Moabentzat itxaropenik ez
16
1 «Moabdarrok,
bidali lurraldeko nagusiari
zerga gisa zor dituzuen bildotsak,
basamortuko Sela hiritik
Sion mendira 16,1 Sela: Harkaitz esan nahi du, eta agian Moabeko lurralde osoa adierazten du. Sela bat 2 Erg 14,7 tx.ean aipatzen da. // Sion mendira: H.h., Sion alabaren mendira; ik. 1,8 oh. Tx.aren intepretazioa zaila da; agian, Judako erregeari, lurraldeko nagusiari, honen babesa lortzeko eskaintzen dion opari sinbolikoa dira bildotsak. .
2 Habiatik uxaturiko
txorikumeak dirudite
Moabeko bizilagunek 16,2 bizilagunek: H.h., alabek; seguruenik, bizilagunak oro har adierazteko irudia. ,
Arnon errekaren pasabideetan.
3 Hau diotsote Judako herriari:
“Esaguzue zer egin,
hartu zeuen gain gure defentsa.
Itzalpetu eguerdi betea
eta egizue gauaren antzeko,
erbesteratuak gordetzeko,
ihesi doazenak aurki ez ditzaten.
4 Utziezue Moabeko erbesteratuei
zuenean bizitzen.
Babes itzazue hondatzaileagandik 16,4 hondatzailea: Asiria, segur aski. ”».
Zapalkuntza amaitu,
hondamendia igaro eta zapaltzailea
lurraldetik joango denean,
5 Jainkoak maitasunean
finkatuko du errege-tronua,
eta Daviden ondorengoa
eseriko da bertan:
epaile leial izango da, justiziazale,
zuzenbidea egiteko gogotsu. 16,5 errege-tronua finko 2 Sm 7,13; Es 25,5. // justizia eta zuzenbidea 9,6+.
6 Honela dio Judako herriak:
«Ezaguna dugu
Moaben gehiegizko harrokeria,
haren oilarkeria eta handiustea,
haren handi-iritzi hutsalak.
7 Horregatik,
beren herriarengatik aiene
egingo dute moabdarrek,
aiene guztiek;
intziri egingo dute,
atsekabearen atsekabez,
Kir-Hareseteko
mahats-opilez 16,7 Kir-Hareseteko mahats-opilak: Kir-Hareseti buruz, ik. 15,1 oh.; mahats-opilak kultuarekin zuten zerikusia segur aski (ik. Os 3,1). oroituz.
8 Izan ere, zimelduak daude
Hexbongo landak,
Sibmako mahastiak.
Hango ardoak nazioetako erregeak
zorabiatzen zituen.
Jazer-eraino iristen ziren aihenak,
basamorturaino hedatzen,
Itsaso Hileraino luzatzen.
9 Horregatik, Sibmako mahastiari
negarrez ari natzaio,
Jazerrekin batera;
negar-malkoz bustiko zaituztet,
Hexbon eta Elale,
mahats-biltze
eta uztako poz-irrintziak
galdu baitira zuenean.
10 Joan dira soroetatik
poza eta alaitasuna;
mahastietan ez da gehiago
oihu eta kantarik;
dolareetan ez da gehiago
mahatsik estutzen.
Kito 16,10 Kito: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak Bukatu ditut dio. poz-irrintziak!
11 Harpa baten antzera
dardaraz daukat bihotza
Moabengatik,
dardaraz barrua Kir-Haresengatik.
12 Moab nekatzeraino ibiliko da
muinoetara bidean,
otoitzerako bere santutegira
joan eta joan,
baina alferrik izango du».
13 Horra Jaunak Moabi buruz aspaldi esana.
14 Hona zer dioen orain:
«Hiru urte barru juxtu 16,14 juxtu: Ideia hau jornalariaren urteak bezalakoak esamoldeaz adierazten du jatorrizkoak. Tx.ak eranskina dirudi, agian antzinako iragarpen bat gaurkotzeko egina, garaia zehaztea zaila den arren. ,
Moabeko handikiak
eta haren jendetza ugaria
guztiz eskas bihurtuko dira:
talde txiki eta indargabe bat
besterik ez da bizirik geldituko».
|