Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Hasiera 8

Hasiera :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50

Uholdearen amaiera
8
1 Gogoratu zen Jainkoa Noe eta beronekin ontzian ziren piztia eta abere guztiez: haizea bidali zuen, eta urak jaisten hasi ziren. 2 Lur azpiko itsasoaren iturriak eta zeruko atexkak itxi ziren eta euria atertu. 3 Poliki-poliki atzera egin zuten urek lurrazaletik. Ehun eta berrogeita hamar egunen buruan jaitsiak ziren urak, 4 eta, zazpigarren hilaren hamazazpian, ontzia Ararat
8,4 Ararat: Asiria iparraldeko mendiak, gaur egungo Kaukaso hego-ekialdean.
mendi gainean kokatu zen. 5 Urak gutxituz joan ziren hamargarren hila arte; hilaren lehen egunean mendi-gailurrak agertu ziren.
6 Berrogei egunen buruan, Noek, berak egindako ontziko leihoa irekiz, 7 belea bidali zuen. Hau atera eta joan eta etorri ibili zen, lurreko urak lehortu arte.
8 Ondoren, usoa bidali zuen, urak lurrean gutxitu ote ziren jakiteko. 9 Baina usoa, bere hankak non pausaturik ez eta, ontzira itzuli zen, oraindik ura baitzegoen lurrazalean. Noek, eskua luzatuz, usoa hartu eta ontzi barrura sartu zuen.
10 Beste zazpi egun itxaron eta berriro bidali zuen usoa ontzitik. 11 Arratsean etorri zitzaion, olibondo-adartxo moztu berria mokoan zekarrela. Hortik jakin zuen Noek urak gutxitu zirela lur gainean. 12 Beste zazpi egun itxaron eta usoa bidali zuen; oraingoan ez zen itzuli.
13 Beraz, Noeren bizitzaldiko seiehun eta batgarren urtean, lehen hilaren lehen egunean, lehortu ziren urak. Noek ontziko estalkia zabaldu eta lurrazala lehor ikusi zuen. 14 Bigarren hilaren zazpian zen hori.
15 Orduan, Jainkoa mintzatu zitzaion Noeri: 16 «Irten zaitez ontzitik emazte, seme eta errainekin. 17 Atera zeurekin dituzun bizidun guztiak ere: hegazti, abere eta narrasti guztiak. Zabal bitez munduan, sortu umeak eta ugaldu».
8,17 sortu umeak eta ugaldu 1,28+.
18 Atera zen Noe bere emazte, seme eta errainekin. 19 Atera ziren ontzitik bizidun guztiak ere: abere, hegazti eta narrastiak.
Noek erre-opariak eskaini Jainkoari
20 Noek aldarea eraiki zion Jaunari, eta, kutsatu gabeko abere eta hegazti batzuk harturik, erre-oparitzat eskaini zituen aldarean. 21 Jaunak, oparien lurrina atseginez usnatuz, bere baitarako esan zuen: «Ez dut berriro mundua madarikatuko gizakia dela eta; egia da okerrera jarria dagoela gizakia gaztetandik, baina ez ditut bizidunak berriro suntsituko, orain egin dudan bezala.
8,21 Ez mundua berriro madarikatuko Ik. 3,17+. // okerrera jarria 6,5+.

22 «“Lurrak diraueino,
ereiteak eta uzta-biltzeak,
hotzak eta beroak,
udak eta neguak,
egunak eta gauak
ez dute behin ere huts egingo”».
8,22 ez dute huts egingo Jr 31,35-36; 33,20-26; Mt 5,45.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7