Damaskoren eta Israelen aurka
17
1 Damaskoren aurkako mezua.
Damasko ez da jadanik
hiri izango,
hondakin-pila baizik; 17,1 Damaskoren aurka Jr 49,23-27; Am 1,3-5.
2 haren menpeko hiriak 17,2 haren menpeko hiriak: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak Aroerko hiriak dio; baina Aroer Moabeko hiri bat da (ik. Jos 13,16.25), Damaskotik urruti, beraz.
betiko bertan behera utziak,
abereentzat larre-toki
eta etzaleku lasai izango dira. 17,2 hiriak larre-toki 7,25+.
3 Israelek galdu egingo ditu
babeslekuak;
Damaskok ere bai burujabetasuna;
bizirik geldituriko siriarrei
israeldar handikiei gertatua bera
gertatuko zaie.
Hala dio Jaun ahalguztidunak.
4 Egun hartan, Israelen handitasuna
kaskar bihurtuko da
eta haren joritasuna murritz.
5 Refaim haraneko gari-soroetan,
uzta bildu eta galburuak
jaso ondoren, 17,5-6 hondar bat besterik ez 24,13.
6 hondar bat besterik
gelditzen ez den bezala;
eta olibondoa astintzean,
adar-puntan bizpahiru oliba
eta adarrik jorienetan
lau/bosten bat baizik
gelditzen ez diren bezala,
halaxe gertatuko zaio Israeli.
Hala dio Jaun ahalguztidunak.
7 Egun hartan,
gizakiak bere Egileari
begiratuko dio
eta Israelgo Santuarengana
zuzenduko ditu begiak. 17,7 Egilea 51,13. // Israelgo Santua 1,4+.
8 Ez die gehiago bere eskuz egindako
aldareei begiratuko;
ez da gehiago
bere behatzez landutako
Axera jainkosaren 17,8 Axera jainkosa: Emankortasunaren kanaandar jainkosa. eta eguzkiaren
ohorezko harri sakratuei
begira jarriko. 17,8 harri sakratuak 27,9. Ik. Lb 26,30+.
9 Egun hartan,
zure hiri gotortuak
hutsik geldituko dira,
behinola, israeldarrek erasotzean,
hibiarren eta amortarren hiriak 17,9 hibiarren eta amortarren hiriak: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak baso eta sastraka dio. Kanaanen jabe egin zenean Israelek konkistaturiko herriak dira hibiarrak eta amortarrak.
hutsik gelditu ziren bezala.
Eremu bihurtuko dira.
10 Salbatzaile duzun Jainkoa
ahaztu egin baituzu,
babesten zaituen Harkaitzaz
ez zara oroitu.
Lorategi atsegingarriak
landatzen dituzu
eta kanpoko landare-haziak ereiten. 17,10 ahaztu egin duzu 51,13; Ez 22,12. Ik. Dt 4,9+. // babesten zaituen Harkaitza 26,4+.
11 Landatzen dituzun egun berean
loratzen dira,
ereiten dituzun egun berean
ernetzen,
baina, azkenean,
bertan behera galduko da fruitua,
zoritxarrak,
sendaezineko gaitzak jota 17,11 17,10-11 tx.etan idolatri jarduerak eta atzerritarrekin eginiko elkartasun politikoak aipatzen dira, salbazioa lortzeko alferrikakoak direla adieraziz. . 17,11 sendaezineko gaitza Jr 10,19+; Jr 15,18.
Etsaien porrokaldia
12 Ai ene!
Kontaezineko herrien burrunba,
itsaso burrunbatsuarena
bezalako burrunba!
Nazioen marruma,
ur handi marrumatsuena
bezalako marruma! 17,12 herrien burrunba 8,7-10; 28,2.
13 Baina Jaunak mehatxu egin
eta urrun doaz ihesi,
haizeak mendiz mendi daraman
lastoa bezala,
ekaitzak daraman
kardilauna bezala.
14 Arratsaldean beldurgarri,
baina goizerako ezerez.
Horra gure lapurren zoria,
gure harrapatzaileen azkena.
|