Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Job 15

Job :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42

Hitzaldien bigarren txanda (15,1–21,34)
Elifaz
15
1 Orduan, Temango Elifazek hitz egin zuen:
Bere hizkerak kondenatzen Job
2 «Erantzuten al du jakintsuak doktrina hutsalez,
bere barrua haizez puztuta,
15,2 haizez puztuta 8,2; 16,3. Ik. 32,18.
3 balio gabeko arrazoiez argudiatuz,
alferrikakoa dena esanez?
4 Zuk Jainkoarenganako begirunea desegiten duzu
eta otoitz egitea eragozten.
5 Zure hitzek garbi erakusten dute zure gaiztakeria,
eta maltzurren mintzaira darabilzu.
6 Zeure ahoak kondenatzen zaitu, ez nik,
zure ezpainek aitortzen dute zure kontra.
15,6 Zeure ahoak kondenatzen Es 18,7; Mt 22,15.

7 «Mundura jaiotako lehen gizakia
15,7 Mundura jaiotako lehen gizakia: H.h., Adam, lehen jaioa.
ote zara, bada?
Muinoak baino lehen sortu ote zintuzten?
15,7 lehen-sortua 38,4.21; Es 8,25; Si 49,16.
8 Jainkoaren asmo ezkutuaren berri izan ote duzu,
jakinduriaren jabe bihurtuz?
15,8 Jainkoaren asmo ezkutuaren berri Jr 23,18; Erm 11,34.
9 Zer dakizu zuk guk ez dakigunik?
Zer ulertzen guk ulertzen ez dugunik?
10 Gure artean badago ile urdineko agurerik,
zure aita baino adintsuagorik.
15,10 adintsuagorik 12,12+.
11 Ez al dituzu aintzat hartzen Jainkoaren kontsolamendua
eta guk esaten dizkizugun hitz leunak?
15,11 kontsolamendua Ik. 16,2; 21,34.
12 Zergatik horrelako grina zeure barruan,
begiak ere irten beharrean?

13 «Zergatik amorru hori Jainkoaren kontra,
hainbeste hitz darizula?
14 Nola izan liteke garbia gizakia?
Nola zuzena, emakumeagandik jaiotakoa?
15,14 Nola garbia gizakia? 4,17+.
15 Bere aingeruez ere ez bada Jainkoa erabat fidatzen,
zeruak ere ez badira aski garbi haren begietan,
15,15 ez erabat fidatzen 4,18+.
16 are gutxiago gizaki nardagarri eta usteldua,
ura bezala gaiztakeria edaten duena!
Gaiztoaren zoria
17 «Entzun azaldu behar dizudana,
ikusi dudana adieraziko dizut,
18 jakintsuek arbasoengandik jaso
eta ezer ezkutatu gabe kontatzen dutena
15,18 arbasoengandik jasoa 8,8+.
19 –haiei bakarrik eman zitzaien lurraldea
eta beren artean ez zuten atzerritarrik izan
15,19 atzerritarrik izan: Hau da, Elifazek atzerritarrek kutsatu gabeko iturri jatorretik jasotzen du jakinduria.
–.
20 Bizitza osoa ematen du gaiztoak sufritzen,
mugatuak ditu tiranoak urteak.
15,20 gaiztoak bizitza osoa sufritzen 18,11-14; Jkd 17,3-4.9-11.18-19.
21 Hots beldurgarriak entzuten ditu,
bake-bakean dagoela, eraso egiten diote;
22 ez du ilunpeari ihes egiteko itxaropenik,
ezpata baitu bere zain.
23 Saien harrapakin izango da
15,23 Saien harrapakin izango da: Grekozko antzinako itzulpenaren arabera; hebreerazkoak hau dio: Harat-honat dabil ogi bila; non?
,
badaki ilunpea duela bere zoria.
24 Larriak eta nahigabeak izu-ikaraz inguratzen dute,
erasotzeko prest dagoen erregeak bezala;
25 Jainkoaren kontra altxatu baitu eskua
eta Ahaltsuari egin erronka,
15,25 Ahaltsuari erronka Ik. Is 14,13-14; Ez 28,2; Sal 73,9.11-12.
26 buruz aurrera oldartuz haren aurka,
ezkutu sendoa babes harturik.
27 Masailak lodituta eta gerrialdea gizen-gizen,
28 hondatutako hirietan biziko da,
bizitzeko balio ez duten eta erortzear dauden etxeetan.
29 Ez da aberats luzaroan izango,
ez ditu ondasunak lurrean gehituko.
15,29 Ez luzaroan aberats 20,18-20; Sal 49,7.17.
30 Ez du ilunpeetatik ihes egingo,
sargoriak ihartuko dizkio kimuak:
Jainkoaren arnasak desagerraraziko du
15,30 Tx.eko hirugarren lerroa era desberdinetan itzuli ohi da.
.
15,30 gaiztoa ihartuko 8,12+.
31 Ez bedi fida itxura engainagarriaz,
horixe izango du ordainsari eta
15,31 Tx.aren esanahia ez da argia jatorrizkoan.
.
15,31 Ez fidatu itxura engainagarriaz 20,6-7; Is 28,15.18; 59,4.
32 Garaia baino lehen egingo du harenak,
ez zaizkio adarrak berriro hezetuko.
33 Heldu gabe fruituak erortzen zaizkion mahastia bezala izango da,
loreak galtzen dituen olibondoa bezala.
34 Agorra da sinesgabeko jendea,
suak suntsituko ditu bustitzaileen etxeak.
35 Gaiztakeria sortzen du, zoritxarra ematen argitara,
iruzurkeriaz bete-betea du barrua».
15,35 gaiztakeria sortzen 5,7; Is 59,4; Sal 7,15.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7