Abrahamek Lot askatu
14
1 Hona zer gertatu zen Xinearko Amrafel, Elasarko Ariok, Elamgo Kedorlaomer eta Goimgo Tidal erregeen garaian 14,1 Kap. honetan aipaturiko errege eta tokiak ia erabat ezezagunak zaizkigu; agian, pasadizoaren helburua Abraham Ekialdeko historia orokorrarekin lotzea besterik ez da. .
2 Errege hauek gudu egin zieten Sodomako Bera, Gomorrako Birxa, Admako Xinab, Tzeboimgo 14,2 Adma, Tzeboim: Sodoma eta Gomorrarekin zori berean elkarturik azaltzen dira Dt 29,23 tx.ean; hala ere, ez dakigu non zeuden kokatuak. Xemeber erregeei eta Belako, hau da, Tzoarko, erregeari.
3 Azken hauek Sidim haranean bildu ziren, gaur egun Itsaso Hila dagoen lekuan.
4 Kedorlaomerren mende hamabi urtez egon ondoren, hamahirugarrenean haren kontra matxinatu ziren.
5 Hamalaugarrenean, Kedorlaomerrek, lagun zituen erregeekin joan eta refatarrak 14,5 14,5-7 tx.etan aipaturiko herriak Damasko eta Negev artean bizi ziren antzinako populazioak dira, horietako zenbait legendazkoak. garaitu zituen Axterot-Karnaimen, zuzitarrak Hamen, emitarrak Xabe-Kiriataimen
6 eta hortarrak Seir mendialdean, El-Paran basamortutik hurbil.
7 Handik itzultzean, En-Mixpatera, hots, Kadexera, etorri eta amalektarrak xehatu zituzten beren lurralde guztian, baita Jatzetzon-Tamarren bizi ziren amortarrak ere. 14,7 amalektarrak 36,12; Ir 17,8+.
8 Irten ziren, orduan, Sodoma, Gomorra, Adma, Tzeboim eta Bela edo Tzoarko erregeak, eta eraso egin zieten Sidimgo haranean
9 Elamgo Kedorlaomer, Goimgo Tidal, Xinearko Amrafel eta Elasarko Ariok erregeei; bost errege lauren aurka.
10 Sidimgo harana galipot-putzuz josia zegoen, eta, ihesi zihoazela, hauetara erori ziren Sodoma eta Gomorrako erregeak; gainerakoek mendialdera egin zuten ihes.
11 Garaileek, Sodoma eta Gomorrako ondasun eta jaki oroz jabeturik, alde egin zuten.
12 Sodoman bizi zen Abramen iloba Lot ere atxilotu egin zuten, bere ondasun eta guzti. Eta alde egin zuten.
13 Iheslarietako bat gertatuaren berri Abram hebrearrari ematera joan zitzaion. Abram Mambre amortarraren artadian bizi zen, eta Mambreren anaia Exkol eta Anerrekin hitzarmena egina zuen.
14 Abramek, iloba bahitu ziotela jakitean, hirurehun eta hemezortzi laguneko taldea morroi fidagarrienekin prestatu zuen eta errege haien ondoren joan zen Daneraino 14,14 iloba: Hebreerazkoak anaia dio; baina jakina da semitek anaia izenaz ilobak eta lehengusuak ere adierazten dituztela. // Dan: Palestina iparraldeko ertzean zegoen hiri hau Abrahamen garaiaz geroztik sortua da (ik. Ep 18,27-31). Idazleak bere garaiko irakurleei aski ezaguna zitzaien izena aipatzen du. .
15 Bere gizataldearekin gauez etsaien gainera erori eta garaitu egin zituen, eta Damaskotik iparraldera dagoen Hobaraino jazarri.
16 Haiek harrapatutako guztia berreskuratu zuen: Lot eta honen ondasunak, bahiturik zeramatzaten emakumeak eta gainerako jendea.
Melkisedekek Abraham bedeinkatu
17 Kedorlaomer eta honek lagun zituen erregeak garaitu ondoren, itzulbidetik zetorrela, Sodomako erregea atera zitzaion Abrami bidera Xeba haranean, hau da, Erregearen haranean.
18 Une hartan, Melkisedek Xalemgo erregeak ogi-ardoak atera zituen, Goi-goiko Jainkoaren 14,18 Melkisedek: Izenak Ene erregea justizia (da) esan nahi du. Melkisedek errege eta apaiz da, antzinako ekialdeko erregeen modura. // Xalem: Zenbaitek Jerusalemekin identifikatzen du. 110. Salmoan (grekozko itzulpenean) eta Hebrearrei gutunean (ik. 5,6-10; 6,10; 7,1-10) Mesiasen iruditzat ematen da Melkisedek. // Goi-goiko Jainkoa: Autoreak, Goi-goiko deituriko Jainkoa, Melkisedeken Jainkoa, bat egiten du Israelgo Jainkoarekin. apaiza baitzen,
19 eta Abram bedeinkatu zuen, esanez:
«Goi-goiko Jainkoak,
zeru-lurren egileak,
bedeinka zaitzala, Abram! 14,19 zeru-lurren egilea 1,1+.
20 Eta bedeinkatua izan bedi
Goi-goiko Jainkoa,
zure etsaien garaile
egin zaituelako».
Abramek guztiaren hamarrenak eman zizkion Melkisedeki. 14,20 hamarrenak 28,22; Lb 27,30+.
21 Sodomako erregeak esan zion Abrami:
–Itzul iezadazu neure jendea, eta gorde zeuretzat guda-harrapakinak.
22 Abramek ihardetsi zion:
–Jaunarengatik, zeru-lurren egile den Goi-goiko Jainkoarengatik, dagit zin
23 ez dudala zurerik deus hartuko, ezta oinetako lokarririk ere, Abram aberastu duzula esaterik izan ez dezazun.
24 Ez dut ezer ere nahi neuretzat, nire gizonek jan dutena eta Aner, Exkol eta Mambre nire lagunei dagokiena izan ezik. Hauek har dezatela berena.
|