Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Galaziarrei 4

Galaziarrei :Sarrera 1 2 3 4 5 6

4
1 Hau esan nahi dut: oinordekoa adingabekoa den bitartean, esklaboaren pareko da, denen jabe izan arren. 2 Zaintzaile
4,2 legea zaintzaile 3,24.
eta administratzaileen menpe egon ohi da, aitak ezarritako epea bete arte. 3 Halaxe gu ere: adingabekoak ginen bitartean, munduan agintzen duten indarren menpe
4,3 munduan agintzen duten indarren menpe: H.h., munduko elementuen menpe. Hitz bera 4,9 tx.ean (munduko errealitate) eta Kol 2,8.20 tx.etan azaltzen da. Ez dirudi hemen munduko osagaiak direlakoak adierazten dituenik. Paulo giza askatasuna murrizten duten determinismoez ari da, judu-legeaz nahiz indar kosmikoez (astroen eraginaz, adib.). Indar hauek jainkotzat hartzen zituzten jentilek; juduek, berriz, aingeruei egozten zieten munduaren gobernua.
geunden. 4 Baina epea bete
4,4 epea bete Mk 1,15; Ef 1,10. // Jainkoak bere Semea bidali Jn 1,14; Erm 1,3.
zenean, Jainkoak bere Semea bidali zuen, emakumeagandik jaioa, legepeko egina, 5 legepean zeudenak askatzera
4,5 legepekoak askatzera 3,13+. // seme-alabatzakoa hartzeko 3,26+.
, guk seme-alabatzakoa har genezan. 6 Hona hemen seme-alaba zaretenaren seinalea: Jainkoak bere Semearen Espiritua bidali
4,6 Jainkoak bidalitako Espiritua Erm 5,5+ // Abba! Aita! Erm 8,15-16.
du gure bihotzetara, eta Espirituak «Abba
4,6 Abba: Ik. Erm 8,15 oh.
!», hau da, «Aita!» dio oihuka. 7 Orain, beraz, ez zara esklabo, seme baizik eta, seme zarenez, baita oinordeko
4,7 seme eta oinordeko 3,29; Erm 8,17.
ere, Jainkoaren borondatez.
Pauloren kezkak galaziarren jarreraz
8 Lehen, Jainkoa ezagutzen ez zenutelarik, izatez jainko ez direnen menpeko
4,8 Jainko ez direnen menpeko Is 37,19; Jr 2,11; 2 Kro 13,9; 1 Ko 8,4-6.
zineten; 9 orain, ordea, Jainkoa ezagutu duzuelarik edota, hobeki esan, Jainkoak ezagutu zaituztelarik, nolatan itzultzen zarete berriro funtsik eta indarrik gabeko mundutar errealitateetara? Berriro ere berauen menpeko izan nahi ote duzue? 10 Oraindik jai egiten dituzue halako edo holako egunak
4,10 halako edo holako egunak: Dela juduen jaiez, dela astroen kultuarekin loturiko jentilen errituez ari da Paulo hemen (ik. Erm 14,5 oh.).
, hilak, aroak eta urteak
4,10 hilak, aroak eta urteak Is 1,13; Erm 14,5; Kol 2,16-23.
! 11 Beldur naiz zuengatik hartu ditudan nekeak ez ote diren alferrik izan.
12 Senideok, bihur zaitezte, arren, ni bezalako, ni ere zuek bezalako bihurtu naizenez gero. Zuek ez zenidaten inolako kalterik egin. 13 Badakizue, gaixotasun
4,13 Paulo gaixo 1 Ko 2,3.
batek
4,13 gaixotasun batek: H.h., haragiaren ahultasunak. Kasik interpretatzaile guztiak datoz bat hitz hauekin Pauloren gaixotasun bat ulertzeko; ez datoz bat, ordea, gaixotasun hori zein zatekeen adierazteko orduan.
eman zidala zuei lehen aldiz berri ona hots egiteko aukera. 14 Baina neure osasuna zela-eta nekagarri izan banintzaizuen ere, zuek ez ninduzuen mespretxatu, ez gaitzetsi; bestela baizik, Jainkoaren mezularitzat hartu
4,14 Jainkoaren mezularitzat hartua Mt 10,40; Jn 13,20; 1 Ko 2,3-5.
ninduzuen, Jesu Kristo bera banintz bezala. 15 Non da orain orduko zuen poza? Zeren zuen alde aitortzen baitut, begiak ere, ahal izanez gero, aterako zenituztela niri emateko. 16 Eta orain zer? Etsai bihurtu ote natzaizue egia esan dizuedalako?
17 Beste horiek agertzen dizueten ardura ez da lege onekoa; niregandik bereizi nahi zaituztete, beraiez ardura zaitezten. 18 On zenukete onagatik arduratzea, beti ordea, ez ni zeuekin nauzuenean bakarrik. 19 Ene seme-alabok, erdiminetan nago
4,19 erdiminetan nago: Kristau-bizitzara jaiotzea Paulori zor zioten galaziarrek; ezin esan beste sufritu zuen orduan Paulok; eta beste horrenbeste gertatzen zaio bizitza horretan aurrera egin dezaten ahalegintzean.
berriro ere zuengatik
4,19 erdiminetan nago zuengatik 1 Ko 4,15.
, Kristo zuengan erabat moldatu arte. 20 Zuekin egon nahi nuke oraintxe bertan eta mintzaira egokia aurkitu, ez baitakit zuekin nola asmatu.
KRISTAU ASKATASUNA (4,21–6,10)
Agar eta Sara
21 Esadazue zuek, legearen menpeko izan nahi duzuenok: Ez al duzue entzun legeak dioena? 22 Izan ere, Liburu Santuak dioenez, Abrahamek bi seme izan zituen: bata mirabeagandik
4,22 bata mirabeagandik Has 16,15. // libre zen emazteagandik bestea Has 21,2.
eta bestea libre zen emazteagandik. 23 Mirabeagandikoa giza sorbide hutsez jaio zen; emazte librearengandikoa, berriz, Jainkoaren agintzariaren indarrez
4,23 Jainkoaren agintzariaren indarrez Has 17,16; Erm 9,7-9.
. 24 Honek beste zerbait adierazten du: bi emakumeak bi itunen irudi dira; bata Sinai menditik dator eta esklabotzarako gizon-emakumeak sortzen ditu: itun honen irudia Agar da 25 (Agar izenak Arabian dagoen Sinai mendia aipatzen du
4,25 Agar… aipatzen du: Esaldiaren hasieran aldaera asko dago eskuizkribuetan, eta itzulpena eta esanahia ez dira seguruak.
), eta gaurko Jerusalemi
4,25 gaurko Jerusalem esklabo Jn 8,33-35.
dagokio, honek bere seme-alabekin esklabotzan irauten baitu. 26 Bestea, ordea, libre dena, goiko Jerusalemen
4,26 goiko Jerusalem Heb 12,22; Ap 3,12; 21,2.10.
4,26 goiko Jerusalem: Juduen artean ohikoak ziren interpretazio-metodoei jarraituz, bi emakume, bi itun, bi hiri elkarren kontra jartzen ditu Paulok: oraingo Jerusalem (lurrekoa, legearen morrontzapean dagoena) eta goiko Jerusalem (zerukoa, Espirituaren askatasunean oinarritua).
irudi da, eta bera da gure ama. 27 Izan ere, hau dio Liburu Santuak:

Egin poz-oihu
4,27 Egin poz-oihu… Is 54,1.
emakume agor eta haur gabe horrek!
Ekin kantari pozaren pozez,
erdiminik izan ez duzun horrek!
Bakarrik utziaren seme-alabak
gehiago izango baitira,
senardunarenak baino.

28 Zuek, beraz, senideok, agintzariari esker zarete seme-alaba
4,28 Jainkoaren seme-alaba 3,26+.
, Isaak bezala. 29 Baina orain ere ordukoa bera gertatzen da: giza sorbide hutsez jaiotako semeak Espirituaren indarrez sorturikoa pertsegitzen
4,29 semea pertsegitua Has 21,9.
du. 30 Zer dio, ordea, Liburu Santuak? Bidal itzazu
4,30 Bidal itzazu… Has 21,10 (Jn 8,35).
etxetik mirabea eta beronen semea, honek ez baitu oinordeko izan behar librearen semearekin batera. 31 Beraz, senideok, ez gara mirabearen seme-alaba, librearenak baizik.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7