Egiptoren aurka
19
1 Egiptoren aurkako mezua.
Hor dator Jauna Egiptora,
hodei bizkor baten gainean jarria.
Hura agertzean,
ikara dira Egiptoko idoloak,
adoregabe gelditzen egiptoarrak. 19,1 Egiptoren aurka Jr 46; Ez 29–32. // hodei gainean jarria Sal 68,5+.
2 Honela dio Jaunak:
«Bata bestearen aurka
bultzatuko ditut egiptoarrak,
eta elkarren aurka
borrokatuko dira:
senidea senidearen
eta adiskidea adiskidearen aurka,
hiria hiriaren
eta erresuma erresumaren aurka.
3 Burua galduko dute
eta beren asmoak hautsiko dizkiet.
Orduan, idolo eta zorilariengana,
hildakoen espiritu eta aztiengana
joko dute kontseilu eske. 19,3 aztiengana joko 2,6+; 8,19+.
4 Baina nagusi gogor baten eskuetan
utziko ditut egiptoarrak,
errege bihozgabe 19,4 errege bihozgabe: Egipton zeuden konponezin eta zatiketaz baliatuz, K.a. 712an Egipton etiopiar nagusigoa ezarri zuen Sabaka faraoiaz ari da. batek
menderatuko ditu».
Hala dio Jaun ahalguztidunak.
5 Niloko urak agortu egingo dira,
ibaia hutsik eta lehor geldituko;
6 ubideek kiratsa botako dute,
Niloren adarrak agortzeraino
jaitsiko dira,
kanabera eta ihiak zimelduko.
7 Nilo bazterretako
eta bokaleko ihitegia,
baita ibai ondoan
ereindako guztia ere,
ihartu egingo da
eta erabat galduko.
8 Arrantzaleak intzirika izango dira,
Nilon amua botatzen dutenak
aieneka,
uretan sarea zabaltzen dutenak
atsekabez.
9 Liho-langileak etsita geldituko dira,
nekromante eta ehuleak zurbil,
10 ehungileak lur jota,
langile guztiak 19,10 langile guztiak: Ez dago argi jatorrizkoan zeintzuk diren zehatz 19,9-10 tx.etan aipaturiko lanbideak. gogo-galduta.
11 Bai eroak direla
Tanis 19,11 Tanis: Niloren deltako hiria. hiriko buruzagiak!
Faraoiari ematen dizkioten
kontseiluak
kirtenkeriak dira.
Nolatan esan diezaiokete faraoiari:
«Jakintsuen ondorengo gara,
antzinako erregeen ondorengo?»
12 Non dira zure kontseilari jakintsuak,
faraoi?
Jaun ahalguztidunak
Egiptoren aurka dituen asmoak
iragar diezazkizutela, bada,
gauza badira!
13 Tanisko buruzagiak erotuak daude,
Menfisko 19,13 Menfis: Egiptoko antzinako hiriburua, gaur egungo Kairotik hegoaldera km gutxira zegoena. buruzagiak engainatuak.
Oker daramate Egipto
bere eskualde-buruek. 19,13 Menfis Jr 2,16+.
14 Zorabio-haizea
sartu die Jaunak barruan:
bere egiteko guztietan
oker daramate Egipto;
eta hala dabil,
botaka eta balantzaka,
mozkor baten antzera. 19,14 mozkor baten antzera 28,7; Jr 48,26. Ik. 29,10; 1 Erg 22,19-23.
15 Eta ezin izango du inork,
agintari nahiz kontseilari,
handi nahiz txiki 19,15 agintari nahiz kontseilari, handi nahiz txiki: H.h., buru nahiz buztan, palmondo nahiz kanabera; ik. 19,13 oh. ,
ezer onik egin Egipton.
Egiptok Jaunari ohore emango
16 Egun hartan, emakumeen antzeko izango dira egiptoarrak; beldur-ikarak hartuko ditu, Jaun ahalguztidunak eskua beraien aurka jasotzen duela ikustean. 19,16 emakumeen antzeko Jr 51,30; Na 3,13.
17 Judak izuturik utziko ditu egiptoarrak; haren izena gogoratze hutsarekin, ikarak hartuko ditu, Jaun ahalguztidunak Egiptoren aurka egiteko asmo duenarengatik.
18 Egun hartan, Egiptoko bost hirik hebreeraz hitz egingo dute eta Jaun ahalguztidunari leialtasun-zina egingo diote. Horietako batek «Eguzki-hiri» 19,18 Eguzki-hiri: Hau da, Heliopolis; hebreerazko zenbait eskuizkribu eta antzinako itzulpenen arabera; ohiko testuak, Suntsipen-hiri dio. izango du izena.
19 Egun hartan, Jaunari sagaraturiko aldare bat egongo da Egiptoren erdian, eta Jaunaren ohorezko oroitarri bat muga ondoan.
20 Jaun ahalguztiduna Egiptoko lurraldean dagoenaren ezaugarri izango dira. Zapaltzen dituztenen aurka Jaunari laguntza eske dei egingo diotenean, hark salbatzailea bidaliko die defendatzera eta askatzera.
21 Egun hartan, Jaunak bere burua ezagutzera emango die egiptoarrei, eta egiptoarrek Jauna ezagutuko dute eta kultua emango diote, sakrifizioak eta opariak eskainiz. Jaunari promesak egingo dizkiote eta beteko.
22 Jaunak zigortuko ditu, bai, egiptoarrak, baina baita gero sendatu ere. Jaunarengana itzuliko dira, eta hark beraien erreguak entzun eta sendatu egingo ditu. 19,22 Jaunak zigortu eta sendatu Os 6,1.
23 Egun hartan, bide zabal bat izango da Egiptotik Asiriaraino. Asiriarrak Egiptora etorriko dira eta egiptoarrak Asiriara, eta egiptoarrek eta asiriarrek batera gurtuko dute Jauna.
24 Egun hartan, Egiptoren eta Asiriaren bitarteko izango da Israel, mundu osoaren bedeinkaziorako 19,24 bedeinkaziorako: Patriarkei eginiko agintzaria aipatzen da (ik. Has 12,2 oh.). . 19,24-25 bedeinkazioaren bitarteko Has 12,2; Za 8,13.
25 Hona Jaun ahalguztidunak emango duen bedeinkazioa: «Bedeinkatua Egipto, nire herria; bedeinkatua Asiria, nire eskuek egina; bedeinkatua Israel, neurea dudan herria».
|