Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Galaziarrei 1

Galaziarrei :Sarrera 1 2 3 4 5 6

Agurra
1
1 Nik, Paulok
1,1 Paulo apostolua 1 Ko 1,1+.
, ez giza aginduz edo izendapenez, Jesu Kristoren eta hau hildakoen artetik piztu zuen Jainko Aitaren izendapenez baizik apostolu
1,1 apostolu: Bere egitekoaren jatorria adierazi nahi du Paulok hitz honekin: gainerako apostoluak bezala, Kristo berpiztuak bidali du bera ere.
naizen honek, 2 eta nirekin diren senide guztiek Galaziako
1,2 Galazia: Galazia lurraldea, gaur egun Turkiako hiriburu den Ankara eta beronen inguruari zegokion g.g.b.
eliz elkartekooi idazten dizuegu. 3 Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea
1,3 grazia eta bakea Erm 1,7+.
. 4 Jesu Kristok
1,4 Jesu Kristok bere burua eman zuen Erm 5,6-8+. // mundu gaizto honetatik gu askatzeko Eg 2,40; 1 J 5,19.
, Jainko gure Aitak hala nahirik, bere burua eman zuen gure bekatuengatik, oraingo mundu gaizto honetatik
1,4 mundu gaizto honetatik: Mundu hitzak hemen zentzu negatiboa du; bekatuaren menpe dagoen eta balio okerretan oinarrituriko gizartea da. Kristoren askapenak garaitu du dagoeneko oraingo mundu hau.
gu askatzeko. 5 Berari aintza menderen mendetan! Amen.
SARRERA (1,5-10)
Kristoren berri ona bat bakarra
6 Harriturik nago Kristoren onginahiaz dei egin zizuena baztertu eta beste berri on batera
1,6 beste berri on batera: Paulok hots egiten duen berri onaren kontrako mezuak juduzale-kutsua du: alegia, Jainkoaren onginahiaren eta doako salbazioaren berri onaren aurkakoa da.
zein bizkor aldatu zareten ikusiz.
1,6 Jainkoak deituak 1,15; 5,8; Erm 1,6.
7 Ez dago, ordea, beste berri onik; baina badabiltza hor norbaitzuk zuek nahasten eta Kristoren berri ona goitik behera irauli nahian.
1,7 zuek nahasten dabiltzanak Eg 15,1.24.
8 Beraz, norbaitek, ni neu nahiz zeruko aingeruren bat izanik ere, hots egin nizuena ez beste berri on bat hots egiten badizue, izan bedi madarikatua
1,8 madarikatua: H.h., anatema; ik. Erm 9,3 oh.
. 9 Lehen ere esana berriro diotsuet orain: madarikatua, hartu duzuen berri ona ez beste bat hots egiten dizuena!
1,8-9 beste berri on bat hots egiten 2 Ko 11,4. // madarikatua Erm 9,3+.
10 Gizakien onespena bilatzen ote dut ala Jainkoarena
1,10 Jainkoaren onespena bilatu 1 Ts 2,4.
? Gizakiei atsegin ematen saiatzen ote naiz? Oraindik gizakiei atsegin eman nahian banenbil, ez nintzateke Kristoren zerbitzari izango.
PAULO BERE APOSTOLUTZAREN ALDE (1,11–2,14)
Kristoren agerpena Paulori
11 Jakin behar duzue, senideok, nik hots egin dizuedan berri ona ez dela gizakien asmakizuna, 12 ez bainuen inongo gizakirengandik hartu edo ikasi: Jesu Kristok agertu zidan.
1,12 Jesu Kristok agertu zidan 1,1.15-16; Mt 16,17.
13 Ezaguna duzue, noski, noizbaiteko nire jokabidea judaismoan: zein gogor pertsegitzen nuen Jainkoaren Eliza
1,13 Paulo Elizaren pertsegitzaile Eg 8,3; 22,4-5; 26,9-11; 1 Ko 15,9; Flp 3,6.
, berau suntsitu nahirik. 14 Judaismoaren baitan, neure adineko herritar askori aurrea hartzen nion, arbasoen ohiturak betetzen askoz sutsuago bainintzen
1,14 arbasoen ohiturak betetzen sutsua Eg 22,3; Flp 3,5-6.
.
15-16 Baina Jainkoak, jaio baino lehen
1,15-16 jaio baino lehen: H.h., neure amaren sabeletik; apostolutzarako bere deia adierazi nahiz, Jeremiasek bere profeta-deia adierazteko darabiltzan hitzetara jotzen du Paulok.
aukeratu
1,15-16 jaio baino lehen aukeratua Is 49,1; Jr 1,5; Erm 1,1. // bere Semea agertu Eg 9,3-6; 22,6-10; 26,13-18. // berri ona jentilei adierazteko 2,7; Eg 22,21.
eta bere onginahiaz dei egin zidanak, gogoko izan zuen bere Semea niri agertzea, beronen berri ona jentilei adieraz niezaien. Nik, orduan, ez nion hezur-mamizko inori aholkurik eskatu, 17 ezta ni baino lehenagotik apostolu zirenen bila Jerusalemera igo ere, baizik eta berehala Arabiara abiatu
1,17 Arabiara abiatu: Paulo Arabiara abiatu, bakardadean bizitzeko ez, baizik jentilei berri ona hots egiteko abiatu zen (ik. Eg 9,20).
nintzen; gero, berriro Damaskora itzuli.
18 Handik hiru urtera Jerusalemera
1,18 Paulo Jerusalemen Eg 9,26-30.
igo nintzen Pedro ezagutzera, eta hamabost egun egin nituen berarekin. 19 Beste apostolurik ez nuen ikusi, Jaunaren anaia Santiago
1,19 Santiago Eg 12,17+.
1,19 Santiago: Ik. Eg 12,17 oh.
izan ezik. 20 Jainkoa dut lekuko ez diodala gezurrik idazten dizuedan honetan.
21 Gero, Siria eta Zilizia eskualdeetara joan nintzen. 22 Judeako eliz elkarteek ez ninduten oraindik begiz ezagutzen. 23 Entzun, bai, entzuna zuten lehengo pertsegitzaile hura garai batean suntsitu nahi izan zuen sinesmena zabaltzen ari zela orain. 24 Eta niregatik Jainkoa goresten zuten.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7