Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Hebrearrei 12

Hebrearrei :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13

Iraun bekatuaren kontrako borrokan
12
1 Horregatik, guk ere, hainbat eta hainbat testiguz
12,1 testiguz: 11. kap.an aipaturikoak dira, beren bizitzaz eta irakaspenez fedearen aitorpena egin zutenak; ez dira, beraz, gure lasterketaren ikusle huts.
inguraturik gaudenok, astin dezagun oztopo zaigun guztia eta itsasten zaigun bekatua, eta ekin diezaiogun etsi gabe aurrean dugun lasterketari. 2 Jar ditzagun begiak geure fedearen iturburu eta betetzaile dugun Jesusengan; honek, itxaro zuen zorionagatik, gurutzean hiltzea onartu zuen, heriotza lotsagarria zela kontuan hartu gabe, eta orain Jainkoaren tronuaren eskuinaldean eseria
12,2 itxaro zuen zorionagatik: Honela ere uler daiteke: aurrean zuen zorionaren ordez (zorionari uko eginez). // eskuinaldean eseria: Ik. 1,3 oh.
dago. 3 Gogora ezazue, bada, bekatarien aldetik halako eraso gogorra jasan zuen hura, adorea galdu eta etsi ez dezazuen. 4 Ez zarete oraindik bizia galtzeraino iritsi bekatuaren kontrako zeuen borrokan.
Jainkoak seme-alabak bezala zentzatu
5 Ahaztu egin duzue seme-alabei bezala ematen zaizuen aholkua:

Ene seme, ez baztertu
Jaunaren zentzarazpena,
ezta adorea galdu ere
agiraka egiten badizu,
12,5-6 Ene seme… Es 3,11-12.
6 maite duena baitu Jaunak
zentzarazten
eta semetzat hartzen duena
du zigortzen.

7 Jasaten duzuena zuek zentzarazteko da; Jainkoak seme-alaba bezala tratatzen zaituzte. Izan ere, zein seme-alaba ez du aitak zentzarazten?
12,7 aitak seme-alabak zentzarazten Dt 8,5; 2 Sm 7,14.
8 Zentzarazten ez bazaituzte, denak zentzarazi ohi diren bezala, ez zarete nonbait benetako seme-alaba, sasiko baizik. 9 Lurreko gurasoak begirunez hartzen genituen, zentzarazten gintuztenean; arrazoi gehiagoz jarri behar dugu, bada, zeruko Aitaren menpe, bizia iristeko. 10 Gurasoek bizitza labur honetarako eta beren irizpideen arabera zentzarazten gintuzten; Jainkoak, ordea, hobea den zerbaitetarako, haren santutasunean parte har dezagun, alegia. 11 Egia esan, mementoan edozein zentzarazpen mingarri da eta ez pozgarri; baina, gerora, zentzarazpenaren bidez zaildu direnek haren fruituak jasotzen dituzte: bakea eta bizitza zuzena.
12 Ea bada, sendotu beso ahulduak eta belaun makalduak,
12,12 sendotu beso ahulduak Is 35,3.
13 eta ibil zaitezte bide zuzenean, hanka okerra hauts ez dadin, sendatu baino
12,13 sendatu baino: 12,12-13 ataleko irudiek lasterketa (1. tx.) gogorarazten dute berriro, eta gutunaren azken atala iragartzen.
.
12,13 ibili bide zuzenean Es 4,26.
KRISTOREN OPARIAREN FRUITUAK KRISTAU BIZITZAN (12,14–13,19)
Leial eutsi kristau-bokazioari
14 Saia zaitezte guztiekin bakean bizitzen, eta izan santu; bestela, ez baitu inork Jauna ikusiko.
12,14 Saia bakean bizitzen Sal 34,15; Erm 12,18+.
15 Ibili kontuz, Jainkoaren onginahitik inor urrun ez dadin; ez dadila zuen artean guztiok nahasi eta kutsatuko zaituzten landare pozoitsurik hazi.
12,15 landare pozoitsua Dt 29,17.
16 Ez bedi izan zuen artean lizunik nahiz erlijiogaberik, Esau bezala; janari batengatik saldu baitzuen hark bere lehen-semetza.
12,16 Esau Has 25,33.
17 Badakizue geroago bedeinkazioa eskuratu nahi izan zuela, baina ez zuen lortu, eta, negarrez erregutu bazion ere, ez zuen aitaren asmoa aldatzeko modurik izan.
12,17 Esauk oinorde-bedeinkazioa lortu nahi Has 27,34.
18 Zuek ez zarete hurbildu, israeldarrak bezala, uki daitekeen mendi batera
12,18 uki daitekeen mendi batera: H.h., uki daitekeenera. Uki daitekeen errealitate ere itzul daiteke. 12,18-21 tx.etan Sinai mendiko agerpenean (ik. Ir 19,1-25) gertatu ziren fenomenoak ditu gogoan idazleak.
, su kiskalgarria, laino itxia, ilunpea eta ekaitza zeuden mendira;
12,18-19 Sinai mendia Ir 19,16-21; 20,18-21; Dt 4,11-12; 5,23.
19 ez duzue entzun turuta-hotsik, ezta ahotsik ere. Ahotsa entzun zuten israeldarrek gehiago ez ziezaiela hitz egin eskatu zuten, 20 ezin baitzuten jasan agintzen ziena: Mendia ukitzen duenari, aberea izanda ere, harrika emango diote.
12,20 Mendia… Ir 19,12-13.
21 Hain zen izugarria ikuskaria, non Moisesek berak ere honela baitzioen: Beldur-ikaraz nago.
12,21 Beldur-ikaraz nago Dt 9,19.
22 Zuek, ordea, Sion mendira hurbildu zarete, Jainko biziaren hirira, zeruko Jerusalemera, Jainkoa goresteko bildurik dauden milaka eta milaka aingerurengana,
12,22 zeruko Jerusalem 11,10+.
23 beren izenak zeruan idatzirik dituzten Jainkoaren lehen-semeen batzarrera, guztien epaile den Jainkoarengana, beren betera iritsi diren zintzoen espirituengana 24 eta itun berriaren bitarteko den Jesusengana, Abelena baino indartsuago mintzo den odolaz garbitu gaituenarengana
12,24 odolaz garbitu gaituenarengana: H.h., odol zirtatura; Abelen mintzoa: Ik. 11,4.
.
25 Kontuz, bada! Ez gutxietsi hitz egiten dizuena. Izan ere, lurrean hitz egin zienean gutxietsi zutenek zigorrari ihes egiterik izan ez bazuten, are gutxiago guk, zerutik hitz egitean bizkarra ematen badiogu! 26 Orduan bere ahotsaz lurra dardararazi zuen Jainkoak hau hots egiten digu orain:

Oraindik beste behin,
lurrari ez ezik,
zeruari ere dar-dar eragingo diot.
12,26 Oraindik… Ag 2,6.

27 Oraindik beste behin hitzek hau adierazten dute: dar-dar egiten duten gauzak, eginak direnez, desagertu egingo direla
12,27 desagertu egingo direla: Honela ere uler daiteke: aldatu egingo direla.
, dar-dar egin ez dezaketenak bakarrik geldi daitezen. 28 Horregatik, dardaratuko ez den erreinua hartu dugunez, izan gaitezen esker oneko
12,28 izan gaitezen esker oneko: Honela ere itzul daiteke: gorde dezagun dohain hau.
eta eman diezaiogun Jainkoari berak atsegin duen kultua begirunez eta errespetuz, 29 su kiskalgarria baita gure Jainkoa.
12,29 su kiskalgarria da gure Jainkoa Dt 4,24; 9,3; Is 33,14.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7