Jobek lagunen hitzaldiari erantzun
13
1 «Bai, neure begiek ikusi dute hori dena,
neure belarriek entzun dute, eta ulertzen dut.
2 Zuek dakizuena, neuk ere badakit,
ez naiz, ez, zuek baino gutxiago. 13,2 ez naiz gutxiago 12,3+.
3 Baina nik Ahaltsuari hitz egin nahi diot,
Jainkoarekin egin nahi dut eztabaidan. 13,3 Jainkoarekin eztabaidan 9,3+. Ik. 5,8.
4 Zeren zuek gezurzale baitzarete,
sasimediku besterik ez.
5 Isil-isilik egongo bazinete,
orduan bai zuek jakintsu! 13,5 isilik jakintsu Es 17,28.
6 «Entzun, bada, ene defentsa,
aditu ene ezpainetako arrazoibideak.
7 Jainkoa nahi al duzue defendatu
zuen bidegabekeria eta gezurrez? 13,7 Jainkoa gezurrez defendatu 42,7.
8 Jainkoaren alde jarri nahi al duzue
eta haren defendatzaile bihurtu?
9 Eta berak aztertuko bazintuzte, zer?
Gizakia bezala engainatuko ote zenukete? 13,9 Jainkoa ezin engainatu Ml 3,8; Sal 78,35-37; Ga 6,7.
10 Agudo asko aurpegiratuko dizue,
ezkutuan alderdikeriaz jokatzen baduzue.
11 Ez al zaituzte ikaratzen haren handitasunak?
Ez al zaituzte zanpatzen harenganako izuak? 13,11 haren handitasun ikaragarria 31,23; Is 6,1-5; Sal 119,120.
12 Errautsezko esanak dira zuen hitz-aspertuak,
buztinezkoak zuen erantzunak.
13 Isildu zuek! Neuk hitz egin behar dut,
eta datorkidala datorkidana!
14 Dena arriskatuko dut,
bizia jarriko dut jokoan 13,14 Hebreerazkoak bi metafora darabiltza, guretzat aski arrotzak: Haginen artean hartuko dut neure haragia, neure arima (bizia) eskuan ipiniko. . 13,14 bizia arriskatuko Ep 12,3; 1 Sm 28,21.
15 Bai, hil egingo nau. Ez dut ezer espero,
neure jokabidea haren aurrean defendatzea izan ezik. 13,15 Ez dut ezer espero 14,19; 17,13-16; 19,10; 1 Kro 29,15. Ik. 6,8; 11,18.
16 Hori bera izango dut salbabide,
sinesgaberik ezin baita haren aurrera aurkeztu.
17 Entzun, entzun ene hitza,
sar dadila zuen belarrietara ene azalpena.
18 Prestatu dut neure defentsa
eta badakit errugabe geldituko naizela. 13,18 defentsa prestatu 23,4. Ik. 9,14-15.32.
19 Ba al da nirekin eztabaidan hasi nahi duenik?
Ni isildu eta hiltzeko zorian nago 13,19 Bigarren lerroaren esanahia zalantzazkoa da. Zenbaitek honela itzultzen du: Horrezkero, prest nengoke isildu eta hiltzeko. .
Jobek Jainkoari aurre egin
20 «Ene Jainko, bi gauza bakarrik eskatzen dizkizut
eta ez naiz zure aurretik ezkutatuko:
21 zeure atzaparra nire gainetik kentzea
eta zeure izuaz ni ez ikaratzea. 13,21 izuaz ez ikaratzea 9,34; ik. 6,4+; 33,7.
22 Gero, zuk hitz egin eta nik erantzungo dizut,
edota nik hitz egin eta zuk erantzungo.
23 Zenbat dira nire erruak eta bekatuak?
Erakuts iezadazu ene okerkeria eta bekatua. 13,23 Erakutsi ene bekatua 6,24+.
24 Zergatik ezkutatzen didazu zeure aurpegia,
zergatik hartzen nauzu etsaitzat? 13,24 aurpegia ezkutatu Sal 44,25; 88,15. Ik. Sal 4,7+; Dn 9,17.
25 Zergatik izutzen nauzu eta erasotzen?
Ez naiz airean doan hosto eta lasto iharra baizik. 13,25 airean doan lastoa Sal 1,4+.
26 Epai latzak ematen dituzu ene aurka,
gaztaroko erruak egotziz; 13,26 gaztaroko erruak Sal 25,7+. Ik. Koh 11,9.
27 nire oinak katez lotzen dituzu,
nire pauso guztiak zelatatzen, oinatzak aztertzen.
Gizakiaren bizitza laburra eta itxaropenik gabea
28 «Gizakia pipiak jotako zura bezala birrintzen da,
sitsak jandako soinekoa bezala. 13,28 sitsak jandako soinekoa Is 50,9; Sal 39,12; 102,27.
|