Pauloren berri ona beste apostoluek onartua
2
1 Hamalau urteren buruan, berriro Jerusalemera igo 2,1 Paulo Jerusalemera igo Eg 15,2. // Bernabe Eg 4,36+. // Tito 2 Ko 2,13+. nintzen Bernaberekin, Tito 2,1 Hamalau urteren buruan: Ez dakigu noiztik hasten den kontatzen hamalau urte hauek; Jerusalemen gertatuaz Paulok tx. hauetan kontatzen duena Eginak liburuaren 15. kap.ari dagokio. // Tito: Ik. 2 Ko 2,13 oh. ere neurekin neramala.
2 Goi-agerpen batek eraginda igo nintzen eta, hango zuzendariekin bakarrean bildurik, jentilen artean hots egiten dudan berri ona agertu nien; ez nuen nahi oraingo edo orduko nire ahaleginak alferrikako gertatzea.
3 Eta hara, neurekin nuen Tito ere, jentil-jatorrikoa izan arren, ez zuten erdaintzera behartu.
4 Arazoa gezurrezko anaia 2,4 gezurrezko anaiak 1,7; Eg 15,1.24. // Jesu Kristori esker dugun askatasuna 2 Ko 3,17+. batzuek sortu zuten: tartean sartu zitzaizkigun azpikeriaz, Jesu Kristori esker dugun askatasuna oztopatzeko 2,4 Arazoa: Problema ez da Titoren kasuari buruzkoa, Jerusalemera igo behar izanari buruzkoa baizik; hain zuzen ere, paganismotik konbertitutakoei erdainkuntza ezarri nahi baitzien zenbaitek. // oztopatzeko: H.h., zelatatzeko/zelata jartzeko. eta gu berriro Moisesen legearen esklabo bihurtzeko.
5 Horrelako horien aurrean ez genuen une batez ere atzera egin, beraiei amore emanez, beharrezko baitzen berri onaren egiak 2,5 berri onaren egia 2,14; 5,7; Ef 1,13. zuengan sendo irautea.
6 Zuzendariei 2,6 zuzendariak: H.h., izen onekoak; Jerusalemgo eliz elkarteko zuzendariak dira, hau da, apostoluak, eta hauen artean nabarmenen bezala Pedro, Joan eta Santiago aipatzen dira (9. tx.). dagokienez –zer ziren edo zer ez ziren ez dit axola, Jainkoak ez baitio itxurari begiratzen –…, zuzendari horiek, bada, ez zidaten ezer ezarri.
7 Oso bestela, ikusi zuten Jainkoak jentilei berri ona hots egiteko 2,7 Paulo jentilei berri ona hots egiteko 1,16; Eg 9,15; 22,21; Erm 1,5; 15,15-19. aukeratu ninduela, Pedro juduei hots egiteko aukeratu zuen bezala.
8 Zeren Pedrori juduen apostolu izatera eragin zion Jainkoak berak eragin baitit niri jentilen apostolu izatera.
9 Aintzat hartu zuten, bada, Jainkoak niri emandako dohaina, eta elkarteko zutabetzat hartuak ziren Santiago, Pedro eta Joanek eskua eman ziguten Bernaberi eta bioi elkartasun-seinaletzat: guk jentilen artean lan egingo genuen, eta haiek juduen artean.
10 Hau besterik ez ziguten eskatu: hango behartsuak gogoan izateko 2,10 behartsuak gogoan izan Eg 11,29-30; 2 Ko 8–9. . Eta ardura osoz saiatu naiz hori betetzen.
Paulok Pedrori gogor egin
11 Baina, Pedro Antiokiara etorri zenean, gogor egin behar izan nion aurrez aurre, oker jokatu baitzuen 2,11 Antiokia: Ik. Eg 11,19 oh. // oker jokatu baitzuen: Bestela ere itzul daiteke: errudun bihurtu baitzen, edo gaitzesgarri baitzen… .
12 Izan ere, Santiagoren aldeko batzuk etorri aurretik, ez zuen eragozpenik izaten judu ez zirenekin jateko 2,12 Pedrok judu ez zirenekin jan Eg 10,28; 11,3. ; baina, haiek etorriz gero, atzera egin zuen eta bereiz egoten hasi zen, erdainkuntzaren aldeko zirenen beldurrez.
13 Eta gainerako juduek ere jarraitu egin zioten itxurakeria horretan, Bernabe bera ere hartara jarri zelarik.
14 Beraz, berri onaren egiaren bidetik 2,14 berri onaren egiaren bidetik 2,5+. zuzen ez zebiltzala ohartu nintzenean, honela esan nion Pedrori denen aurrean: «Zu, judu izanik, jentil bezala bizi baldin bazara eta ez judu bezala, zergatik behartzen dituzu jentilak judu bezala bizitzera?»
SALBAMENA KRISTORENGAN SINESTETIK (2,15–4,20)
Berri onaren edukia
15 Gu judu gara jaiotzaz, eta ez jentil-herri bekatari horietakoak.
16 Badakigu, hala ere, Jainkoak ez duela inor onartzen legea betetzeagatik, Jesu Kristogan sinesteagatik 2,16 Jainkoak onartu… Jesu Kristogan sinesteagatik: Ik. Erm 1,17 eta 3,25-26 oh. baizik. Eta guk Jesu Kristogan sinetsi dugu, Jainkoak Kristorenganako sinesmenari 2,16 sinesmenagatik onartzen Jainkoak Erm 1,17+. // ez legea betetzeagatik Sal 143,2. esker eta ez legeak agindua betetzeagatik onar gaitzan; izan ere, Jainkoak ez du inor legea betetzeagatik onartzen.
17 Baina, Jainkoaren onespena Kristoren bidez bilatuz, gu ere bekatari gertatu bagara, zer esan? Kristo bera bekatuaren zerbitzura dagoela? Inola ere ez!
18 Behin suntsitu nuena berriro eraikitzen badut, ordea, errudun izan nintzela aitortzen dut.
19 Ni legeak eraman ninduen legearekiko lokarria etetera 2,19 legearekiko lokarria eten Erm 7,4-6+. // Jainkoarentzat bizi Erm 6,10-11, 14,8. , Jainkoarentzat bizitzeko. Kristorekin batera gurutziltzaturik nago,
20 eta honezkero ez naiz ni bizi, Kristo bizi 2,20 Kristo niregan bizi Erm 8,10. // maite izan ninduen Jn 13,1; 17,23; 1 J 3,16. // bere bizia eskaini Erm 5,6-8+. da niregan. Eta oraingo neure giza bizitza, maite izan ninduen eta bere bizia nire alde eskaini zuen Jainkoaren Semearenganako sinesmenean oinarriturik bizi dut.
21 Jainkoaren onginahia ez dut alferrikako bihurtu nahi. Baina Jainkoak legea betetzeagatik onartzen gaituela egia balitz, alferrik hila izango zen Kristo.
|