5
1 Apaiz nagusia 5,1 Apaiz nagusia: Segidako azalpenean, egileak apaiz nagusiak Israelen zuen eginkizunaren alderdi bati ematen dio arreta, kultuari edo opariak eskaintzeari, alegia. gizonen artetik hautatua eta Jainkoaren aurrean gizon-emakumeen ordezkari izateko jarria izaten da, bekatuengatik emaitzak eta opariak eskaintzeko. 5,1 Apaiz nagusia Jainkoaren zerbitzura Ir 28,43; 29,30; Zen 18,1-7.
2 Badaki ezjakinez eta okerbideratuez gupidatzen, bera ere giza ahuleriez inguratua dagoenez gero; 5,2 Badaki gupidatzen 2,17-18; 4,15.
3 horregatik, bere bekatuengatik ere opariak eskaini behar ditu, herriaren bekatuengatik eskaintzen dituen bezala. 5,3 bere bekatuengatik opariak eskaini behar 7,27; Lb 9,7-8; 16,6.11.
4 Eta ezin du inork apaiz nagusigoaren ohorea beretzat hartu, Jainkoak dei eginik ez bada, Aaronek bezala. 5,4 Jainkoak dei eginik ez bada Ir 28,1; Zen 16–17.
5 Horrela, Kristok ere ez zion berak eman bere buruari apaiz nagusigoaren ospea, Jainkoak baizik, honela hitz egin baitzion:
Nire seme zara zu;
gaur zaitut nik sortu.
6 Beste Salmo batean ere hau esaten dio:
Betiko zu apaiz
Melkisedeken antzera 5,6 Betiko zu apaiz Melkisedeken antzera: Sal 110,4 tx.aren aipamena grekozko itzulpenaren arabera egina da (ik. Sal 110,4 oh.). .
7 Kristok, mundu honetan bizi zelarik, deiadar handiz eta negar-malkoz egin zion otoitz eta erregu heriotzatik libra zezakeen Jainkoari eta, esaneko izan zitzaiolako, Jainkoak aditu egin zion.
8 Eta, Semea izanik ere, oinazearen oinazez ikasi zuen obeditzen; 5,8 obeditzen ikasi Mt 26,36-46; Flp 2,8.
9 horrela, bete-beteko izatera 5,9 bete-beteko izatera: Ik. 2,10 oh. Esamoldeak bi zentzu ditu: batetik, izatearen eraberritzea eta betetasunera iristea; bestetik, bete-beteko izatera iritsi da apaiz nagusi bezala. Hain zuzen, bete-beteko izan/egin hitzak apaizen sagarapena adierazten du I.Z.eko grekozko itzulpenean. iritsi zelarik, betiko salbamenaren iturri bilakatu zen berari obeditzen dioten guztientzat, 5,9 bete-beteko izatera iritsi 2,10+.
10 eta Jainkoak apaiz nagusi izendatu zuen Melkisedeken antzera 5,10 9-10 tx.ek idazkiaren zati nagusiaren (5,11–10,39) gaiak iragartzen dituzte. 5,10 apaiz nagusi Melkisedeken antzera Sal 110,4. .
JESU KRISTO, ITUN BERRIKO APAIZ NAGUSIA (5,11–10,39)
Kristau-heldutasunerako deia
11 Zer esanik asko ere asko dugu gai honetaz; baina ez da erraza zuei aditzera ematea, ulertzeko motel bihurtu zarete eta.
12 Honezkero, maisu ere izan behar zenukete, baina oraindik Jainkoaren mezuaren gauzarik funtsezkoenak ere ikasi beharrean zaudete; janari sendoaren ordez, esnez mantendu beharrean aurkitzen zarete. 5,12 Jainkoaren mezuaren gauzarik funtsezkoenak 1 Ko 2,14-15; 3,1-3; 1 P 2,2.
13 Esnez mantentzen dena, ordea, ez da gai salbamenaren doktrina 5,13 salbamenaren doktrina: H.h., justiziaren mezua; ik. Erm 3,25-26 oh. Beste zenbaitek zuzenari buruzko mezua itzultzen du. ulertzeko, bularreko haurra baita.
14 Janari sendoa, berriz, pertsona helduentzat da, ona eta txarra bereizteko eskarmentua dutenentzat.
|