SARRERA (1,1-4)
Jainkoaren Semeak goi-agerpenari erabateko osotasuna eman
1
1 Askotan eta era askotara hitz egin zien antzina Jainkoak gure arbasoei profeten bidez; 1,1 arbasoak Erm 4,16-18; 1 Ko 10,1.
2 azken egun hauetan 1,2 azken egun hauetan: Hitz hauek Jainko Aitak erabaki eta Kristoren salbamen-egintzaz hasitako behin betiko salbamen-garaia adierazten dute (ik. 9,26; 1 Ko 10,11; 1 P 1,20). , berriz, bere Semearen bidez hitz egin digu. Seme horrexen esku utzi ditu gauza guztiak, egin ere berorren bidez egin baitzuen mundua. 1,2 azken egunak Dn 2,28; Ga 4,4; 1 Tm 4,1+. // Semearen esku utzi ditu gauza guztiak Sal 2,8; Mt 21,38; 28,18. // Semearen bidez egin zuen mundua Jn 1,3; 1 Ko 8,6; Kol 1,16.
3 Bera da Jainkoaren aintzaren distira eta beronen izatearen irudia, eta berak eusten die gauza guztiei bere hitz ahaltsuaz, eta, bekatuen garbikuntza egin ondoren, Jainko handiaren eskuinaldean eseri da zeru goienetan 1,3 Jainko handiaren eskuinaldean: H.h., handitasunaren eskuinaldean. // eseri da zeru goienetan: Kristo, hil ondoren, zerura igo zen, eta Jainkoak ohorezko tokian ezarri zuen, bere aintzan eta ahalmenean erdikide eginez. .
4 Eta aingeruak baino gehiago izatera iritsi da, ondaretzat jaso duen izena 1,4 ondaretzat jaso duen izena: Izen edo titulu hau Jainkoaren Semearena da. ere haiena baino askoz goragokoa denez gero. 1,4 izena Ef 1,21; Flp 2,9.
KRISTO AINGERUEN GAINETIK (1,5–2,18)
Kristo Jainkoaren Seme
5 Izan ere, Jainkoak ez dio sekula inongo aingeruri esan:
Nire semea zara zu,
gaur zaitut nik sortu;
eta beste hau ere ez:
Aita izango nau hark ni,
eta seme izango dut nik hura.
6 Jainkoak bere lehen-semea munduan sarraraztean 1,6 munduan sarrarazi: Hitz hauek, Jesusen gizakundeko munduratzeari baino hobeto, beraren zeruratzeari, Jainkoaren aintzan hartua izateari, dagozkio. , berriz, honela esaten du:
Adora dezatela bera
Jainkoaren aingeru guztiek.
7 Aingeruei buruz hau dio Jainkoak:
Haizearen antzeko egiten ditu
bere aingeruak,
sugarraren antzeko
bere zerbitzariak 1,7 «Haizearen antzeko… bere zerbitzariak»: Sal 104,4 tx.aren aipamena grekozko itzulpenaren arabera egina da. Aingeruak Jainkoaren zerbitzari huts diren bitartean, Kristo Jainkoaren Semea da. .
8 Baina bere Semeaz hau esaten du:
Zure tronua, oi Jainko, betikoa da,
zure erregetza 1,8 zure erregetza: Zenbait eskuizkribu garrantzitsuk haren erregetza dio.
zuzentasun-erregetza. 1,8-9 Zure tronua… Sal 45,7-8.
9 Zuzen dena izan duzu maite
eta oker dena gorroto;
horregatik, Jainkoak,
zeure Jainkoak 1,9 horregatik Jainkoak, zeure Jainkoak: Honela ere itzul daiteke: horregatik, oi Jainkoa!, zeure Jainkoak ,
gantzutu zaitu, jai-giro pozgarrian,
lagunen artean aukeraturik.
10 Eta beste hau ere badio:
Jauna, hasieratik sendo
ezarri zenuen lurra,
zure eskuek egina da zerua;
11 haiek galduko dira,
baina zuk iraungo;
jantzia bezala gastatuko dira,
12 soinekoa bezala tolestuko dituzu,
jantzia bezala aldatuko.
Zu, ordea, beti bera,
zure urteak amaigabeak.
13 Jainkoak ez dio sekula inongo aingeruri esan:
Eseri tronuan nire eskuinean:
etsaiak oin-aulkitzat
jarriko dizkizut.
14 Zer dira, bada, aingeru guztiak, Jainkoaren zerbitzura dauden espirituak, salbamena jaso behar dutenei laguntzera bidaliak, baizik?
|