11,21; 16; 20; 23; 33,26; 36,17.31; 43,8; Jr 6,15+.
10 gurasoek seme-alabak irentsiko dituzte zure baitan, eta seme-alabek gurasoak; nik betearaziko dut epaia zure kontra eta haize guztietara sakabanatuko bizirik gelditzen direnak. 5,10 guraso eta seme-alabek elkar irentsi Lb 26,29+; Dt 28,53. // sakabanatuko 12,15; 17,21; 22,15; 36,19; Dt 28,64; Jr 8,3.
11 «Horregatik, nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, zeure idolatria eta jokaera higuingarriaz nire santutegia kutsatu duzulako, nik ere baztertu egingo zaitudala; ez dizut batere errukirik izango, ezta barkatuko ere. 5,11 idolatria (idoloak) 6,6.9; 7,20; 14,3.7; 16,36; 18,6+; 20.8, etab.; 22,4; 44,10; Jr 4,1+. // Jaunak errukirik ez izango 7,4.9; 8,18; 9,10; 24,14; Is 9,16; Jr 13,14; Os 1,6.
12 Jerusalemdarron heren bat izurriz hilko da edo goseak akabatuko du hirian; beste heren bat gerran eroriko da hiri inguruan, eta azken herena haize guztietara sakabanatuko dut eta ezpataz pertsegituko. 5,12 izurria, gosea, gerra 5,17; 6,11-12; 12,16; 14,21; Jr 14,12+.
13 Neure sumina azkeneraino hustuko dut beraien aurka eta mendekatu egingo naiz; orduan jakingo dute nik, Jaunak, bihotz-minduta hitz egin dudala.
14 Hondamendi egina utziko zaitut eta iseka-gai bihurtuko inguruko nazioentzat eta bertatik igaroko diren guztientzat. 5,14 lurraldea hondamendi 6,14; 7,26; 21,32; 33,28-29; Jr 4,20+.
15 Iseka-gai eta mespretxagarri, eskarmentu beldurgarri izango zara inguruko nazioentzat, zigor gupidagabea ezarriz zure kontra haserre-suminez epaia betearaziko dudanean. Nik, Jaunak, esan dut. 5,15 Iseka-gai, eskarmentu Jr 24,9+.
16 «Gosearen gezi hilgarriak bota eta suntsitu egingo zaituztet; gosea areagotuko dizuet, ogi-hornidura guztia kenduz.
17 Gosea bidaliko dut zuen aurka, eta seme-alabarik gabe utziko zaituzteten basapiztiak; izurria eta hilketak izango dituzue, eta gerra sorraraziko dut zuen aurka. Nik, Jaunak, esana».
|