4
1 Ene senide maiteok, irrika biziz nago zuek ikusteko. Zuek, maiteok, ene poz eta koroa zaretenok 4,1 ene poz eta koroa zarete 1 Ts 2,19-20. , iraun ezazue Jaunari tinko atxikiak.
AZKEN AHOLKUAK, ESKER ONA ETA AGURRA (4,2-23)
Jaunarengan poztuz
2 Ebodia eta Sintikeri, Jaunarengatik, bat etor daitezela eskatzen diet.
3 Zuri, lagun 4,3 lagun: Zenbaitek hitz hau Sizigo izen propio bezala hartzen du; baina ez dugu delako pertsonaiaren inolako berririk. zintzo horri, emakume horiei laguntzeko eskatzen dizut, nirekin batera borrokatu baitziren berri onaren alde 4,3 Pauloren borroka berri onaren alde 1,27+. // nire lankideekin 2,25; Erm 16,3.9.21; 2 Ko 8,23; Kol 4,11; Flm 1,24. // biziaren liburua Ap 3,5+. , Klemente eta gainerako nire lankideekin batera; hauen izenak biziaren liburuan idatzirik daude.
4 Poz zaitezte Jaunarengan beti! Berriro diotsuet, poz zaitezte 4,4 Poz zaitezte 1,4+. !
5 Ikus dezala jende guztiak zein bihozbera zareten. Hurbil da Jauna 4,5 Hurbil da Jauna Heb 10,37; St 5,8-9. !
6 Ez eduki ezeren kezkarik 4,6 Ez eduki kezkarik Mt 6,25; 1 P 5,7. // eskerrak emanez 1,3+. , baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez.
7 Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.
8 Gainerakoan, senideok, hartzazue aintzat egiazko, gizabidetsu, zuzen, garbi, maitagarri eta goresgarri, bertutetsu eta onargarri den guztia.
9 Egizue niregandik ikasi, hartu eta entzun zenutena eta niregan ikusia. Eta bakea ematen digun Jainkoa 4,9 bakea ematen digun Jainkoa Erm 15,33; 16,20; 1 Ko 14,33; 1 Ts 5,23. zeuekin izanen duzue.
Filipoarrei eskerrak emanez
10 Poz handia hartu dut kristau bezala, nireganako duzuen ardura nabarmen agertu delako; bazenuten lehendik ere, baina agertzeko aukerarik ez.
11 Ez diot hau ezeren beharrean nagoelako, ni neu edozein egoeratan neurez moldatzen ikasia bainago;
12 badakit eskasian nahiz ugaritasunean bizitzen. Edozein egoeratan zaildua eta edozertara jarria nago: aserik nahiz goseak egotera, ugari edukitzera nahiz beharrizanera.
13 Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan .
14 Hala ere, ederki egin zenuten nire atsekabean zeuen solidaritatea agertzean.
15 Badakizue gainera zuek, filipoarrok, berri ona zabaltzen hasi berrian Mazedoniatik atera nintzenean, eliz elkarte bat ere ez zela nire gastuen kargu egin 4,15 Mazedonia: Grezia iparraldeko eskualdea da, erromatar probintzia; Paulo zenbait aldiz izan zen bertan (ik. Eg 16,8-10; 17,1.13-15; 18,5; 19,21-22; 20,1-3). // gastuen kargu egin: H.h., hartzeko/emateko konturik izan; merkataritza-harremanetako hiztegia darabil Paulok tx. honetan. , zuek izan ezik; 4,15 mazedoniarrek lagundu 2 Ko 11,8-9.
16 Tesalonikan 4,16 Tesalonika: Ik. Eg 17,1 oh. nintzelarik ere bidali zenidaten behin eta birritan nire premietarako behar nuena.
17 Ez uste izan neuretzako mesede bila nabilenik; zuen aldeko kontua handitzea nahi dut.
18 Hartu dut, bada, dena, eta sobera daukat; oso ongi hornitua nago, Epafroditoren eskuz bidali didazuena hartu ondoren. Jainkoak atseginez onartzen duen oparia 4,18 Jainkoak atseginez onartzen duen oparia 2,17; Erm 12,1-2; Ef 5,2. da zuen emaitza.
19 Nire Jainkoak, bere aldetik, bere aberastasun harrigarriaren arabera erantzungo dizue zeuen premia guztietan, Kristo Jesusen bitartez.
20 Aintza Jainko 4,20 Aintza Jainkoari 1,11; 2,11; Erm 16,27; Ef 3,20-21. gure Aitari menderen mendetan! Amen.
Azken agurra
21 Agur itzazue kristau fededun guztiak. Nirekin dauden senideek agurtzen zaituztete.
22 Fededun guztiek agurtzen zaituztete, enperadorearen etxean 4,22 enperadorearen etxean: Zentzu zabala du; enperadorearen zerbitzura inperioko edozein hiri handitan lan egiten zuten guztiak adieraz ditzake. daudenek batez ere.
23 Jesu Kristo gure Jaunaren grazia zuekin.
|