Kristau-jokabidea
13
1 Eutsi senide arteko maitasunari.
2 Izan arduratsu etxera datozkizuenak ondo hartzen, horrela jokatuz, jakin gabe etxean aingeruak hartu zituztenak ere badira eta. 13,2 jakin gabe aingeruak etxean hartu Has 18,1-8; 19,1-3; Tb 5–7.
3 Oroit zaitezte preso daudenez, zuek ere haiekin batera preso bazeundete bezala; oroitu tratu txarrez erabiliez, zuek ere, haiek bezala, gorputza duzue eta.
4 Hartzazue denok ezkontza errespetu handiz, eta izan garbi ezkontza-harremanetan, epaitu egingo baititu Jainkoak lizunak eta adulteriogileak.
5 Ez izan diru-gose; egon pozik duzuenarekin, Jainkoak esana baitu: Ez zaitut utziko, ez baztertuko.
6 Beraz, uste osoz esan dezakegu:
Jauna dut neure alde, ez naiz beldur:
zer egin dezake
nire kontra gizakiak?
7 Oroit zaitezte Jainkoaren hitza hots egin zizueten zeuen zuzendariez, eta jarraitu berorien fedeari, nola bizi eta nola hil diren kontuan hartuz.
8 Jesu Kristo bat bera da atzo, gaur eta beti.
9 Ez zaitzatela edozein eratako doktrina arrotzek lilura. Garrantzizkoena Jainkoaren dohainaz barrutik sendotzea da, eta ez janariei buruzko arauez arduratzea, hauek ez baitiete ezer onik ekarri bete dituztenei.
10 Guk badugu aldare bat 13,10 aldare bat: Ez da ageri garbi Eukaristiako aldarea ala gurutzeko aldarea den, non Kristok bere burua opari eskaini baitzuen. , eta santutegi zaharraren zerbitzura daudenek ezin dute horretan eskaintzen den oparian parte hartu.
11 Izan ere, juduen apaiz nagusiak santutegi barrura eramaten du barkamen-oparitzat eskainitako abereen odola; baina abere horien gorputzak kanpalekutik kanpora erretzen dira. 13,11 gorputzak kanpalekutik kanpora erretzen Lb 16,27.
12 Horregatik, Jesusek ere, bere odolaz herria sagaratzeko, hiritik kanpora 13,12 hiritik kanpora: Idazlea Jesus hil zeneko Golgota muinoaz ari da; hau Jerusalemgo harresietatik kanpo zegoen. jasan zuen heriotza. 13,12 Jesus hiritik kanpora hil Jn 19,17.20.
13 Goazen, bada, gu ere Jesusengana, kanpalekutik kanpora, haren desohorea bera eramanez,
14 mundu honetan ez baitaukagu hiri iraunkorrik, baizik eta geroko hiriaren bila gabiltza.
15 Beraz, Jesusen bidez eskain diezaiogun Jainkoari oparitzat etengabeko gorespena, geure ezpainez beraren izena aitortuz. 13,15 oparitzat gorespena Sal 50,14.23; 2 Kro 29,31. // geure ezpainez beraren izena aitortuz Os 14,3.
16 Ez ahaztu on egiteaz eta elkarri laguntzeaz, horrelako opariak baititu Jainkoak atsegin.
17 Egin zeuen zuzendarien esanak eta izan horien menpeko, zuetaz arduratzen baitira eta zuen kontu eman beharko baitiote Jainkoari; horrela, beren egitekoa atseginez bete ahal izango dute eta ez marmarka; honek ez lizueke inolako onik ekarriko. 13,17 zuzendarien menpeko 13,7; 1 Ts 5,12.
18 Egizue otoitz guregatik. Gure ustez, garbi daukagu kontzientzia, gauza guztietan zintzo jokatu nahian baikabiltza.
19 Otoitz egiteko eskatzen dizuet, batez ere, berriro zuen artera laster itzul nadin.
Azken gurariak eta agurrak
20 Bakea ematen duen Jainkoari egiten diot otoitz zuen alde. Berak piztu zuen hildakoen artetik Jesus gure Jauna, betiko ituna ezartzeko bere odola isuri eta ardien Artzain handi bihurtu zena. 13,20 betiko ituna Is 55,3; 61,8; Jr 32,40; Ez 37,26. // ardien Artzain handi Is 63,11.
21 Bakearen Jainkoak gai egin zaitzatela egite on ororen bidez haren nahia betetzeko; burutu dezala guregan berari atsegin zaion guztia Jesu Kristoren bidez. Aintza beroni menderen mendetan! Amen.
22 Arren, senideok, ondo hartuko ahal duzue sermoi hau! Hitz labur batzuk erantsiz bidaltzen dizuet 13,22 Hitz… dizuet: Honela ere itzul daiteke: Hitz labur batzuk besterik ez dizuet idatzi. Sermoi, h.h., oharpen-hitz/hitzaldi da. Azken tx. hauek dira idazki guztian kutsu pertsonala duten bakarrak. Hitzaldia bidaltzerakoan erantsiak dirudite. .
23 Jakizue askatu dutela gure anaia Timoteo. Agudo etortzen bada, berarekin joango natzaizue ikustera.
24 Agurtu zeuen zuzendariak eta fededun guztiak. Italiakoek 13,24 Italiakoek: Jatorriz italiarrak, baina Inperioko edozein probintziatan bizi zitezkeenak. agurtzen zaituztete.
25 Jainkoaren grazia zuekin guztiokin.
|