Tiro eta Sidonen aurka
23
1 Tiroren aurkako mezua.
Egin garrasi,
itsas zabaleko 23,1 Tiro: Sidonekin batera feniziar hiririk garrantzitsuena. // itsas zabaleko: H.h., Tarsiseko: Ik. 2,16 oh. Tarsis lurraldeari buruz, ik. Jon 1,3 oh. Feniziarrek urrutiko kostaldeetan koloniak ezarriak zituzten (ik. 7. tx.). ontziok,
hondaturik baitago
zuen babes-portua.
Zipretik itzultzean jakin duzue. 23,1 Tiroren aurka Ez 26–28; Am 1,9-10; Za 9,2-4. // itsaso zabaleko ontziak 2,16+.
2 Mutu egon, kostaldeko jendeok,
Sidongo merkatariok;
zuen ordezkariek
itsasoa zeharkatzen zuten,
3 itsasoko ur handiak.
Nilo ibai ondoko ale eta uztari
irabazi ederra ateratzen zenioten.
Sidon, nazioarteko merkataritza-gune
bihurtua zinen. 23,3 nazioarteko merkataritza-gune Ez 27,12-25. Ik. Ap 18,11-17.
4 Lotsa zaitez orain, Sidon,
itsas gotorleku!
Itsasoa honela mintzo baitzaizu:
«Ni ez naiz sekula
erdiminetan egon,
ez dut umerik izan,
ez seme-alabarik hazi ere».
5 Egiptoarrek dardara egingo dute
Tiroren hondamendiaren 23,5 Tiroren hondamendia: Askotan erasotua eta setiatua izan arren, suntsitu Alexandro Handiak suntsitu zuen Tiro, K. a. 332. urtean.
berri jakitean.
6 Zoazte Tarsiseraino,
egizue garrasi, kostaldeko jendeok!
7 Hau duzue zeuen hiri festazalea,
aspaldidanik eraikia?
Hau, urrutian koloniak
jartzen zituena?
8 Nork erabaki du, beraz,
Tiroren hondamendia?
Erreinu berriak sortu zituen;
haren merkatariak printzeak ziren,
haren salerosleak
mundu guztian aintzat hartuak. 23,8 merkatariak printzeak Ap 18,23.
9 Jaun ahalguztidunak erabaki du,
ospezale horien
harrokeria beheratzeko,
mundu guztian ohoratuak zirenak
lotsarazteko. 23,9 harrokeria beheratua 2,11; Ez 28,6-10; Jb 22,29.
10 Landu itzazu zeure lurrak, Tiro 23,10 Landu: Qumrango eskuizkribu nagusiaren eta antzinako itzulpenen arabera; hebreerazkoak zeharkatu dio. // Tiro: Jatorrizkoak Tarsis alaba dio; segur aski, Tiro alaba behar du 12ko Sidon alabaren (Sidon hiriburuaren) paralelo gisa. ,
Nilo bazterrekoek
lantzen dituzten bezala,
orain ez baituzu porturik.
11 Jaunak itsasoaren aurka
luzatu du eskua,
erreinuak dardarazi ditu;
Kanaango gotorlekuak
desegiteko agindu du. 23,11 Jaunak eskua luzatu 11,15; 14,27. Ik. 5,25+.
12 Eta Sidoni esan dio:
«Akabo zure jolasak,
Sidon hiriburu!
Neskatxa bortxatuaren pareko
egin zaituzte.
Zipreraino ihesi bazoaz ere,
ez duzu atsedenik izango».
13 Begira Babiloniari:
galdua da herria.
Basapiztien menpe utzi du Asiriak;
eraso-dorreak altxaturik,
jauregiak desegin dizkio
eta lurraldea
hondakin-pila bihurtu 23,13 Tx. osoko testua oso iluna da, eta bai itzulpena, bai aipaturiko gertakizunen identifikazioa, zalantzazkoak. . 23,13 Basapiztien menpe 13,31+.
14 Egizue garrasi,
itsas zabaleko ontziok,
hondaturik baitago
zuen babes-portua.
15 Orduan, Tiro ahaztua geldituko da hirurogeita hamar urtez, errege baten bizialdian, alegia. Urte horiek igaro ondoren, harako emagalduaren kantak dioena gertatuko zaio Tirori: 23,15 hirurogeita hamar urtez Jr 25,11-12.
16 «Hartzazu zitara, egizu herri-jira,
emagaldu ahaztu horrek!
Jo dakizun ongien, kanta aspertu gabe,
zutaz ohar daitezen!»
17 Hirurogeita hamar urteon buruan, Jaunak berriro hartuko du Tiroren ardura, eta honek bere lehengo irabazpidera joko du, eta munduko erresuma guztiekin harremanak berrituko, emagaldu gisa.
18 Baina haren merkataritza-irabaziak Jaunari sagaratuak izango dira; ez dira gordeko, ez pilatuko, baizik eta Jaunaren zerbitzarientzat izango dira, nahikoa jan eta dotore jantzi daitezen. 23,18 atzerritarren irabaziak Jaunarentzat 45,14; 60,4-14; Za 14,14.
|