Jainkoak giza bekatua aztertzen
10
1 «Nazkatua nago bizitzaz!
Ez ditut gordeko neure kexak,
bihotzeko samina isuriko dut. 10,1 bihotzeko samina 7,11+.
2 Esango diot Jainkoari:
Ez nazazu erruduntzat har.
Esadazu zertaz salatzen nauzun. 10,2 zertaz salatzen 6,24+.
3 Ongi iruditzen al zaizu ni gogor hartzea,
zeure eskuen lana mespretxatu
eta gaiztoen egitamua ederrestea?
4 Haragizko begiak al dituzu eta gizakiek bezala ikusten?
5 Zure egunak eta urteak gizakiarenak bezain laburrak ote,
6 nire errua eta bekatua aztertzen ibiltzeko, 10,6 errua aztertzen 14,16.
7 nahiz eta jakin ez naizela errudun
eta inork ez nazakeela zure eskutik libra? 10,7 inork ez zure eskutik libratzen Dt 32,39; Jkd 16,15.
Gizakia Jainkoak sortua
8 «Zure eskuek egin ninduten,
beraiek moldatu ninduten alde guztietatik,
eta, orain, suntsitu egiten nauzu!
9 Gogoan izan buztina bezala eratu ninduzula,
eta hautsetara itzularaziko nauzula berriro. 10,9 hautsetara itzuli 7,21; 34,15. Ik. Has 3,19+.
10 Ez al ninduzun isuri esnea bezala
eta gero gazta bezala gatzatu? 10,10 Tx.ean adierazia, enbrioiak amaren sabelean duen garapenaren irudia da.
11 Azalez eta haragiz jantzi ninduzun,
hezurrez eta zainez ehundu; 10,11 Jainkoak haurra eratu Sal 139,13.15; Jkd 7,2.
12 biziaren dohaina eman zenidan
eta ardura osoz zaindu duzu ene arnasa.
Erasotua eta zigortua izateko sortu Jainkoak gizakia
13 «Baina beste zerbait zenuen zeure barnean gordeta;
badakit orain zein zen zure asmoa:
14 nik noiz bekatu egingo zain egotea,
nire erruen zigorra emateko. 10,14 bekatu noiz egingo zain 7,19+.
15 Errudun izanez gero, ai ene!
Errugabe izanik ere, ezin izango dut bururik altxatu,
lotsaz betea bainago, miseria beti begi aurrean. 10,15 Erruduna/errugabea 9,20.
16 Altxatzen badut, berriz, lehoiak bezala harrapatuko nauzu,
zure balentriak nire kontra berreginez,
17 berriro ene aurka erasoz,
nireganako are amorru handiagoz,
etengabe zure gudarosteak nire kontra bidaliz. 10,17 Jainkoak eraso 13,24-25; 16,7-14; 19,6.10-12.22; 30,21.
Bakean utz nazala Jainkoak
18 «Beraz, zergatik irtenarazi ninduzun sabeletik?
Hil banintz, inork ez nindukeen ikusiko,
19 izan ez banintz bezala,
sabeletik hilobira eramana izango. 10,19 izan ez banintz bezala 3,16+; Si 44,9. Ik. 3,3+.
20 Hain dira urriak nire egunak!
Utz nazazu bakean, pozalditxo bat izan dezadan, 10,20 urriak egunak 7,7+.
21 itzulerarik gabe joan aurretik
ilunpe eta herio-itzalen herrialdera, 10,21 itzulerarik gabe joan 7,9+.
22 iluntasun eta nahas-mahas hutseko,
argi-izpirik gabeko herrialdera 10,22 Tx.eko hebreerazko testua itzulpenak aditzera ematen duena baino puztuagoa da. ».
|