Jerusalemen aurka
22
1 Ikuskari-haranaren 22,1 Ikuskari-harana: Izena 5. tx.etik hartua da. Ez da ezagutzen deitura horretako haranik Jerusalem inguruan. 701. urtean, setiaturik egon ondoren, asiriar mehatxutik libre gelditu zen Jerusalem (ik. 2 Erg 18,13–19,37). Ondorengo egoerari dagokio mezu hau, hiria libratu zen arren, herrialde osoaren egoera tamalgarria baitzen. aurkako mezua.
Zer duzue, hiriko jendeok,
denok horrela
etxe gainetara igotzeko?
2 Jerusalem,
hiri zaratatsu eta zalapartari,
hiri jostalari,
zure hildakoak ez ditu ezpatak bota,
ez dira gerran hil.
3 Zure gudalburu guztiak
ihesi joan dira,
gezirik bota gabe
preso hartu dituzte.
Zure bizilagun guztiak
preso hartu dituzte,
urrutira ihesi joanak izan arren.
4 Orain, bada, hau diotsuet:
Ez jardun ni kontsolatu nahian
nire herriaren hondamendiagatik;
uztazue saminki negar egiten. 22,4 saminki negar Jr 8,23+. Ik. 16,9.
5 Zorigaiztoko eguna baita,
hondamen- eta larritasun-eguna,
Jainko Jaun ahalguztidunak bidalia.
Ikuskari-haranean
harresiak lurrera,
garrasiak mendiraino.
6 Elamdar gudariak
zaldi eta gurdietan datoz,
prest dituzte geziak;
babeskiak atera dituzte kirtarrek 22,6 Elamdar gudariak, kirtarrak: Asiriar gudarosteko gudari atzerritarrak (ik. Am 1,5; 9,7). .
7 Zure haranik ederrenak
guda-gurdiz estaliak,
zaldizko gudariak hiri aurrean
erasorako prest.
8 Defentsa gabe gelditu da Juda.
Zurezko Zutabeen Etxeko 22,8 Zurezko Zutabeen Etxea: Salomonek eginiko eta 1 Erg 7,2 tx.ean Libanoko oihana deituriko eraikina dela dirudi.
armategira jo duzue orduan;
9 jabetu zarete zenbateraino dauden
pitzatuak Daviden Hiriko harresiak;
barreneko urtegian
ura bildu duzue.
10 Jerusalemgo etxeen zenbaketa egin
eta batzuk bota egin dituzue,
harresiak gogortzeko.
11 Harresi bien tartean
urmaela egin duzue,
urtegi zaharreko 22,11 urtegi zaharra: Seguruenik, Is 7,3 eta 2 Erg 18,17 pasarteetan aipaturiko goiko urtegia bera; Harresi bien arteko urmaela, berriz, Ezekias erregeak eraikitako Siloeko urtegia da. urentzat.
Baina ez diozue begiratu
hori guztia egin duenari,
ez zarete konturatu
aspalditik zuela asmotan.
12 Egun hartan,
Jainko Jaun ahalguztidunak
negar eta dolu egitera
egiten zizuen dei,
ilea moztu eta dolu-jantziz estalirik.
13 Zuek, ostera, poza eta festa,
behiak eta bildotsak hil,
okela jan eta ardoa edan zenuten,
«Jan dezagun eta edan,
bihar hil behar dugu eta», esanez.
14 Jaun ahalguztidunak hau azaldu dit:
«Bekatu hau ez dizuet barkatuko
zeuen bizialdi guztian».
Jainko Jaun ahalguztidunak
esan du.
Jauregiko arduradunaren aurka
15 Jainko Jaun ahalguztidunak errege-jauregiko arduradun zen Xebna 22,15 Xebna: Badirudi hemen adierazia (ik. 22,19-20 tx.ak) nolabait bete egin zela, 36,3.22 tx.etan Eliakim (ik. 20. tx) azaltzen baita jauregizain bezala, Sebnari idazkari titulua ematen zaiolarik. agintariagana bidali ninduen, esatera:
16 «Zuk ez duzu hemen jabetzarik,
ez senitarterik;
zer eskubide duzu, beraz,
hemen hilobia egiteko,
goian, harkaitzean,
zeure azken egoitza zulatzeko?
17 Horra, bada, jauna:
Jaunak lurrera jaurtiko zaitu;
bil-bil egin
18 eta bueltaka botako zaitu,
pilota bat bezala,
muga gabeko lurraldera.
Hantxe hilko zara,
harrogarri zenituen
guda-gurdi eta guzti,
zeure jaunaren etxearen
lotsagarri hori.
19 Bota egingo zaitut kargutik,
zauden tokitik kendu.
20 «Egun hartan,
neure zerbitzari Eliakimi,
Hilkiasen semeari, dei egingo diot;
21 zure soingainekoa jantzarazi,
zure gerrikoa ezarri
eta zure aginpidea emango diot.
Aita baten pareko izango da
Jerusalemgo eta Judako
herriarentzat.
22 Daviden jauregiko giltzak
jarriko dizkiot lepoan;
hark irekia, ez du inork itxiko;
hark itxia, ez du inork irekiko. 22,22 Daviden jauregiko giltzak Ap 3,7. Ik. Mt 16,19; Ap 1,18.
23 Iltzea egur gogorrean bezain sendo
ezarriko dut,
bere senitartearen harrogarri
izango da.
24 Baina senitartekoak,
ondorengo guztiak,
berarengandik zintzilik jarriko dira,
era guztietako ontziak,
katilu nahiz pitxerrak,
iltzetik zintzilik
jarri ohi diren bezala.
25 Orduan, sendo sartua zegoen iltzea
koloka jarri eta erori egingo da,
eta bertatik zintzilik zegoena
apurtu».
Jaun ahalguztidunak esan du.
|