Hurbil da amaiera
7
1 Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
2 «Gizaseme, hau diotsot nik, Jainko Jaunak, Israel herriari: Amaiera! Badator amaiera herrialde honetako lau bazterretaraino.
3 Zuretzat ere amaiera da orain: neure haserrea isuriko dut zure kontra, zeure jokabidearen arabera epaituko zaitut eta egintza higuingarri guztien kontu eskatuko.
4 Ez dizut errukirik izango, ezta barkatuko ere, zeure jokabideak merezitako ordaina emango dizut, eta zeure egintza higuingarrien ondorioak jasan beharko dituzu 7,4 ondorioak jasan beharko dituzu: H.h., zure erdian geldituko dira; honela ere itzul daiteke: nabari agertuko dira. ; orduan jakingo duzu ni naizela Jauna.
5 «Hau diot nik, Jainko Jaunak: Zoritxarra zoritxarraren gain! Badator zoritxarra!
6 Amaiera dator, badator; gainean duzue amaiera, hor dator, hor!
7 Zuen txanda 7,7 txanda: Hitzaren esanahia zalantzazkoa da; gauza bera 10. tx.ean. da, herrialde honetako biztanleok. Badator garaia, hurbil da eguna! Pozaren ordez izua izango da mendi gainetan. 7,7 hurbil da eguna 7,2.10; 30,2-3; Jl 1,15+.
8 Berehalaxe isuriko dut neure sumina zuen aurka, eta haserrea hustuko; zeuen jokabidearen arabera epaituko zaituztet eta egintza higuingarri guztien ordaina emango.
9 Ez dizuet errukirik izango, ezta barkatuko ere; zeuen jokabideak merezitako ordaina emango dizuet, eta zeuen egintza higuingarrien ondorioak jasan beharko dituzue; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna, zigortzen zaituztena».
Zigor-eguna
10 Hau dio Jaunak: «Hona hemen eguna! Badator, iristear dago zuen txanda. Garatu egin da zabarkeria, harropuzkeria hedatu.
11 Indarkeria, gaiztoaren aginte-makila, nagusitu da. Baina honetatik guztitik ez da ezer geldituko; akabo horien burrunbada eta algarak 7,11 Tx.aren bigarren zatia ez da argia jatorrizkoan. .
12 Badator garaia, bertan da eguna! Eroslea ez dadila poz, saltzailea ez dadila atsekabe, guztiak harrapatuko baititu nire suminak.
13 Saltzaileak ez du bere salgaia berreskuratuko, nahiz eta bizirik egon, beteko baita herri osoaren aurka erabakitakoa. Inor ez da bizirik aterako bere gaiztakeriagatik.
14 Turuta joko dute, prestakuntzak egingo, baina inor ez gudura joango, guztiak harrapatuko baititu nire suminak.
15 Gerra kanpoan, izurria eta gosea etxean. Landan dagoena gerran hilko da, hirian dagoena goseak eta izurriak irentsita.
16 Bizirik gelditzen direnek ihes egingo dute, mendietara joango dira, haranetako usoak bezala, denak intzirika, nor bere erruarengatik.
17 «Esku guztiak ahuldu egingo dira,
belaun guztiak makaldu. 7,17 Eskuak ahuldu… 21,12.
18 «Dolu-jantzia jarriko dute soinean,
izu-ikarak harrapatuko ditu:
aurpegi guztiak lotsaz gorri,
buruak soilduta ilerik gabe.
19 «Zilarra kalera botako dute,
urrea zabortzat hartuko.
Ez urreak, ez zilarrak,
ez ditu libratuko
Jaunaren sumin-egunean,
urreak eta zilarrak
eragin baitzieten bekatu.
Ez diete gosea aseko,
ezta sabelak ere beteko.
20 Harro zeuden
beren bitxien edertasunaz;
beraiekin egin zituzten
idolo higuingarrien irudiak;
horregatik, zabor bihurtuko dizkiet. 7,20 Harro edertasunaz 16,15-19; Os 2,10.
21 Arrotzen esku utziko dut lurraldea,
soil dezaten;
herrialdeko gaizkileen esku,
harrapakin gerta dadin.
Eta profanatu egingo dute.
22 Ez naiz beraietaz arduratuko,
eta profanatu egingo dute
nire altxorra:
gaizkileak sartuko dira hirira
eta profanatu egingo dute.
23 Egin itzazu kateak 7,23 Egin itzazu kateak: Etorkizuneko gatibualdiaren aipamena; halere, testua ez da segurua. ,
hilketaz betea baitago herria,
indarkeriaz betea hiria. 7,23 hilketak, indarkeria 9,9; 12,19; 22,3; 24,9; Jr 7,9; Os 4,2.
24 Naziorik ankerrenak
etorraraziko ditut,
etxeez jabe daitezen.
Nik bukaraziko dut
ahaltsuen harrokeria
eta profanatu egingo dituzte
berorien santutegiak 7,24 berorien santutegiak: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak sagaratzen dituztenak dio. .
25 Izualdia etortzean,
bakea bilatuko dute,
baina alferrik!
26 Hondamendia
hondamendiaren gain
etorriko da,
albiste txarrak albiste txarren gain;
ikuskaria eskatuko diote profetari;
apaizak ez du irakaspenik emango,
ezta kontseilariek ere aholkurik.
27 Erregea doluz egongo da,
printzea etsipenak jota,
jendea dardaraz.
Haien jokabidearen arabera
jokatuko dut beraiekin,
beraiek epaitu ohi duten eran
epaituko ditut;
orduan jakingo dute
ni naizela Jauna». 7,27 Haien jokabidearen arabera 7,3-4.9; 9,10; 11,21; 18,30; 22,31; Jr 17,10+. // beraien eran epaituko Mt 6,14-15; St 2,13.
|