27
1 Egun hartan, Leviatan 27,1 Leviatan: Ik. Jb 3,8 oh. Leviatan, mitologiazko itsas munstroa, Israel zapaltzen duten nazioen sinbolotzat hartzen da hemen. ,
suge iheskor eta makurra,
zigortuko du Jaunak
bere ezpata zorrotz,
handi eta bizkorraz:
hil egingo du itsas herensugea. 27,1 Leviatan Jb 3,8+. // Jaunaren ezpata 34,5+. // herensugea 51,9; Sal 74,13.
Jauna eta bere mahastia
2 Egun hartan, Jaunak esango du:
«Goratu kantuz
nire mahasti 27,2 mahastia: Ik. 5,1 oh. zoragarria. 27,2 mahastiaren kanta 5,1-7.
3 Nik neuk, Jaun honek, zaintzen dut
eta sarri ureztatzen.
Gau eta egun zaintzen dut,
inork kalterik egin ez diezaion.
4 Ez nago jadanik harekin haserre.
Sasiak eta laharrak
aurkitzen badizkiot,
eraso eta bat-batean erre egingo dut. 27,4 Sasiak eta laharrak 5,6+.
5 Baina nire babespean
jarri nahi badu,
egin bitza bakezkoak nirekin.
Bai, egin bitza bakezkoak nirekin». 27,5 egin bakezkoak 26,3.12. Ik. 9,5-6.
Jakoben ondorengoen erbestealdia eta barkamena
6 Etorkizunean, Jakoben ondorengoek
sustraiak botako dituzte,
Israel herria loratuko da
eta kimuberrituko,
eta mundu osoa
fruituz beteko dute. 27,6 herria loratuko Os 14,4-7.
7 Jo ote ditu Jaunak israeldarrak
hauen jotzaileak jo zituen
bezain gogor?
Hil ote ditu israeldarrak
hauen hiltzaileak hil zituen bezala?
8 Zigortu ditu, bai, eta kanpora bota;
mendebal-haizearen antzeko
arnasaldi gogorrez
eraman ditu urrutira.
9 Horrela, ezabatua izango da
Jakoben herriaren errua,
baldin eta beren bekatua
baztertzen badute,
idolo-aldare guztiak,
kareharria bezala,
hauts egiten badituzte
eta Axera 27,9 Axera: Ik. 17,8 oh. jainkosaren
eta eguzkiaren ohorezko
harri sakraturik
gehiago gelditzen ez bada. 27,9 harri sakratuak 17,8+.
10 Izan ere, hiri gotortua 27,10 hiri gotortua: Ez dago argi zein hiriz ari den; agian, Samaria da, 721. urtean asiriarrek hondatu zuten Ipar Erresumako hiriburua.
hondaturik gelditu da,
baserri hustuaren pare,
basamortua bezain bakar.
Txekorren larre eta etzaleku
bihurtu da;
bertara datoz adar-kimuak jatera. 27,10 larre eta etzaleku 7,25+; 13,21+.
11 Zuhaitz-adarrak ihartu
eta hautsi egiten dira,
eta su-egurretarako
biltzen dituzte emakumeek.
Bai, zentzugabeko herria da Israel:
horregatik,
bere egileak ez dio errukirik,
sortzaileak ez dio gupidarik. 27,11 zentzugabeko herria Dt 32,6; Os 4,6. // egilea 43,1.7. // ez dio errukirik Os 1,6.
Erbestealditik itzuli
12 Egun hartan, israeldarrok,
Eufrates ibaitik Egiptoko ibairaino,
banan-banan
bilduko zaituzte Jaunak,
uztaroan galburuak
bildu ohi diren bezala. 27,12 Eufrates ibaitik Egiptoko ibairaino Has 15,18; 2 Erg 24,7.
13 Egun hartan,
turuta 27,13 turuta: H.h., adarra; gudura nahiz liturgi batzarrera deitzeko erabiltzen zen; gerora, azken judiziorako dei-tresna bihurtuko da. handia joko du,
Asirian galduei
eta Egipton sakabanatuei
dei egiteko,
eta Jerusalemen, mendi santuan,
Jauna gurtzera etorriko dira. 27,13 turuta Jl 2,1+; Mt 24,31+. // Asiria eta Egiptotik Os 11,11.
|