Hitzaldien bigarren txanda (15,1–21,34)
Elifaz
15
1 Orduan, Temango Elifazek hitz egin zuen:
Bere hizkerak kondenatzen Job
2 «Erantzuten al du jakintsuak doktrina hutsalez,
bere barrua haizez puztuta, 15,2 haizez puztuta 8,2; 16,3. Ik. 32,18.
3 balio gabeko arrazoiez argudiatuz,
alferrikakoa dena esanez?
4 Zuk Jainkoarenganako begirunea desegiten duzu
eta otoitz egitea eragozten.
5 Zure hitzek garbi erakusten dute zure gaiztakeria,
eta maltzurren mintzaira darabilzu.
6 Zeure ahoak kondenatzen zaitu, ez nik,
zure ezpainek aitortzen dute zure kontra. 15,6 Zeure ahoak kondenatzen Es 18,7; Mt 22,15.
7 «Mundura jaiotako lehen gizakia 15,7 Mundura jaiotako lehen gizakia: H.h., Adam, lehen jaioa. ote zara, bada?
Muinoak baino lehen sortu ote zintuzten? 15,7 lehen-sortua 38,4.21; Es 8,25; Si 49,16.
8 Jainkoaren asmo ezkutuaren berri izan ote duzu,
jakinduriaren jabe bihurtuz? 15,8 Jainkoaren asmo ezkutuaren berri Jr 23,18; Erm 11,34.
9 Zer dakizu zuk guk ez dakigunik?
Zer ulertzen guk ulertzen ez dugunik?
10 Gure artean badago ile urdineko agurerik,
zure aita baino adintsuagorik. 15,10 adintsuagorik 12,12+.
11 Ez al dituzu aintzat hartzen Jainkoaren kontsolamendua
eta guk esaten dizkizugun hitz leunak? 15,11 kontsolamendua Ik. 16,2; 21,34.
12 Zergatik horrelako grina zeure barruan,
begiak ere irten beharrean?
13 «Zergatik amorru hori Jainkoaren kontra,
hainbeste hitz darizula?
14 Nola izan liteke garbia gizakia?
Nola zuzena, emakumeagandik jaiotakoa? 15,14 Nola garbia gizakia? 4,17+.
15 Bere aingeruez ere ez bada Jainkoa erabat fidatzen,
zeruak ere ez badira aski garbi haren begietan, 15,15 ez erabat fidatzen 4,18+.
16 are gutxiago gizaki nardagarri eta usteldua,
ura bezala gaiztakeria edaten duena!
Gaiztoaren zoria
17 «Entzun azaldu behar dizudana,
ikusi dudana adieraziko dizut,
18 jakintsuek arbasoengandik jaso
eta ezer ezkutatu gabe kontatzen dutena 15,18 arbasoengandik jasoa 8,8+.
19 –haiei bakarrik eman zitzaien lurraldea
eta beren artean ez zuten atzerritarrik izan 15,19 atzerritarrik izan: Hau da, Elifazek atzerritarrek kutsatu gabeko iturri jatorretik jasotzen du jakinduria. –.
20 Bizitza osoa ematen du gaiztoak sufritzen,
mugatuak ditu tiranoak urteak. 15,20 gaiztoak bizitza osoa sufritzen 18,11-14; Jkd 17,3-4.9-11.18-19.
21 Hots beldurgarriak entzuten ditu,
bake-bakean dagoela, eraso egiten diote;
22 ez du ilunpeari ihes egiteko itxaropenik,
ezpata baitu bere zain.
23 Saien harrapakin izango da 15,23 Saien harrapakin izango da: Grekozko antzinako itzulpenaren arabera; hebreerazkoak hau dio: Harat-honat dabil ogi bila; non? ,
badaki ilunpea duela bere zoria.
24 Larriak eta nahigabeak izu-ikaraz inguratzen dute,
erasotzeko prest dagoen erregeak bezala;
25 Jainkoaren kontra altxatu baitu eskua
eta Ahaltsuari egin erronka,
26 buruz aurrera oldartuz haren aurka,
ezkutu sendoa babes harturik.
27 Masailak lodituta eta gerrialdea gizen-gizen,
28 hondatutako hirietan biziko da,
bizitzeko balio ez duten eta erortzear dauden etxeetan.
29 Ez da aberats luzaroan izango,
ez ditu ondasunak lurrean gehituko. 15,29 Ez luzaroan aberats 20,18-20; Sal 49,7.17.
30 Ez du ilunpeetatik ihes egingo,
sargoriak ihartuko dizkio kimuak:
Jainkoaren arnasak desagerraraziko du 15,30 Tx.eko hirugarren lerroa era desberdinetan itzuli ohi da. . 15,30 gaiztoa ihartuko 8,12+.
31 Ez bedi fida itxura engainagarriaz,
horixe izango du ordainsari eta 15,31 Tx.aren esanahia ez da argia jatorrizkoan. . 15,31 Ez fidatu itxura engainagarriaz 20,6-7; Is 28,15.18; 59,4.
32 Garaia baino lehen egingo du harenak,
ez zaizkio adarrak berriro hezetuko.
33 Heldu gabe fruituak erortzen zaizkion mahastia bezala izango da,
loreak galtzen dituen olibondoa bezala.
34 Agorra da sinesgabeko jendea,
suak suntsituko ditu bustitzaileen etxeak.
35 Gaiztakeria sortzen du, zoritxarra ematen argitara,
iruzurkeriaz bete-betea du barrua».
|