1
1 Jainkoak Habakuk profetari agertu zion mezua.
Profeta laguntza eske oihuka
2 Noiz arte ari behar dut, Jauna,
zuri erreguka, zuk entzun gabe?
Noiz arte ari behar dut oihuka
gogorkeriaren aurka,
zuk lagundu gabe?
3 Zergatik ikusarazten didazu
horrenbeste bidegabekeria?
Nola egon zintezke
zapalketari begira?
Hondamen eta gogorkeria
ugari aurrean,
auziak eta borrokak nonahi 1,3 auziak… nonahi: Honela ere itzul daiteke: auzia dagoen tokian, borroka nagusi edo auziak daude eta borrokak gora altxatzen du (ahotsa). . 1,3 Hondamen eta gogorkeria Jr 6,7; Am 3,9-10; Sal 55,10-12.
4 Legeak ez du indarrik,
zuzenbidea oinperatua dago.
Gaiztoak inguratua dago zintzoa,
epai okerrak ematen dira. 1,4 zuzenbidea oinperatua Is 59,14. // gaiztoak zintzoa inguratu Mi 7,2.
Jaunaren erantzuna: babiloniarren erasoa
5 Honela dio Jaunak:
«Begira iezaiezue beste herriei,
ikusi;
harri zaitezte, harritu!
Gertatzeko baitago zerbait:
ez zenukete sinetsiko ere
kontatuko balizuete. 1,5 Ik. Eg 13,41. // harri zaitezte Is 29,9.
6 Horra,
babiloniarrak 1,6 babiloniarrak: VII. mendeaz gero, neo-babiloniarrak jarri ziren nagusi Ekialde Hurbil osoan, Nabukodonosorren erregealdian (K.a. 605etik 562ra) batik bat. jaikiaraziko ditut,
herri bihotz-gogor eta ausarta.
Bazterrik bazter dabiltza munduan,
besteren lurraldeak
berentzat hartuz. 1,6 babiloniarrak jaikiaraziko 2 Erg 24,2-4; Jr 5,15-17; 25,9-11; 27,6-7; 51,20-23; Am 3,11.
7 Herri izugarri eta ikaragarria:
berak ezartzen ditu
legea eta nagusitza. 1,7 berak legea ezartzen 1,11; Is 10,13.
8 Haren zaldiak
lehoinabarrak baino bizkorrago,
gauez ateratzen diren
otsoak baino amorratuago.
Haren zaldunak lasterka datoz,
urrutitik, hegan,
arranoa harrapakinaren
gainera bezala. 1,8 gaueko otso So 3,3.
9 Hor datoz denak
gogorkeriaz beterik,
aurpegia beti aurrera 1,9 aurpegia beti aurrera: Honela ere itzul daiteke: haien aurpegien sugarra mendebal-haizearen antzeko. ;
itsas hondarra bezainbat preso
egiten dute.
10 Erregeak isekaz darabiltzate,
handikiei irri egiten.
Gotorlekuek barregura
ematen diete,
ondoan lur-pilak eginez
hartzen baitituzte.
11 Haizea bezala, batera nahiz bestera,
aurrera doaz.
Indarra dute beren jainko 1,11 Tx.aren esanahia iluna da. Azken zatiko hebreerazko testua honela itzul daiteke: errudun bihurtzen da bere indarra jainko duena. ».
Profetak berriro Jaunari dei
12 Ez ote zara zu, Jauna,
betidanik nire Jainko santu,
heriotzaren garaile 1,12 heriotzaren garaile: Hebreerazkoak ez gara hilko dio; itzulpen aramear batek, ordea, ez zara hiltzen dakar. ?
Jauna, nire harkaitza,
zeuk hartu dituzu babiloniarrok
zeure epaia betetzeko,
zeuk eman diezu indarra
gu zigortzeko. 1,12 zu betidanik Jainko Dt 33,27; Sal 90,1-2; 93,2. // Jainko santua Is 1,4+; 6,3; Sal 22,4. // harkaitza Sal 28,1+.
13 Garbiegi dituzu begiak
gaiztakeria aurrean edukitzeko,
jasanezineko duzu zapalketa.
Nolatan zaude, bada,
maltzur horiei begira?
Nolatan isilik, gaiztoak zintzoa
irensten duen bitartean? 1,13 Garbiegi begiak 1,3; Sal 5,5-6. // Nolatan isilik? Sal 35,22-24.
14 Itsasoko arrain
edo nagusi gabeko narrasti bailiran
darabiltzazu gizakumeak.
15 Nola amuak arraina,
hala dute babiloniarrek
jendea harrapatzen:
sareetara erakarri
eta biltzen dituzte.
Orduan jai egiten dute
pozez jauzika. 1,15 arrainak bezala Jr 16,16; Ez 12,13; 17,20.
16 Sakrifizioak
eskaintzen dizkiete sareei,
intsentsua erretzen,
janari gozo eta oparoa
eman dietela eta.
17 Behin eta berriz sareak hustuz,
herriak gupidagabe hiltzen
jarraituko ote dute?
|