Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Hebrearrei 8

Hebrearrei :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13

Kristo bete-beteko apaiz bere opariaz (8,1–9,28)
Apaizgo berria eta itun berria
8
1 Hau da esaten ari garenaren gailurra: hain handia da gure apaiz nagusia, ezen Jainko handiaren eskuinaldean eseria baitago zeruan, 2 eta bere apaiz-zerbitzua Jainkoak egindako benetako santutegian betetzen du, eta ez gizakiek egindako itun-etxolan
8,2 Jainkoak egindako benetako santutegian, ez gizakiek egindako itun-etxolan: H.h., santutegian eta benetako etxolan, Jainkoak eta ez gizakiak egindakoan; hemengo kontrakotasunari buruz, ik. 9,8-11.24. Etxola Moisesek basamortuan egindakoa da (ik. 8,5).
.
8,2 benetako santutegia 9,11.24.
3 Edozein apaiz nagusi emaitzak eta opariak eskaintzeko jarria dagoenez, Jesusek ere zerbait eskaini behar zuen. 4 Mundu honetan Jesus ez litzateke apaiz ere izango, hor baitaude Moisesen legearen arabera opariak eskaintzen dituzten apaizak. 5 Hauek egiten duten kultua, ordea, zeruko gauzen irudi eta itzal besterik ez da, Jainkoak Moisesi, etxola egiterakoan, agindu zionaren arabera: Izan arreta, dena mendian erakutsi zitzaizun ereduaren arabera egiteko.
8,5 Izan arreta… Ir 25,40.
6 Jesusek benetan kultu-zerbitzu askoz bikainagoa hartu du, itun bikainagoaren, agintzari bikainagoetan oinarrituaren, bitarteko baita.
Itun zaharraren baliogabetasuna
7 Izan ere, lehenengo ituna
8,7 lehenengo ituna: Sinai mendian Jainkoak herriarekin egindakoa (ik. Ir 24,3-8).
akatsik gabea izan balitz, ez zegokeen bigarren batentzat lekurik. 8 Baina Jainkoak haserre egin zion herriari, esanez:

Jaunak dio:
«Begira, badator
Israel herriarekin
eta Juda herriarekin
itun berria egingo dudan garaia.
8,8-12 Jaunak dio… Jr 31,31-34. // itun berria 8,13; 9,15; 12,24; Lk 22,20; 1 Ko 11,25; 2 Ko 3,6. // Barkatu egingo diet gaiztakeria 10,17-18.
9 Itun hau ez da izango,
Egiptotik ateratzeko
eskutik hartu nituenean
beraien arbasoekin
egin nuena bezalakoa.
Haiek hautsi egin zuten nire ituna,
eta nik ere bertan behera utzi nituen.
Hala diot nik, Jaunak.
10 Hona hemen etorkizunean
Israelekin egingo dudan ituna:
Buruan ezarriko dizkiet
neure legeak,
bihotzean idatziko;
ni beraien Jainko izango naiz,
eta haiek nire herri.
Hala diot nik, Jaunak.
11 Ez dute elkarri
irakatsi beharrik izango,
“Ezagutu Jauna” esanez,
guzti-guztiek, txiki nahiz handi,
ezagutuko bainaute.
12 Barkatu egingo baitiet
beren gaiztakeria,
beraien bekatua
ez dut gehiago gogoratuko».

13 Jainkoak, itun berria agintzean, aurrekoa zahartutzat ematen du, eta zaharkiturik dagoena desagertzear dago.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7