14
1 «Emakumeagandik sortutako gizakiak
egunak gutxi eta kezkak ugari; 14,1 Emakumeagandik sortutako gizakia 25,4; Sal 51,7. // egunak gutxi 7,7+. // kezkak ugari Si 40,1-5.
2 lorea bezala zabaltzen da eta zimeltzen,
itzalak bezala egiten ihes, iraun gabe. 14,2 zimeltzen den lorea 8,12+. // itzalak bezala ihes 8,9+.
3 Eta zuk, Jainko, horrelakoagan jartzen dituzu begiak
eta zeurekin auzitara eramaten!
4 Nork atera lezake garbia lohitik? Inork ez! 14,4 garbia 4,17+.
5 Bere egunak mugatuak dituenez
eta hilabeteen kopurua zuk finkatua,
gaindiezineko muga jarria diozunez,
6 begira ezazu beste norabait eta utz ezazu lasai,
bere egunez goza dadin, langilea bezala. 14,6 utzi lasai 7,19+.
Hildakoak itzulerarik ez
7 «Zuhaitzak ere badu itxaropenik;
moztu arren, suspertu egiten da
eta kimu berriak ematen; 14,7 Zuhaitzak itxaropena Is 6,13. Ik. 19,10.
8 sustraiak zahartu eta motzondoa lurpean ihartu arren,
9 ura sumatu orduko hezetu egiten da
eta landare gazteak bezalako hostaila botatzen.
10 Baina gizakia hil eta horretan amaitzen da;
hil eta gero, zer geratzen da hartaz? 14,10 gizakia amaitu 7,8; Koh 3,21.
11 Urik gabeko aintzira bezala,
agortu eta lehortutako ibaia bezala, 14,11 agortutako ibaia bezala Is 19,5.
12 gizakia etzan eta ez da berriro jaikiko,
ortzia desagertu eta gero ere, ez da itzartuko,
ez da bere loalditik esnatuko. 14,12 ez berriro jaikiko 7,9+. // ortzia desagertu eta gero Is 51,6; Sal 102,26-27.
13 «Ene Jainko, lurpean ezkutatuko baninduzu behintzat,
gordeta edukiko baninduzu zeure sumina igaro arte,
eta epe bat ezarriko bazenu nitaz oroitzeko… 14,13 zeure sumina igaro arte Is 2,10; 26,20.
14 Baina hildako gizakia berpiztuko ote da?
Munduko borroka-egun guztietan egongo nintzateke,
neure askatasun-aldia noiz iritsiko zain.
15 Zuk dei egin eta nik erantzun egingo nizuke,
irrikan egongo zinateke zeuk egina nauzun honengatik.
16 Orain nire urratsei jarraitzen badiezu ere,
orduan ez zinateke nire bekatuaz arduratuko. 14,16 nire urratsei jarraitzen 7,19+.
17 Zorroan lakrez itxia utziko zenuke ene errebeldia
eta nire erruak zurituko.
18 Baina mendia behera etortzen
eta harkaitza lekuz aldatzen den bezala,
19 urak harria jaten
eta bere erasoan lurra eramaten duen bezala,
horrelaxe hondatzen duzu gizakiaren itxaropena. 14,19 gizakiaren itxaropena 13,15+.
20 Zuk erabat zanpatu eta hor doa betiko,
heriotzaz desitxuraturik bidaltzen duzu.
21 Seme-alabak aberasten badira ere, hark ez du jakingo;
behea jotzen badute, ez da ohartuko.
22 Bere haragiaren samina baizik ez du sentitzen,
bere buruaren atsekabea besterik ez».
|