Babelgo dorrea
11
1 Garai hartan mundu guztiak hizkuntza eta mintzaira berberak zituen. 11,1-9 Babelgo dorrea Eg 2,1-11.
2 Ekialdetik etorririk, gizonek lautada bat aurkitu zuten Xinear lurraldean eta bertan kokatu ziren.
3 Honela esan zioten elkarri: «Ea, adreiluak egin eta sutan erre ditzagun». Honela, harriaren ordez adreilua erabili zuten eta kare-orearen ordez bikea.
4 Gero, esan zuten: «Ea, eraiki ditzagun hiri bat eta zerurainoko dorre bat. Ospetsu egingo gara eta ez gara munduan zehar barreiatuko». 11,4 zerurainokoa Is 14,12-14; Jr 51,53.
5 Jaitsi zen Jauna gizasemeak eraikitzen ari ziren hiria eta dorrea ikustera,
6 eta esan zuen: «Hara, guztiak herri bat bera dira, hizkuntza bat berekoak. Hau beren lehenengo lana badute, ez zaie aurrerantzean egin nahiko duten ezer ezinezko gertatuko.
7 Jaitsi eta nahas diezaiegun, bada, hizkuntza, elkar uler ez dezaten».
8 Horrela, Jaunak handik bota eta mundu zabalean sakabanatu zituen; hiria eraikitzeari utzi egin behar izan zioten.
9 Horregatik, Babel –hau da, «Nahasketa 11,9 Nahasketa: Hala ulertzen du jatorrizkoak Babel izena, nahasi esan nahi duen hitzarekin duen antzekotasunagatik (ik. 11,7). »–, eman zioten izena, han nahasi baitzuen Jaunak mundu osoko hizkuntza eta handik sakabanatu baitzituen mundu zabalera. 11,9 Jaunak hizkuntza nahasi Jkd 10,5. // sakabanatu Ik. Jn 11,52.
Semen ondorengoak Abrahamenganaino
10 Hona hemen Semen ondorengoak 11,10 Semen ondorengoak: Herrien beste zerrenda honen xedea Noeren historia Abrahamen historiarekin lotzea da. . Ehun urte zituela, uholdetik bi urtera, Semek Arpakxad izan zuen.
11 Beste bostehun urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.
12 Hogeita bost urte zituela, Arpakxadek Xelah izan zuen.
13 Ondoren, laurehun eta hiru urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.
14 Hogeita hamar urte zituela, Xelahek Eber izan zuen.
15 Ondoren, laurehun eta hiru urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.
16 Hogeita hamalau urte zituela, Eberrek Peleg izan zuen.
17 Ondoren, laurehun eta hogeita hamar urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.
18 Hogeita hamar urte zituela, Pelegek Reu izan zuen.
19 Ondoren, berrehun eta bederatzi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.
20 Hogeita hamabi urte zituela, Reuk Serug izan zuen.
21 Ondoren, berrehun eta zazpi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.
22 Hogeita hamar urte zituela, Serugek Nahor izan zuen.
23 Ondoren, berrehun eta zazpi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.
24 Hogeita bederatzi urte zituela, Nahorrek Terah izan zuen.
25 Ondoren, ehun eta hemeretzi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.
26 Hirurogeita hamar urte zituela, Terahek Abram, Nahor eta Haran izan zituen.
27 Hona hemen Terahen ondorengoak:
Terahek Abram, Nahor eta Haran izan zituen.
Haran Loten aita izan zen.
28 Haran bere sorterrian, kaldearren Ur 11,28 Ur: Mesopotamia Behereko hiria. hirian, hil zen, oraino bere aita bizi zela.
29 Abramek eta Nahorrek emazteak hartu zituzten: Abramenak Sarai zuen izena eta Nahorrenak Milka, Haranen alaba eta Jiskaren ahizpa. 11,29 Nahor 22,20-23; 24,15.
30 Sarai agorra zen, eta ez zuen seme-alabarik. 11,30 Sarai agorra 16,1; 17,17; 18,11-12.
31 Hartu zituen Terahek bere seme Abram, bere biloba Lot, Haranen semea, eta bere erraina Sarai, Abramen emaztea, eta kaldearren Ur hiria utzi zuen Kanaan lurraldera joateko. Haranera 11,31 Haran: Mesopotamiako ipar-mendebaldeko hiria. iritsi zirenean, bertan kokatu ziren.
32 Terah Haranen hil zen berrehun eta bost urte zituela.
|