Job
12
1 Jobek erantzun zuen:
Jobek ere badaki esperientzian oinarrituta
2 «Benetan, herriaren ahotsa zaretela uste duzue,
eta zuekin amaituko dela jakinduria.
3 Baina neuk ere badut adimena,
ez naiz zuek baino gutxiago.
Nork ez daki zuek esandako guztia? 12,3 ez naiz zuek baino gutxiago 13,2; 2 Ko 11,5.
4 Zuen, ene lagunon, irrigarri naiz,
ni, erantzun eske Jainkoari deika ari natzaion hau.
Zintzoa eta zuzena irrigarri!
5 “Zoritxarrekoari mespretxua,
estropezu egiten duenari zartadak”,
pentsatzen du zoriontsuak.
6 Bakea dago, ordea, bidelapurren bizilekuetan;
Jainkoa zirikatzen dutenak
eta beren eskura eduki nahi dutenak 12,6 Jainkoa beren eskura eduki nahi: Aztikeriaren bidez, agian. lasai daude.
7 «Galdetu basapiztiei eta irakatsiko dizute,
zeruko hegaztiei eta adieraziko, 12,7-10 animalien irakaspena 38–39; Si 1,9-10; Mt 6,26-30.
8 lurreko narrastiei 12,8 lurreko narrastiei: Hebreerazkoak hitz egin lurrari dakar. eta irakatsiko dizute,
itsasoko arrainek ere kontatuko;
9 horien guztien artean nork ez daki
Jaunaren eskuak egin duela dena,
10 Jaunaren esku dagoela bizidun ororen arnasa
eta gizaki bakoitzaren espiritua? 12,10 Jainkoa biziaren jabe 34,14; Zen 16,22; Dn 5,23.
11 Hitzak bereizteko ahalmena du belarriak,
jakiak dastatzekoa ahosabaiak; 12,11 Ik. 34,3.
12 adinekoek izaten dute jakinduria,
urtetan aurreratuek zuhurtzia. 12,12 adinekoek jakinduria 8,8-9; 15,10; 32,7; Si 25,4-6.
13 Bada, Jaunarenak dira jakinduria eta ahalmena,
berarenak trebezia eta zuhurtzia. 12,13 jakinduria eta ahalmena Is 11,2; Es 8,14.
Jainkoaren indarra suntsitzaile
14 «Jainkoak desegindakoa ezin inork berreraiki,
preso hartu duena ezin inork askatu; 12,14 preso hartzen duena ezin askatu Is 22,22; Ap 3,7.
15 urei eusten badie, lehortea da;
jaregiten badie, mundua suntsitzen duen uholdea.
16 Berak ditu indarra eta arrakasta,
berarenak dira engainatua eta engainatzailea. 12,16 engainatua eta engainatzailea 1 Erg 22,19-23.
17 Boterea kentzen die kontseilariei
eta burutik nahasten epaileak;
18 agintearen ezaugarriak kentzen erregeei
eta loturik eramaten preso 12,18 loturik eramaten preso: H.h., sokaz lotzen gerria. Gatibu eramanaren egoera aipatzen da. ;
19 aginpidea kentzen die apaizei
eta boterean finko daudenak iraultzen; 12,19 boterean daudenak irauli 34,19-20.
20 hizlari trebeak mututu egiten ditu
eta zaharrei sena kentzen;
21 mespretxua botatzen du handikien gainera
eta ahaltsuak indarge uzten; 12,21 mespretxua handikien gainera Sal 107,40.
22 ilunpeetako sakonena agerrarazten du
eta itzalik beltzenak argitara ateratzen;
23 herriak altxarazten ditu, eta gero hondatu;
nazioak hedarazi, eta gero desegin;
24 buruzagiei sena kentzen die
eta biderik gabeko eremuetan galbideratzen;
25 iluntasun beltzean dabiltza itsumustuan
eta mozkorrak legez zabunkarazten ditu Jainkoak.
|