Senakeribek Juda erreinuari eraso
36
1 Ezekiasen erregealdiko hamalaugarren urtean 36,1 hamalaugarren urtea: K.a. 701. urtea. 36–39 kap.ak 2 Erg liburutik hartuak dira, aldaketa txiki batzuk gorabehera; ik., beraz, 2 Erg 18,13–20,19 zatiko oharrak. 2 Erg 18,14-16 ez daude Isaiasenean jasoak eta Is 38,9-20, Ezekiasen gorespen-kanta, ez da ageri 2 Erg liburuan. , Asiriako errege Senakeribek Judako hiri gotor guztiei eraso eta hartu egin zituen. 36,1 36–39 kap.etarako ik. 2 Erg 18,13–20,19 zatiko err.ak. // Asiriako erregearen erasoa 7,17+.
2 Asiriako erregeak ordezkari nagusia bidali zuen Lakixtik, gudaroste handi batekin, Jerusalemera Ezekias erregearen aurka. Goiko urtegirako ubide ondoan gelditu zen, oihal-garbitzailearen sororako bidean 36,2 ordezkari nagusia: Ik. 2 Erg 18,17 oh. Hiru goi-funtzionarioetatik bat bakarra azaltzen da hemen. // sororako bidean: Isaiasek Akaz erregearekin topo egin zueneko tokia bera da (ik. 7,3). .
3 Hilkiasen seme Eliakim jauregizaina, Xebna idazkaria 36,3 Xebna idazkaria: Ik. 22,15 oh. eta Asafen seme Joah, erregearen bozeramailea, atera ziren harengana. 36,3 Eliakim 22,20-23.
4 Asiriar ordezkari nagusiak esan zien:
–Eramaiozue Ezekias erregeari errege handiaren, Asiriako erregearen, mezu hau: «Zer dela-eta zaude hain ziur? 36,4 errege handia Os 5,13+. // mezua 10,8-14.
5 Uste al duzu hitz hutsek gerrako planak eta ausardiak bezainbat balio dutela? Norengan duzu zeure ustea, nire kontra jaikitzeko?
6 Egiptorengan? Hara, kanabera printzatua bezala da Egipto: euskarritzat hartzen duenari eskua zulatzen dio alderik alde. Horrelakoxea da Egiptoko errege faraoia, ustea berarengan duten guztientzat. 36,6 Egipto euskarri 30,2+.
7 “Jaunarengan, geure Jainkoarengan, dugu ustea”, erantzungo didazu. Baina ez al ditu, bada, Jainko horren muinoetako kultu-leku eta aldareak kendu Ezekiasek, Juda eta Jerusalemgo jendeari Jauna Jerusalemgo aldarean bakarrik gurtzeko aginduz? 36,7 Ezekiasek kultu-lekuak kendu 2 Erg 18,4.
8 Ea, bada, egiozu desafio nire jaunari, Asiriako erregeari: bi mila zaldi emango dizkizut, beste hainbeste zaldun aurkitzeko gauza bazara.
9 Ezin diozu-eta atzera eragin nire ofizialik txikienetariko bati ere! Egiptok guda-gurdiak eta zaldiak emango dizkizulakoan al zaude? 36,9 Egiptoko zaldiak 31,1+.
10 Gainera, uste al duzu Jaunaren baimenik gabe etorri naizela lurralde honi eraso egin eta hondatzera? Jaunak berak esan dit lurralde honi eraso eta hondatzeko!» 36,10 Asiria Jaunaren baliabide 10,5+.
11 Orduan, Eliakimek, Xebnak eta Joahek hau erantzun zioten asiriar ordezkari nagusiari:
–Mesedez, hitz egiguzu arameeraz, ulertzen baitugu. Ez mintzatu hebreeraz, harresi gainean dagoen jendea entzuten ari da eta.
12 Ordezkari nagusiak ihardetsi zuen:
–Zer uste duzu? Mezu hau zure erregeari eta zuri bakarrik esatera bidali nauela neure jaunak? Harresi gainean dagoen jende horrentzat ere bada, horiek ere beren kaka jan eta pixa edan beharko baitute, zuek bezalaxe.
13 Orduan, ordezkari nagusiak, zutiturik, deiadarka esan zuen hebreeraz mintzatuz:
–Entzun ezazue errege handiaren, Asiriako erregearen, mezua:
14 «Ez zaitzatela engaina Ezekiasek, ezin izango baitzaituzte libratu.
15 Ez diezazuela Ezekiasek ustea Jaunarengan jarrarazi, Jaunak libratuko zaituztelakoan eta hiri hau Asiriako erregearen menpean eroriko ez delakoan». 36,15 hiria ez eroriko 37,10.
16 Ez aditu Ezekiasi; entzun Asiriako erregeak dioena: «Egin bakezkoak nirekin eta jar zaitezte nire menpe. Horrela nork bere mahatsondoaren eta pikondoaren fruituak jan ahal izanen ditu eta bere putzuko ura edan.
17 Eta gero, zuena bezalako beste lurralde batera, garia eta ardoa, ogia eta mahastiak dituen lurraldera, eramango zaituztet.
18 Ez zaitzatela Ezekiasek engaina, Jaunak libratuko zaituztela esanez. Beste herrietako jainkoek libratu ote dituzte beren lurraldeak Asiriako erregearen eskutik?
19 Zer egin dute Hamat eta Arpadeko jainkoek? Zer Sefarbaimgo jainkoek 36,19 Sefarbaimgo jainkoek: Ik. 2 Erg 18,34 oh. Hemen ez dira 37,13 tx.ean azalduko diren Hena eta Iba aipatzen. ? Libratu al dute Samaria nire eskutik? 36,19 Hamat eta Arpad 10,9. // Samaria 10,9-11.
20 Inongo jainkok ez du libratu bere lurraldea nire eskutik, eta Jaunak libratuko al du, bada, Jerusalem nire menpean erortzetik?»
21 Haiek isilik gelditu ziren; ez zioten hitzik erantzun, erregeak agindua baitzien ez erantzuteko.
22 Hilkiasen seme Heliakim jauregizainak, Xebna idazkariak eta Asafen seme Joah bozeramaileak, jantziak urraturik, Ezekiasengana joan eta ordezkari nagusiak esana adierazi zioten.
|