Habakuken otoitza: «Zeure herria salbatzera atera zara»
3
1 Habakuk profetaren otoitza. Erosta-doinuan 3,1 otoitza: Salmoen erako titulua dugu (ik. adib. Sal 17; Sal 86; Sal 90). // Erosta-doinuan: Hitzaren esanahi zehatza ez da segurua, eta antzinako itzulpenek era ezberdinetan ematen dute. . 3,1 otoitza (izenburu bezala) Sal 17,1; 86,1; 90,1; 102,1; 142,1.
2 Entzun dut, Jauna, zure berri;
ikaraturik nauka, Jauna,
zuk egindakoak.
Berrizta ezazu gure garaiotan,
ezagutarazi gure garaiotan.
Haserre bazaude ere,
ez ahaztu errukior zarela. 3,2 Haserre, errukior Is 54,8; Na 1,3.7.
3 Teman aldetik dator Jainkoa,
Paran 3,3 Teman: Edom lurraldeko herrialdea, Judatik hego-ekialdera. // Paran: Palestina hegoaldean, basamortuan dagoen mendia; Sinairekin du zerikusia, Dt 33,2 tx.aren arabera. // 3,3.9.13 tx.etan, hitz bat ageri da jatorrizkoan lehen edo bigarren lerroaren bukaeran, Salmo-liburuan ere maiz azaltzen dena (ik. Sal 3,3 oh.). menditik Jainko santua.
Haren handi-ospeak
estalia du zerua,
haren gorespenez betea da lurra. 3,3 Teman aldetik, Paran menditik Dt 33,2; Ep 5,4. Ik. Sal 18,8-15. // haren gorespenez betea lurra 2,14+; Zen 14,21.
4 Haren argia
eguzkia bezain distiratsu;
haren eskuei distira darie,
han baitauka gordea bere indarra.
5 Izurritea doa haren aurretik,
sukarra zabaltzen haren ondoren.
6 Hura gelditu
eta dardara dagi lurrak,
hark begiratu eta ikara dira herriak.
Hauts bihurtzen dira
antzinako mendiak,
gainbehera amiltzen
aspaldiko muinoak,
haren betidaniko ibilbideak.
7 Kuxandarren oihal-etxolak
deseginak ikusi ditut,
madiandarren 3,7 Kuxan: Ez da hemen baizik agertzen Biblia osoan; Sinai penintsulako herri nomadaren bat da, madiandarrak bezalaxe (ik. Ir 2,15). oihal-txabolak
astindurik.
8 Ibaien aurka al zaude, Jauna,
ibaien aurka al zaude haserre,
itsasoaren aurka sumindua,
zeure zaldien gainean eseria,
gurdien gainean garaile zoazela?
9 Gertu daukazu uztaia,
prestaturik gezi ahaltsuak 3,9 prestaturik gezi ahaltsuak: Hebreerazko testua iluna da. .
Zuk lurra ebaki
eta errekak sortzen dira.
10 Zu ikusi,
eta dardara dagite mendiek.
Euri-jasak dira goian-behean,
orro dagi itsasoak,
olatu handiak harrotuz 3,10 olatu handiak harrotuz: H.h., eskuak gora altxatzen ditu. .
11 Eguzki-ilargiak
beren gordelekuan geldi,
zure geziek alderik alde
distira egitean,
zure lantza distiratsuak argi egitean. 3,11 Eguzki-ilargiak geldi Jos 10,12-13.
12 Sumindurik zoaz lurrean zehar,
haserre dituzu nazioak zapaltzen. 3,12 haserre nazioak zapaldu Is 63,3-6; Sal 110,5-6.
13 Zeure herria salbatzera atera zara,
zeure aukeratua salbatzera.
Gaiztoaren alderdiari
burua hautsi diozu,
alderdi osoa
orpotik leporaino desegin duzu 3,13 aukeratua: H.h., gantzutua; hemen herriari berari buruz esana. // Gaiztoaren… duzu; H.h., Gaiztoaren etxeari burua hautsi diozu, oinarriak leporaino larrugorritu dizkiozu. Testuinguruaren arabera, etxea familia/alderdia bezala ulertu behar da. .
14 Haien buruzagiak
beren geziz zulatu dituzu,
eraso batean gu sakabanatzera,
gizagaixo bat
ezkutuan irenstera bezala,
pozik zetozenean 3,14 Tx.eko hebreerazko testua iluna da. .
15 Itsasoa zaldiz zeharkatu duzu,
ur handiak harrotuz. 3,15 Itsasoa zeharkatu Is 43,16; Sal 77,20.
16 Entzun dudanean,
ikarak hartu dit barrua.
Zarata aditzean,
dardaraz ditut ezpainak.
Ahulezia sartu zait hezurretaraino,
koloka ditut oinak.
Geldi nago ni, egun larriaren zain,
zapaltzen gaituen herriari datorkion
egunaren zain. 3,16 barrua ikaraz Is 21,3-4; Jr 4,19; 23,9; Dn 8,18.27; 10,8. // egun larria Sal 77,3+.
17 Pikondoak ez du pikurik,
ezta mahastiak ere fruiturik.
Olibondoak huts egin du,
soroek uztarik ez.
Artegian ez dago ardirik,
ezta ukuiluan ere abererik.
18 Hala ere, alai nago ni Jaunarekin,
pozaren pozez
salbatzaile dudan Jainkoarekin. 3,18 Jainko salbatzaileagan poza Lk 1,47. Ik. Is 61,10; Jl 2,23. // salbatzaile dudan Jainkoa Is 43,3+; Mi 7,7.
19 Jainko Jauna dut neure indar,
basahuntzaren arintasuna
eman die nire zangoei
eta gainez gain nau ibilarazten.
Koru-zuzendariari. Zitaraz laguntzeko . 3,19 basahuntzaren zangoak Sal 18,34. // gainez gain ibilarazi Dt 32,13; Is 58,14.
|